99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, Giza Baliabideetako kudeatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Berriozarko Udaleko alkateak, 2023ko apirilaren 21ean, honako ebazpen hau (20230206 zenbakiduna) eman zuen:

Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 22an egin bilkuran, oinarriak onetsi ziren honako deialdi honetarako: deialdia, Giza Baliabideetako kudeatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; lanpostu horrek 117 zenbakia du Berriozarko Udalaren plantilla organikoan.

Bat etorriz deialdiaren laugarren oinarriarekin, non honako hau ezartzen baita: "Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Berriozarko Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da."

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartuen behin betiko zerrenda hau onestea aipatutako deialdirako:

Onartuak:

ALBERRO ARANO, BEÑAT

BALDA ARRIZURIETA, NAIARA

ESLAVA DE MIGUEL, ANDER

HUARRIZ ADOT, JOSEBA

ZABALZA ALONSO, BIDANE

Baztertuak: inor ere ez.

Bigarrena.–Ezartzea, probei hasiera emanik, oposizioaldiko lehen ariketa, proba teorikoa, eginen dela 2023ko maiatzaren 25ean, osteguna, 10:00etan, Berriozarko Udal Liburutegian (Euskal Herria plaza 5), bat etorriz 6.2.1 oinarrian ezarritakoarekin.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta berri ematea sindikatu-ordezkaritzari eta epaimahaikideei.

Berriozarren, 2023ko apirilaren 24an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2306462