99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, dirulaguntzak emateko elkarteei eta gobernuz kanpoko erakundeei, lankidetza proiektuak egin ditzaten garapen-bidean dauden herrialdeekin. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 691522.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/691522).

Alkatetzaren 2023ko apirilaren 26ko 176/2023 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

Dirulaguntza eskatzen ahalko dute irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek eta elkartasunezko erakundeek, Nafarroako elkarteen erregistroan inskribaturik badaude eta Nafarroan egoitza soziala edo ordezkaritza badute.

Bigarrena.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Zizurko Udalak emanen dituen dirulaguntzen araubidea ezartzea, lankidetza proiektuak egiteko garapen-bidean dauden herrialdeekin.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdi honen oinarriak: deialdia, dirulaguntzak emateko elkarteei eta gobernuz kanpoko erakundeei, lankidetza proiektuak egin ditzaten garapen-bidean dauden herrialdeekin.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

21.800 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2023ko ekainaren 24an.

Gazolatzen, 2023ko apirilaren 28an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2306899