99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, 1. poligonoko 1. lurzatiko 1. azpieremuko 1. unitatean. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kalifikazio juridikoa aldatzea Torres del Rioko 1. poligonoko 1. lurzatiko 1. azpieremuko 1. unitateari. Jabari publikoko ondasuna da, eta aurrerantzean Udalaren ondare-ondasun gisa kalifikaturik egonen da, haren erabilera laga ahal izateko.

Kalifikazio juridikoa aldatzeko hasiera bateko erabakia jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan.

Argitara ematen da, aipatu legezko xedapenak betetzeko.

Torres del Rion, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2306937