99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA 136/2023 prozedura arruntean, zeina abiarazi baitzen gora jotzeko errekurtso hau administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen aurka: lanbide heziketako irakasle teknikoen kidegoko Merkataritza Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitateko oposizioaldiaren lehenengo proban (A zatia) jarritako behin betiko kalifikazioen aurka. Oposizio hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren barruan dago.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da Raquel Roncal Ciriaco andreak aurkeztutako 136/2023 prozedura arruntari buruzko administrazio espedientea, lanbide heziketako irakasle teknikoen kidegoko Merkataritza Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitateko oposizioaldiaren lehenengo proban (A zatia) jarritako behin betiko kalifikazioen aurka. Oposizio hori abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren barruan dago (302/2020 Ebazpena, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez hautapen prozedura onesten baita Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, espezialitate honetan interesdun diren guztiak epatzen dira: lanbide heziketako irakasle teknikoen kidegoa, Merkataritza Prozesuak (gaztelaniaz).

Interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara jo dezakete, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 5ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2307173