2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 108. lurzatian. Hasierako onespena
Iturengo Udalak, 2023ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mikel Campo Echepelecu jaunak sustaturiko 2. poligonoko 108. lurzatiaren xehetasun-azterketa.
Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.
Iturenen, 2023ko apirilaren 19n.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2306576