99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia eta hirigintza-hitzarmena Getze Galarko 4. poligonoko 14. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Getze Galarko 4. poligonoko 14. lurzatian, bai eta hirigintza-hitzarmen bat ere, dirutan emateko plan bereziak ekarritako obligazioak. Biak Joseba Miren Aranguren Gardek sustatu ditu.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2306946