99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko, 2023-2024 ikasturtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 691272.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/691272).

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2023ko apirilaren 25ean egindako bilkuran.

–Onuradunak eta xedea.

Deialdi honen xedea da arautzea gizarte-zerbitzuen arloko dirulaguntzak emateko prozedura, norgehiagokako araubidean, Burlatan erroldaturik eta bertan bizi diren familiendako, ikasleak eskola-jantokira joan daitezen, baldin 2023-2024 ikasturtean ikasten ari badira Burlatako ikastetxeetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan edo Lehen Hezkuntzan.

Burlatako biztanleen sektore batendako dira Burlatako ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko prestazio ekonomikoak; ez dira, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik zailtasunak dituzten familiendako.

–Deialdiaren finantzabidea.

Deialdirako xedatutako zenbatekoa berrehun mila euro da (200.000,00 euro), 2023ko eta 2024ko ekitaldien artean banaturik, honako partida honen kargura: 23111 4890000 - "Eskola-jantokiaren bidezko laguntzak".

Zenbateko hori handitzen ahalko da, 2023-2024 ikasturteko deialdia erregularizatzearen ondoriozko kopuruarekin, aurretiaz baimena emanik organo eskudunak.

Jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 210 bis artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), dagokion aurrekontu kreditua izan aurretik ere hasten ahal dira Nafarroako toki-erakundeak gastu espedienteak izapidetzen: espedienteok zein ekitalditako aurrekonturi egotziko zaizkion, ekitaldi horretan bertan nahiz aurrekoan. Aurreratzen den gastu hori izapidetzeko, eta, kasua bada, hura adjudikatzeko edo ebazteko, baldintza etengarria izanen da behar den kreditua izatea.

Kontuan hartuta familia-unitate bakoitzaren errenta maila eta kide kopurua, familia-unitate horrek jasoko du dagokion laguntzaren ehunekoa, %100etik %40ra bitartekoa, eskola-jantokietako batez besteko prezioaren %95aren gainean, edo egiazko kostuaren gainean, kasua bada.

–Aurkezteko epeak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko maiatzaren 22tik ekainaren 16ra (biak barne).

Argibide gehiago, Udalaren web-orrian: www.burlada.es.

Burlatan, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2306687