99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzurako osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu bat (medikua-farmazialaria) merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka (deialdi hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 26ko 229/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzurako osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu bat (medikua-farmazialaria) merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko asmoz onetsitako deialdia dela-eta (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendariaren urriaren 26ko 229/2022 Ebazpena, 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koa), honen bidez iragartzen da gora jotzeko errekurtsoak jarri direla merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka, zeina 2023ko martxoaren 24an argitaratu baitzen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, dei egiten zaie interesdun diren guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduan.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Atalari zuzenduta; horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko apirilaren 28an.–Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, Laura Díaz de Cerio Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2306862