99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan bateratua, Barañaingo eta Iruñeko udal-mugarteen zati batean (Elizpea alderdia). Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 19-ABR-23 (1/CU).

«Ikusirik Barañaingo eta Iruñeko udal-mugarteen zati baterako (Elizpea alderdia) Plan Bateratua, izapidetzeko 2022ko otsailaren 8an aurkeztua; ikusirik Barañaingo Udalak 2023ko martxoaren 30eko osoko bilkuran hartu zuen erabakia, zeinaren bidez agiria hasiera batez onetsi baitzen, eta ikusirik Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2023ko martxoaren 31n hartutako erabakia (2/US), zeinaren bidez onesten baita Barañaingo eta Iruñeko udal-mugarteen zati baterako (Elizpea alderdia) Plan Bateratuaren Proiektua, espedientean jasotako dokumentazioa, eta bat etorriz Hirigintza Planeamenduko Zerbitzuko zuzendariaren 2023ko martxoaren 27ko txostenarekin, Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren data bereko txostenarekin, eta Osoko Bilkurako idazkariaren 2023ko apirilaren 13ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Barañaingo eta Iruñeko udal-mugarteen zati baterako (Elizpea alderdia) Plan Bateratua, Ramón García Astizek sustatua, OCEC SAren eta Herederos de Yoldiren ordezkari gisa.

2. Jendaurrean edukitzea Elizpea alderdiko Plan Bateratua eta ingurumen azterketa estrategikoa, berrogeita bost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren webgunean, aintzat hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea.

3. Espedientearen eta agiriaren kopia igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, plan bateratuak ukitutako Nafarroako Gobernuaren departamentuen eskumenekoak diren gaiei buruzko txostenak eskatzeko, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin loturik (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) Nafarroako Gobernuaren departamentuen eskumenekoak diren gaien gainean, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eskatzen da has dadila plan bateratuaren ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta.

4. Aipatu agiria igortzea Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Aire Segurtasuneko Espainiako Agentziari eta Iruñerriko Mankomunitateari, txostena egin dezaten, beharrezkoa bada.

5. Sustatzaileari jakinaraztea ezen, NextGenerationEU funtsekin finantzaturiko RUNA 2025 obra proiektua gauzatzeko desjabetze-espedientean, halakorik egiten bada, balio justua zehaztuko dela kontuan hartuz une horretan indarrean den planeamenduaren arabera lurzoruak duen sailkapena.

6. Erabaki hau jakinaraztea Ramón García Astizi, Promociones OCEC SAren eta Herederos de Yoldiren ordezkari gisa, eta Barañaingo Udalari».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2306575