99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 384. lurzatian. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2023ko apirilaren 4an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen M.ª Pilar Ochoa Ochoak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia Alloko 3. poligonoko 384. lurzatian, San Francisco Javier kaleko 14. zenbakian, etxebizitzaren atzeko aldean portxe bat eraikitzeko eta lehen solairuko terraza ixteko.

Espedientea jendaurrean jartzen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Allon, 2023ko apirilaren 18an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2306471