99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

Ebazpena, Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiak emana, Iberenova Promociones SAUri aurretiazko administrazio baimena ematen diona 296,297 MW-eko potentzia instalatuko FV Peralta instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako. Nafarroako Azkoien, Funes, Milagro, Cadreita, Valtierra eta Castejóngo udal-mugarteetan daude kokatuta

See/dgpem/sgee/propuesta resolución pfot-399 (aap).

Iberenova Promociones SAUk (aurrerantzean, sustatzailea), 2020ko azaroaren 27an aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen (geroago, 2021eko urriaren 22an eta 2022ko urriaren 28an zuzendu zen eskaera) FV Peralta instalazio fotovoltaikorako (370,478 MW modulu fotovoltaikoetan eta 296,297 MW inbertsoreetan) eta haren ebakuazio-azpiegituretarako.

Espedienteari hasiera eman zitzaion Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalean, eta tramitatu zen bat etorriz Energia elektrikoa garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, haren hornidura eta haren instalazioetarako baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoarekin, eta kasuan kasuko txostenak eskatu zitzaizkien administrazioei, erakundeei eta zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresei, instalazioak haien kargurako ondasunak eta eskubideak ukitzen dituen heinean.

Jarraian, 2021eko martxoan egindako lehen eskaeraren izapidetzearen emaitza jasotzen da.

Jaso diren hainbat erantzunetan (Andosillako Udala, Cadreitako Udala, Castejongo Udala, Funesko Udala, Azkoiengo Udala eta Valtierrako Udala) ez da kontrako jarrerarik adierazten. Sustatzaileari igorri zaizkio erantzun horiek, eta ados dagoela jakinarazi du.

Jaso diren beste erantzun batzuetan (Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Defentsa Delegazioa, Nafarroako Gobernuko Herri Lanen Zuzendaritza Nagusia, Red Eléctrica de España SAU, Iberdrola Distribución Eléctrica eta ADIF), zenbait baldintza zehazten dira sustatzaileak egin beharreko jarduketak egiteko. Sustatzaileari igorri zaizkio erantzun horiek, eta ados dagoela jakinarazi du.

Milagroko Udalaren erantzuna jaso da. Bertan, proiektuari baldintza batzuk jartzen zaizkio. Sustatzaileari igorri zaizkio erantzun horiek, eta erantzunean bere argudioak ematen ditu. Sustatzailearen azken erantzunari erakundeek eginiko ihardespenik jaso ez denez, ulertzen da ados daudela, halaxe xedatzen baitu abenduaren 1eko 1955/200 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluak.

Kontsulta eginda ENAGAS Transporte SAri, Compañía Logística de Hidrocarburos CLH SAri eta Nafarroako Gobernuko Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, ez da erantzunik jaso, eta, beraz, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ados daudela ulertzen da.

Orobat, eskaera jendaurrean jarri zen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta aipatutako abenduaren 9ko 21/2013 Legean aurreikusitakoarekin bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen 2021eko martxoaren 25ean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aldiz, 2021eko martxoaren 18an. Zenbait alegazio jaso ziren, eta sustatzailearen erantzuna jaso zuten.

Era berean, honako hauei igorri zitzaizkien aurreproiektuaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren separatak, txosten-eskariekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoari dagokionez: Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta Osasun Zuzendaritza Nagusiari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusiari, Espainiako Kultura Ondarearen Institutuko Zuzendariordetza Nagusiari, Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Barne Zuzendaritza Nagusiari (Babes Zibileko eta Larrialdietako Agentzia), Ingurumen Inpaktua Ebaluatzeko Espainiako Elkarteari (Mendi-ingeniarien Goi mailako Eskola Teknikoa), Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari (Meatzaritza Zerbitzua), Nafarroako Foru Komunitateko Defentsa Delegazioari, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoari, Nafarroako Ekologistak Martxan erakundeari eta WWF/ADENAri.

Jarraian, 2022ko maiatzean egindako bigarren eskaeraren izapidetzearen emaitza jasotzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Defentsa Delegazioaren erantzuna jaso da, eta ez da kontrako jarrerarik adierazten. Sustatzaileari igorri zaio erantzun hori, eta ados dagoela jakinarazi du.

Jaso diren beste erantzun batzuetan (Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Azkoiengo Udala, Iberdrola Distribución Eléctrica eta ADIF), zenbait baldintza zehazten dira sustatzaileak egin beharreko jarduketak egiteko. Sustatzaileari igorri zaizkio erantzun horiek, eta ados dagoela jakinarazi du.

Río Ebro Renovablesen erantzuna jaso da. Erantzun horren arabera, hura da, beste enpresa batekin batera, sustatzaileak erabili nahi duen ebakuazio-azpiegitura baten jabea, eta ez dago akordiorik sustatzailearekin. Bestalde, sustatzaileak adierazi du hitz egin duela azpiegitura erabiltzeko akordio bat lortzeko borondatearekin.

Milagroko Udalaren erantzuna jaso da. Bertan, proiektuaren aurka dagoela adierazi du, uste baitu instalazio fotovoltaikoa eta ebakuazio-linea ez direla batera izapidetu behar, informazioa falta delako ingurumen-inpaktuaren azterketan. Hala, eskatu du informazioa erants dadin proiektuak ukitutako udalaren lurzatiei, eraikuntza eta azpiegiturei buruz eta horiek birjartzeko eta/edo konpontzeko aurrekontu-partidei buruz, bai eta neurri zuzentzaile espezifikoez eta leheneratzekoez ere. Udalak eskatu dio organo substantiboari kontsultak egiteko epea luzatzeko ere. Sustatzaileari igorri zaizkio erantzun horiek, eta erantzunean bere argudioak ematen ditu. Sustatzailearen azken erantzunari erakundeek eginiko ihardespenik jaso ez denez, ulertzen da ados daudela, halaxe xedatzen baitu abenduaren 1eko 1955/200 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluak.

Kontsulta eginda Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Cadreitako Udalari, Castejongo Udalari, Funesko Udalari, Valtierrako Udalari, Red Eléctrica de España SAUri, Enagás Transportes SAri, Nafarroako Gobernuko Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, Compañía Logística de Hidrocarburos CLH SAri eta Desarrollo de Energías Renovables de Navarra SAri, ez da erantzunik jaso, eta, beraz, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ados daudela ulertzen da.

Orobat, eskaera jendaurrean jarri zen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta aipatutako abenduaren 9ko 21/2013 Legean aurreikusitakoarekin bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen 2022ko maiatzaren 25ean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aldiz, 2022ko maiatzaren 27an. Zenbait alegazio jaso ziren, eta sustatzailearen erantzuna jaso zuten.

Alegatzaileetako batek eskatu du ebakuazio-linea bere finkatik ez pasatzea, eta hori ezinezkoa baldin bada, 434. lurzatian dagoen dorrea finkaren ertzean jartzea, bidearen ondoan, finkan egiten diren lanen inpaktua minimizatzeko. Sustatzaileak adierazi zuen aztertuko duela posible ote den teknikoki euskarria bide aldera eramatea.

Era berean, honako hauei igorri zitzaizkien aurreproiektuaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren separatak, txosten-eskariekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoari dagokionez: Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (Ingurumen Zuzendaritza Nagusia), Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusiari, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoari, Kultura Ondarearen eta Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari (Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia) eta Osasun Departamentuari (Osasun Zuzendaritza Nagusia), Kultura eta Kirol Departamentuari (Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia), Barne Zuzendaritza Nagusiari (Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua), WWF/ADENAri, Ekologistak Martxan erakundeari (Iruña/Nafarroa/Landazuria), Ingurumen Inpaktua Ebaluatzeko Espainiako Elkarteari (Mendi-ingeniarien Goi mailako Eskola Teknikoa), Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (Ingurumen Zuzendaritza Nagusia. Basoen eta Ehizaren Zerbitzua (Mendiak)), eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (Ingurumen Zuzendaritza Nagusia. Basoen eta Ehizaren Zerbitzua (Abelbideak)).

Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak txosten bat igorri zuen 2021eko urriaren 18an, osatu zena 2022ko apirilaren 28ko beste txosten batekin, eta, ondoren, 2021eko urriko proiektuaren aldaketa zela-eta, bigarren txosten bat egin zuen 2022ko abuztuaren 3an.

Kontuan izanik ezen, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluak ezartzen duenez, organo substantibo horrek behar bezala kontuan hartu beharko duela, proiektua baimentzeko prozeduran, egindako ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa.

Instalazioaren proiektuari eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketari (aurrerantzean, IIAZ) ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura egin zaie, eta aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin da (aurrerantzean, IIAD edo ingurumen-inpaktuaren adierazpena), zeina zehaztu baita Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren bidez. Ebazpen horretan, ingurumen arloko baldintzak ezartzen dira, egindako ingurumen-ebaluazioaren ondoriozkoak, prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak barne. Behar bezala argitaratuta dago Estatuko Aldizkari Ofizialean.

IIADan ezarritakoaren arabera, proiektuari aplikatuko zaizkio ezarritako ingurumen arloko baldintzak, prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak eta, hala badagokio, IIAZn jasotako jarraipen-neurriak, jendaurreko informazioaren eta kontsulten ondoren onetsitakoak, eta informazio gehigarrian proposatutakoak, betiere IIADan xedatutakoaren aurkakoak ez badira.

Ezertan galarazi gabe IIADan proiektuari ezarritako baldintza guztiak bete behar direla, hura baita nahitaezko txosten erabakigarria, ezartzen duena zer baldintzatan gara daitekeen proiektua gauzatzen eta ustiatzen den bitartean, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluarekin bat, proiektua definitzeko, bereziki eta besteak beste, IIADan xedatutako baldintza eta neurri hauek hartuko dira kontuan, eta, hala badagokio, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztuko da:

–Eraikitzeko administrazio baimena lortzeko, sustatzaileak memoria xehatu bat aurkeztu beharko du Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen Zerbitzuan, konpentsazio-neurriak gauzatzeko. Memoria hori IIAZri erantsiko zaio (aurrekontua eta kronograma barne), eta aldez aurreko aldeko txostena beharko da, bai eta gauzapena ikuskatu ere, proiektuaren baldintzen 1.1.d) puntuan ezartzen den bezala.

–Ahal dela, ez da panel fotovoltaikorik instalatuko %10etik gorako maldak identifikatu diren azpieremuetan, Geologia eta Lurzoruari buruzko 3) puntuan ezartzen den bezala (1.2 atala, prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriei buruzko baldintzak inpaktu nabarmenenetarako).

–Nekazaritza eta ingurumeneko neurrien plana aurkeztea autonomia erkidegoko ingurumen arloko organoari, Faunari buruzko 12) puntuan ezartzen den bezala (1.2 atala, Prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriei buruzko baldintzak inpaktu nabarmenenetarako).

–Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren argibideei jarraituz, GTALaren trazadura-eremuan, 250 metrora baitago EN-9 «Soto de Granjafría» naturagunea, Nafarroako Naturaguneen Sarekoa, sustatzaileak akordio bat lortu beharko du beste sustatzaile bat(zu)ekin, azpiegitura partekatzeko, trazadura gune sentikor horretatik urruntzeko helburuarekin. Bidezko akordioak lortzen ez badira, baloratu beharko da proiektuaren aldaketen ingurumen-ebaluazio sinplifikatua egin behar den, inpaktuak handiagoak liratekeelako partekatzea lortuko ez balitz, Faunari buruzko 1.2 ataleko 12.2) puntuan jasotzen den bezala (Prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriei buruzko baldintzak inpaktu nabarmenenetarako).

–Nafarroako Ubidearen Ureztatze Planaren barneko lursailetan dauden azpieremuetan instalazioak ezartzeko, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren baimenak beharko dira, hala jasotzen baita Landaredia, flora eta BIHei buruzko 1) puntuan (1.2 atala, Prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriei buruzko baldintzak inpaktu nabarmenenetarako).

–3.6 eta 3.7 azpieremuetarako, sarbideak aldatu egin beharko dira; izan ere, egungo konfigurazioarekin, ezin baimenduzko jotzen ditu Nafarroako Gobernuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak. Era berean, 2.4, 3.3 eta 3.8 azpieremuetarako itxiturek 3 km-ko zortasuna errespetatu beharko dute, aipatutako zerbitzuak adierazitako jarraibideekin bat, Kultura ondareari buruzko 7) puntuan jasotzen den bezala (1.2 atala, Prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriei buruzko baldintzak inpaktu nabarmenenetarako).

–2.3, 3.5, 3.7 eta 3.9 azpieremuetan, ahal dela ez dira ukituko sustatzaileak identifikatu dituen landaredi naturaleko unaden azalerak, hala jasotzen baita Landaredia, flora eta BIHei buruzko 1) puntuan (1.2 atala, Prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriei buruzko baldintzak inpaktu nabarmenenetarako).

–BIHen eremuak edo leku istiltsuak edo hezetasun edafiko handikoak ezin izanen dira metaketa-eremu gisa erabili, handik ezin izanen da inolako makinarik igaro, eta ezin izanen da paratu instalazio edo azalera osagarririk, hala jasotzen baita Landaredia, flora eta BIHei buruzko 1) puntuan (1.2 atala, Prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriei buruzko baldintzak inpaktu nabarmenenetarako).

–Paisaia lehengoratzeko plana, Paisaiari buruzko 3) puntuan xedatutakoarekin bat (1.2 atala, Prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriei buruzko baldintzak inpaktu nabarmenenetarako). Autonomia Erkidegoko organo eskudunak onetsia izanen da paisaia lehengoratzeko plana.

Onespena egin baino lehen, IIAZn eta IIADan ezarritako baldintza eta neurri bakoitza definitu eta aurrekontuan sartu beharko ditu sustatzaileak proiektuan nahiz haren eranskin batean, xehakatuta, halako eran non aipatutako IIADan zehaztutako neurri bakoitza identifikatzen ahalko baita.

Arestian aipatutakoa kontuan hartuta, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da aurretiazko administrazio baimena lortu duten sorkuntzarako instalazioetan aldaketa egiteko eta artikulu horretan ezarritako baldintza guztiak betetzeko.

Sustatzaileak, 2022ko urriaren 28an, proiektuaren aldaketa bat aurkeztu zuen haren poligonalaren barnean, ez-funtsezkotzat jotzen duena, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren txostenean jasotakora egokitzeko.

Kontuan hartuta ezen, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53,1. artikuluak ezartzen duenez, ezin izanen dela sorkuntzarako instalazioetako aurretiazko administrazio baimenik eman titularrak aldez aurretik ez baditu lortu banaketa edo garraio sareetan sartzeko eta konektatzeko baimenak.

Proiektuak garraio-sarera sartzeko baimena lortu du, sarera sartzeko bidegarritasun txostenaren bidez, konexiorako baldintza teknikoen betetzeari buruzko txostenaren bidez eta konexiorako baldintza teknikoen egiaztapenari buruzko txostenaren bidez, Red Eléctrica de España SAUren jabetzako 400 kV-eko azpiestazioan, Castejonen.

Beraz, energia elektrikoaren ebakuazio-azpiegiturak parke fotovoltaikoa eta garraio-sarea lotuko ditu, Castejon 400 kV-eko azpiestazioan (Red Eléctrica de España SAUren jabetzakoa), garraio-sareak azpiestazio horretan duen posizio berri baten bidez.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 123.2 artikuluaren ondorioetarako, 2021eko martxoaren 4an, Iberenova Promociones SA, EDP Renovables España SLU eta Rigel 860 Energías SL enpresek akordio bat sinatu zuten Castejón Promotores 400 kV-eko azpiestazioan batera eta modu koordinatuan egiteko FV Peralta eta FV Cierzo II, FV Cierzo IV, FV Cierzo V eta FV Castejón I instalazio fotovoltaikoen ebakuazioa (instalazio horiek espediente honen xedetik kanpo daude).

Ezertan galarazi gabe egin behar diren aldaketak ebazpen honekin bat, ingurumen-inpaktuaren adierazpenarekin bat eta sustatzaileak izapidetzean onartutako baldintzekin bat, ebakuazio-azpiegituran honako jarduketa hauek aurreikusten dira:

–30 kV-eko lurpeko ebakuazio-lineak, FV Peralta eta 30/400 kV-eko FV Peralta azpiestazio biltzailea lotzen dituztenak.

–FV Peralta 30/400 kV-eko azpiestazio biltzailea.

–400 kV-eko aireko ebakuazio-linea, 30 km-koa, FV Peralta 30/400 kV-eko azpiestazio biltzailea eta Castejón Promotores 400 kV-eko azpiestazioa lotzen dituena.

–Castejón Promotores 400 kV-eko azpiestazioa ebakuazio-azpiegitura komunaren parte da, zeina Nafarroako Foru Komunitateak baimendua baita.

–400 kV-eko goi tentsioko linea ebakuazio-azpiegitura komunaren parte da, zeina Nafarroako Foru Komunitateak baimendua baita.

–Castejón 400 kV-eko azpiestazioa, Red Eléctrica de España SAUren jabetzakoa, zerbitzuan dagoena.

Abenduaren 26ko 24/2013 Legeak enpresa ekimen askea aitortzen du energia elektrikoaren hornidurarako jardueretan aritzeko. Hala ere, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.4 artikuluaren arabera, sustatzaileak egiaztatu beharko du proiektua egiteko gaitasun legal, tekniko eta ekonomiko-finantzarioa duela. Horretarako, ebazpen proposamen bat bidali zaio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, dagokion txostena egin dezan, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.6 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Ikuskapen Erregulatzailearen Salak txostena eman du, 2023ko martxoaren 2an egin bilkuran onetsi zena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat, zuzendaritza nagusi honen ebazpen proposamenari sustatzaileari entzunaldia emateko tramitea eman zaio; sustatzaileak aldeko erantzuna eman du, eta zenbait ohar egin ditu, ebazpen honetan kontuan hartu direnak.

Kontuan izanik abenduaren 26ko 24/2013 Legeak energia elektrikoaren ekoizleen betebeharren artean ezartzen duela energia elektrikoa ekoizteko beharrezkoak diren jarduera guztiak garatu behar direla baimenean aurreikusitako baldintzetan eta, bereziki, instalatutako potentziaren segurtasunari, erabilgarritasunari eta mantentzeari dagokienez eta eska daitezkeen ingurumen arloko baldintzak betetzeari dagokionez.

Energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko sareetarako sarbideari eta konexioari buruzko abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuak honako hau xedatzen du, bere bosgarren xedapen iragankorrean, errege dekretuak indarra hartzean izapidetzen ari diren instalazio elektrikoen espedienteei buruzkoan:

"1. Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan aurreikusitako baimenen administrazio-izapideen ondorioetarako, azken xedapenetako hirugarrenaren lehenengo puntuaren bidez emandako potentzia instalatuaren definizio berriak ondorioak sortuko ditu izapidetzen hasi ondoren behin betiko ustiatzeko baimena oraindik lortu ez duten instalazioetan.

2. Oro har, errege dekretu honek indarra hartu aurretik instalazio elektrikoak baimentzeko hasitako prozedurei potentzia instalatuaren definizio berria aplikatuko zaie. (...)"

Era berean, abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuaren azken xedapenetako hirugarrenak ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluaren bigarren paragrafoa aldatzen du (errege dekretu horren bidez arautu zen energia-iturri berriztagarrietatik, kogeneraziotik eta hondakinetatik energia elektrikoa ekoizteko jarduera). Hona hemen idazketa berria:

"Instalazio fotovoltaikoen kasuan, instalatutako potentzia honako bi hauen artean txikiena izanen da:

a) Instalazioko modulu fotovoltaikoen gehieneko potentzia unitarioen batura, baldintza estandarretan neurtuta, dagokion UNE arauaren arabera.

b) Inbertitzailearen gehieneko potentzia edo, hala badagokio, instalazio horretako inbertsoreen potentzien batura".

Baimen hori ematen bada ere, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkien eta beharrezkoak diren kontzesio eta baimenak beharko dira, bai eta aplikatzekoak diren xedapenek eragindako beste guztiak ere. Halaber, obra egiteko beharrezkoak diren gainerako baimen guztiak eskuratu beharko dira.

Azaldutakoaren ondorioz, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Bakarra.–Iberenova Promociones SAri aurretiazko administrazio baimena ematea 296,297 MW-eko potentzia instalatuko FV Peralta instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako (ondoren zehazten dira), ebazpen honetan jasotako berezitasunekin.

Proiektuaren xedea da instalazio fotovoltaiko bat eraikitzea, energia elektrikoa sortzeko eta sortutako energia hori sarera ebakuatzeko.

Hauek dira instalazio fotovoltaiko horren ezaugarri nagusiak, 2021eko urriko "FV Peralta instalazio fotovoltaikoa" proiektuan jasotakoak:

–Teknologia mota: Eguzki-energia fotovoltaikoa.

–Instalatutako potentzia, ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluaren arabera: 296,297 MVW.

–Moduluen potentzia gailurra: 370,478 MW.

–Inbertsoreen potentzia, guztira: 296,297 MW.

–Sarbiderako ahalmena, Red Eléctrica de España SAUk emandako sarbide eta konexio baimenetan ezarritakoaren arabera: 264 MW.

–Ukitutako udalerria: Azkoien, Nafarroako probintzian.

Honako hauek dira FV Peralta instalazio fotovoltaikoaren, FV Peralta azpiestazioaren eta 400 kV-eko aireko FV Peralta ebakuazio-linearen proiektuetan (2021eko urrikoak) jasotako ebakuazio-azpiegiturak:

–30 kV-eko lurpeko lineak, FV Peralta eguzki-planta fotovoltaikoa eta FV Peralta 30/400 kV-eko azpiestazioa lotzen dituztenak, Azkoiengo udal-mugartean (Nafarroa).

–FV Peralta 30/400 kV-eko azpiestazioa Azkoienen dago, Nafarroako probintzian.

–400 kV-eko aireko linea elektrikoa 30/400 kV-eko FV Peralta azpiestazioan hasten da, eta Castejón Promotores 400 kV-eko azpiestazioan amaitzen. Linea duplex zirkuitu bikoitzean proiektatu da, eta 30 kilometro izanen ditu. Hona hemen ezaugarri nagusiak:

  • Sistema: korronte alterno trifasikoa.
  • Tentsioa: 400 kV.
  • Ukitutako udal-mugarteak: Cadreita, Castejón, Funes, Milagro, Azkoien eta Valtierra, Nafarroako probintzian.

Aurrekoa gorabehera, ekoizpen instalazioak egokitu beharko du ingurumen-inpaktuaren adierazpen horren edukira eta baimen hau izapidetzean sustatzaileak onartutako baldintzetara. Zehazki, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean eskatutako baldintzak eta aldaketak bete beharko dira, eta, hala badagokio, ebakuazio-azpiegiturako edozein elementu lurperatu, aplikatzekoa izanen baita abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluan ezarritakoa (errege dekretu horren bidez argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura arautu ziren), aurretiazko administrazio baimena lortu duten sorkuntzarako instalazioen aldaketei dagokienez, eta artikulu horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira. Beharrezkoa izanen da proposatutako eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena betetzearen ondoriozko aldaketaren baten aurretiazko administrazio baimena lortzea, baldin ez badira betetzen aipatutako errege dekretuaren 115.2 artikuluko baldintzak.

Beraz, eraikitzeko administrazio baimena ezin izanen da eman, eta prestaketa-obrak ezin izanen dira instalazioko ezein tokitan hasi abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131.9 artikuluan aurreikusitako instalazioen kokapena egokitzeko, hau da, ez ebazpen honen xede diren ekoizpen-parkean, ez ebakuazio-azpiegituretan, barne dagoela, hala badagokio, garraio- edo banaketa-sarearekiko konexioa, baldin eta titularrak ez baditu aldez aurretik bete ebakuazio-azpiegitura osoa osatzen duten jarduketen baimen guztiak (sorkuntza parketik garraio-sarearen lotuneraino) lortzeko baldintza. Horiek beste administrazio batek eman behar baditu, sustatzaileak zuzendaritza nagusi honetara bidali beharko ditu haien kopiak, edo argitaratu diren aldizkari ofizialaren aipamena.

Sustatzaileak izapidetzean onartutako baldintzak bete beharko ditu, bai eta Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako baldintzak ere.

Era berean, bete beharko ditu Sistemaren Operadoreak ezartzen dituen arau teknikoak eta jarduteko prozedurak.

Baimen hau ematen da ezertan galarazi gabe aplikatu beharreko beste xedapen batzuen arabera beharrezkoak diren bestelako kontzesio eta baimenak, eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkionak; halaber, obra gauzatzeko behar diren gainerako baimena ere beharko dira.

Gainerako ebakuazio-azpiegitura, garraio-sarearekiko konexioraino, ebazpen honen irismenetik kanpo gelditzen da, eta beste espediente batzuen xede izanen da: Castejón Promotores 400 kV-eko azpiestazioa eta 400 kV-eko goi tentsioko linea (Nafarroako Foru Komunitateak baimendutakoak), bai eta Castejón 400 kV-eko azpiestazioa ere, Red Eléctrica de España SAUrena, zerbitzuan dagoena.

Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioz, ez da eraikitzeko administrazio baimenik emanen harik eta espedienteek dagokien ebakuazio-azpiegitura eraikitzeko administrazio baimena lortzen duten arte.

Eraikitzeko administrazio baimena lortzeko, hiru hilabete igaro baino lehen, sustatzaileak justifikatu beharko du IIADan eta ebazpen honetan ezarritako baldintzek aurretiazko administrazio baimen honetako potentzia instalatua murriztea dakarten edo ez, eta sartu beharko ditu, hala badagokio, aurkeztutako eskaeran hitzartutako potentzia mantentzeko hartu dituen neurriak; halaber, beharrezko jotzen duen beste edozein elementu aurkeztuko du. Era berean, aurkeztutako exekuzio proiektuari, zeina arloko erregelamendu teknikoen arabera prestatuko baita, aplikatzekoa zaion araudia bete dela egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpenarekin, behar den dokumentazioa erantsiko zaio, bai eta IIADan ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena ere, ebazpen honetan adierazitakoarekin bat eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.4 artikuluan xedatutakoa betez.

Baimen hau iraungiko da baldin eta aipatu epea iraganda sustatzaileak ez badu eraikitzeko administrazio baimenik eskatu, edo ez baditu eman arestian aipatutako agiriak, exekuzio proiektua gauzatu ahal izateko behar den eraikitzeko administrazio baimena lortzeari begira. Edonola ere, sustatzaileak ezarritako epea luzatzea eskatzen ahalko du, justifikatutako arrazoiengatik, baina beti kontuan harturik Ekonomia berpizteko energia arloko eta beste arlo batzuetako neurriak onesten dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege-dekretuan ezarritako epeak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 62.2.i) artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Energiaren estatu-idazkariari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Epe hori iraganik errekurtsoa jarri gabe, ebazpena irmoa izanen da ondorio guztietarako. Epeak hilabeteka zenbatzeko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

2023ko apirilaren 17an.–Zuzendari nagusia, Manuel García Hernández.

Iragarkiaren kodea: E2306456