99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

71E/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi hau onesten baita: "Toki entitateentzako dirulaguntzak, ekintza berritzaileak egiteko hirigintza arloan, dokumentuak prestatuz edo inbertsioak eginez espazio publikoetan 2023an". DDBN identifikazioa: 690323.

2020tik hasi eta 2021ean eta 2022an zehar Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza nagusiak toki entitateentzako dirulaguntza lerro baten deialdiak egin izan ditu, toki ekintzaren bidez lurralde eta hiri garapen jasangarrirako ekarpena egiteko.

Laguntza horiek bat datoz 2019-2023 legegintzaldirako Gobernu Programarako Akordioarekin. Izan ere, programaren ardatz nagusietako bat da 2030 Agenda eta haren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) osorik eta modu transbertsalean bultzatzea, aurrera egin dezagun erronka global berrien aurrean: klima aldaketaren aurkako borroka, ekonomia zirkularra, trantsizio energetikoa eta garapen jasangarria. Horiez gain, programaren gutxieneko edukien artean jaso dira jasangarritasunari lotutako lerroak, paisaia babesteko eta haren balioa azpimarratzeko helburua duten neurriak, inguruneari lotutako eta kultura eta paisaia ondarea baloratzen duen eredu ekonomiko bat sustatzea, edo toki entitateei laguntza eman behar izatea GJHak toki mailan lortzeko, nazioarteko, Europako eta Espainiako agendekin bat egiten duten edukiak eta ardatzak; 2030 Agenda (2015), Hiri Agenda Berria (NBE 2016), eta Espainiako Hiri Agenda (2019).

Laguntza horiek bat datoz, era berean, 2020-2023 aldirako Nafarroa Suspertu Planarekin (NSP). COVID-19aren pandemiak eragindako osasun krisiari erantzunez Nafarroako Gobernuak sortutako plan horrek lehentasunezko jarduketen artean aipatzen ditu egin beharreko trantsizio ekologikoari eta lurraldea egituratzeari buruzko zenbait puntu, hala nola azpiegitura berdeetarako eta naturaguneak lehengoratzeko inbertsioak, energia-efizientzia handitzeko jarduketetarako laguntzak, edo energia proiektu bereziak egitea, hazkunde jasangarriaren eta hiri eta landa aldeen arteko harremanen eredu berriak lehenestea, eremu behartsuak inbertsio proiektuen bitartez biziberritzea, etab.

Laguntza horiek bat datoz Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin (https://planderecuperacion.gob.es/) eta haren politika bultzatzaileekin, hain zuzen ere I. politika bultzatzailearekin (Hiri eta landa agenda), mugikortasun jasangarri seguru eta konektatuari eta hiri-berroneratzeari dagozkien osagaiak baititu, edo II. politika bultzatzailearekin (Azpiegitura eta ekosistema erresilienteak naturan oinarritutako konponbideak garatzeko), ekosistemak eta haien biodibertsitatea kontserbatu eta lehengoratzera eta ekosistemen zerbitzuak hobetzera bideratutako osagaiak baititu.

Laguntza horiek ekarpena egiten diote 11. GJHari (Hiri eta komunitate jasangarriak), hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortu nahi baitu, eta haren jomugei, hala nola 11.3 jomugari (urbanizazio inklusibo eta jasangarria areagotzea), 11.4 jomugari (kultura eta natura ondarea babestea), 11.6 jomugari (ingurumen inpaktu negatiboa murriztea, arreta berezia jarriz airearen kalitateari eta hondakinen kudeaketari) edo 11.7 jomugari (eremu publiko seguru, inklusibo eta irisgarrietarako sarbide unibertsala ezartzea). Halaber ekarpena egiten diote 3. GJHari (Osasuna eta ongizatea), guztientzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatu eta ongizatea sustatzera bideratuari. Izan ere, diruz lagundutako jarduketen xedea da Nafarroako auzo, herri eta hirietako biztanleen bizi kalitatea hobetzea.

Laguntza horien bidez Espainiako Hiri Agendak (EHA) sustatzen duen hiri eredua lortu nahi da, lurralde eta hiri garapen jasangarriaren printzipioan inspiratua, urriaren 30eko 7/2015 Errege Lege-dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera (dekretu horren bidez onetsi zen Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina). Aipatu printzipioa zehaztuz, Espainiako Hiri Agendak helburu estrategikoen eta dagozkien helburu espezifikoen dekalogoa ezartzen du, eta horiexek hartu dira oinarritzat Nafarroako Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak sustatzen duen hirigintza jasangarri eta pertsonengana bideratua garatzeko. Hona helburu espezifikoetako batzuk:

1.1 HE.–Lurzorua bere ingurunearekin bateragarria den moduan antolatzea.

1.2 HE.–Natura eta kultura ondarea kontserbatu eta hobetzea eta paisaia babestea.

1.3 HE.–Azpiegitura berdeak eta urdinak hobetzea, eta testuinguru naturalarekin lotzea.

2.1 HE.–Trinkotasuna eta hiri oreka sustatuko dituen hiri eredua definitzea.

2.2 HE.–Konplexutasun funtzionala eta erabilera aniztasuna bermatzea.

2.3 HE.–Espazio publikoen kalitatea eta irisgarritasun unibertsala bermatzea.

2.4 HE.–Hiri ingurumena hobetzea eta kutsadura murriztea.

2.5 HE.–Hiri-berroneratzea bultzatzea.

3.1 HE.–Lurralde- eta hiri-eredua klima aldaketaren ondorioetara egokitzea.

3.2 HE.–Berotegi efektuko gasen isuriak murriztea.

3.3 HE.–Klima aldaketaren aurrean erresilientzia hobetzea.

4.1 HE.–Energia-efizientzia handiagoa izatea eta energia aurreztea.

4.2 HE.–Ur kontsumoa optimizatzea eta murriztea.

4.3 HE.–Materialen zikloa sustatzea.

4.4 HE.–Hondakinak murriztea eta birziklatzen laguntzea.

5.1 HE.–Hurbileko hiria sustatzea.

5.2 HE.–Garraio jasangarriko garraio-moduak sustatzea.

6.2 HE.–Aukera-berdintasuna bilatzea generoaren, adinaren eta desgaitasunaren ikuspegitik.

7.2 HE.–Turismo jasangarri eta kalitatezkoa sustatzea, bai eta tokiko ekonomiarako giltzarriak diren sektoreak ere.

10.2 HE.–Herritarren parte-hartzea eta gardentasuna ziurtatzea eta maila anitzeko gobernantzaren alde egitea.

Helburu eta jomuga horiek zuzeneko lotura dute Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak 2020az geroztik hirigintza arloko ekintza berritzaileetarako egiten dituen laguntza-deialdiekin, helburutzat baitituzte jasangarritasunaren, trinkotasunaren, erabilera-konplexutasunaren eta gizarte kohesioaren printzipioak.

Ekintza horietan espazio publikoa funtsezko egitura-elementua da, herritarren bizikidetzarako espazioa den aldetik, kalitatea eta gaitasuna bermatu behar dituena, herritarrek erabili ahal izatea bermatuz, eta egokitu behar dena klima baldintza berrietara eta energia-efizientziaren, osasun kolektiboaren, irisgarritasun unibertsalaren eta segurtasunaren arloetako betekizun berrietara, Espainiako Hiri Agendako 2.3 helburu espezifikoaren arabera (espazio publikoen kalitatea eta irisgarritasun unibertsala bermatzea), EHAk berak espazio publikoekin loturik eskaintzen dituen jarduketa ildoen bitartez.

Hiri eta natura paisaiaren balioa ere nabarmendu behar da, baliabide horren ahalmen osoa garatzeko eta kontserbazio eta mantentze maila egokia bermatzeko, bat eginez Espainiako Hiri Agendako 1.2 helburu espezifikoarekin (natura eta kultura ondarea kontserbatu eta hobetzea eta paisaia babestea) eta proposatutako ekintza ildoekin.

Klima aldaketarekin, energia-efizientziarekin edo azpiegitura berdearekin zerikusia duten Espainiako Hiri Agendako helburuetako beste jarduketa ildo batzuei ere erantzun diezaiekete ekintzek.

Testuinguru horretan, Nafarroako Foru Komunitateak, bere legeria, estrategia eta tresna indardunen bitartez, lurralde kohesioaren eta garapen jasangarriaren helburuak eta konpromisoak lortzeko ekarpena egiten du, printzipio, irizpide, helburu eta jarduketa-ildo espezifikoak ezarriz paisaiaren eta hiri garapen jasangarri eta inklusiboaren arloetan, honako hauek direla medio, besteak beste:

–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (52. eta 53. artikuluak).

–4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, klima aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa.

–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

–Lurralde antolamenduko planak (LAP 1 planari dagozkion 40., 52., 56., 75., 79. eta 80. artikuluak).

–Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategia 2017-2022 (7. arlo estrategikoa) eta haren ekintza plana (2. ardatza).

–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak prestatutako beste dokumentu eta gida batzuk: paisaiari buruzko dokumentuak, paisaia integraziorako gidak, udal planeamenduan klima aldaketara egokitzeko gida, Iruñeko eta inguruko udalerrietako azpiegitura berdeari buruzko dokumentua, eta adinekoekin atseginak diren hiri, herri eta auzoentzako gida.

Azken batean, legeria, estrategiak, tresnak eta dokumentuak direla bide, printzipio, irizpide, helburu eta jarduketa ildo espezifikoak zehaztu dira Nafarroako hiriak eta herriak hobetzeko, pertsonak ardatz dituen hirigintza jasangarriaren gakoak bilduz, bat etorrita 2030 Agendako 11. GJHarekin eta 3. GJHarekin eta Espainiako Hiri Agendako helburu estrategikoekin.

Aurreko guztiaren arabera, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du deialdi honetan ezarri eta argitaratzea hirigintzaren arloko ekintza berritzaileetarako dirulaguntzak 2023an arautuko dituzten oinarriak. Helburua da bidea ematea toki entitateek tresna egokiak izan ditzaten hiri eta lurralde garapen jasangarriko helburuei ekarpena eginen dieten hirigintzako ekintzak identifikatu, zehaztu eta gauzatzeko, eta pertsonak erdigunean jartzen dituen hirigintza gara dezaten.

Deialdi honek bi lerro biltzen ditu:

–A lerroa. Dokumentuak prestatzea (esparru dokumentuak, berariazko ordenantzak eta espazio publikoetako urbanizazio obren proiektuak).

–B lerroa. Inbertsioak espazio publikoetan (urbanizazio obra arruntak edo/eta egokitze jarduketak egitea espazio publikoetan).

Bestalde, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) ingurune osasungarriak sustatzeko aukeratzat jo du Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren deialdia. Ingurune horien garapenak bizimodu osasungarriak sustatuko ditu, aire zabaleko eremu erakargarrien, berdeguneen, mugikortasun aktiborako sare egokiaren eta funtsezko zerbitzu publikoetarako sarbideen eskaintzaren bitartez, bat eginez Zahartzarorako Estrategiarekin eta hiri osasungarriak planifikatzeko gidak ezartzen dituen ildoekin:

–1. ildoa: Oinez ibiltzeko pentsatutako hiria.

–2. ildoa: Natura sartzea udalerrietako eta toki entitateetako auzoetan.

–3. ildoa: Elkartzeko eta bizikidetzarako guneak eratzea.

Horregatik, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak eta Osasun Departamentuak 2023ko martxoaren 29an batera hartutako erabakiaren bidez, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea batera baimendu da; kudeaketa-esleipenaren helburua da Nafarroako toki entitateetan zahartzaro aktibo eta osasuntsurako ekipamendua sustatzea hirigintzako ekintza berritzaileetan inbertsioak eginez.

Nafarroako 2023ko ekitaldirako aurrekontu orokorretan deialdi honi erantzuteko gaitutako partidak honako hauek dira:

–"310000 31100 4609 261700 partida, Toki entitateentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko", 80.000 euroko zuzkidurarekin.

–"310000 31100 7609 261703 partida, Toki entitateentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko", 214.000 euroko zuzkidurarekin.

–"520001 51200 7609 313900 partida, Udal entitateentzako dirulaguntzak zahartze aktiboaren ekipamendurako", 120.000 euroko zuzkidurarekin.

Dirulaguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jaso dira (61. eta 63. erregistro zenbakiak), Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren dirulaguntza lerroen barruan.

Adierazitakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 80.000 euroko gastua baimentzea deialdiak sortutako konpromisoei aurre egiteko, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura: 310000 31100 4609 261700 partida, "Toki entitateentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko" (dokumentuak prestatzea).

2. 214.000 euroko gastua baimentzea deialdiak eragindako konpromisoei erantzuteko, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura: 310000 31100 7609 261703 partida, "Toki entitateentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko" (inbertsioak eremu publikoetan).

3. Deialdia onestea laguntza hauek emateko: "Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak, ekintza berritzaileak egiteko hirigintza arloan, dokumentuak prestatuz edo inbertsioak eginez espazio publikoetan" 2023ko ekitaldian. Aurrekontuko partida hauen kargura emanen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

310000-31100-4609-261700: toki entitateentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko

2023

80.000,00

310000-31100-7609-261703: toki entitateentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko

2023

214.000,00

"520001 51200 7609 313900: udal entitateentzako dirulaguntzak zahartze aktiboaren ekipamendurako"

2023

120.000,00

4. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta dirulaguntzen datu-base nazionalari jakinaraztea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari, Ekonomia eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko Zerbitzuari.

7. Ebazpen honen eta bere oinarrien aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

I. ERANSKINA

Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko, dokumentuak prestatuz edo espazio publikoetan inbertsioak eginez 2023an

Lehena.–Xedea eta helburua.

1.1. Deialdi honen xedea da 2023ko ekitaldian hirigintza arloan ekintza berritzaileak egiteko toki entitateentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.

Deialdi honen ondorioetarako, hirigintza arloko ekintza berritzaileak dira dokumentuak prestatzea (ekintzak) edo/eta lanak gauzatzea (inbertsioak ekintzetan) orain dauden azpiegiturei hobekuntzak, ikuspegiak edo/eta konponbide teknikoak emateko.

Deialdi honen helburua da toki entitateen eskura jartzea hirigintza arloko ekintzak identifikatzeko, zehazteko eta gauzatzeko tresnak, hiri eta lurralde garapen jasangarrirako helburuetarako ekarpena egin eta pertsonak erdigunean jartzen dituen hirigintza gara dezaten.

Hiri eta lurralde garapen jasangarri eta inklusiborako helburuetarako ekarpenak hauek dira, deialdi honen ondorioetarako:

A. Espainiako Hiri Agendako helburu estrategikoak edo/eta espezifikoak lortzen laguntzen duten ekintzak.

B. Lurralde antolamenduari buruzko legeria indardunean (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 52. eta 53. artikuluak) eta lurralde antolamenduko tresnetan, hala nola LAPetan (40., 52., 56., 75., 79. eta 80. artikuluak, LAP 1 planari erreferentzia egiten diotenak) ezarritako determinazioak, irizpideak eta printzipioak betetzen dituzten ekintzak.

C. Haien definizioan edo/eta exekuzioan biztanleek modu aktiboan parte hartzen duten ekintzak, adinaren, generoaren eta gaitasunaren araberako ikuspegi desberdinak biltzen dituztenak analisian, diagnostikoan eta proposamenetan.

D. Ingurune osasungarriak sustatzen dituzten estrategiak, bat datozenak Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategiarekin eta hiri osasungarriak planifikatzeko gidan (Osasun Ministerioa, 2022) zehaztutako ildoekin:

–1. ildoa: Oinez ibiltzeko pentsatutako hiria.

–2. ildoa: Natura sartzea udalerrietako eta toki entitateetako auzoetan.

–3. ildoa: Elkartzeko eta bizikidetzarako guneak eratzea.

E. Departamentuak prestatutako beste dokumentu batzuekin bat datozen ekintzak. Dokumentu horietan azaltzen dira klima aldaketara moldatzeko neurriak, azpiegitura berdea garatzeko jarraibideak eta irizpideak, edota adinekoekin atseginak diren hiri, herri eta auzoetarako hobekuntza arloak.

1.2. Definizioak, deialdi honen ondorioetarako:

Hirigintza jasangarri eta inklusiboa da hiria edo herria planifikatu eta diseinatzean trinkotasunaren, konplexutasun funtzionalaren, konektibitate ekologiko eta funtzionalaren, baliabideen kudeaketa efizientearen, gizarte kohesioaren, irisgarritasun unibertsalaren eta hautemandako segurtasunaren printzipioei jarraitzen diena eta adinaren, generoaren eta gaitasunaren araberako ikuspegi desberdinak uztartzen dituena.

Urbanizazio jasangarria da eraikuntza ekologikoaren irizpideei jarraitzen diena eta oinarri hauek dituzten konponbideak lehenesten dituena: natura, bioeraikuntza, klima aldaketarako egokitzapena, materialen birziklapena, energia-efizientzia, uraren kudeaketaren efizientzia, drainatze sistema jasangarriak, etab.

Deialdi honen ondorioetarako, ingurune osasungarriak dira bizimodu osasungarriagoak ahalbidetzen dituztenak, aire zabaleko eremu erakargarriak, berdeguneak eta mugikortasun aktiborako sare egokiak eskainiz, oinarrizko zerbitzuez hornituta (iturriak, komunak, altzari egoki eta nahikoak).

Bigarrena.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Espazio publikoen kalitatea eta kualifikazioa hobetzeko, irisgarritasuna sustatzeko, zahartzea eta genero ikuspegia integratzeko, zainketak errazteko, segurtasun pertzepzioa hobetzeko eta ingurune osasungarriak sortzeko, energia-efizientzia eta klima aldaketarako egokitzapena hobetzeko eta natura hiri eta herrien diseinuan txertatzeko egiten diren jarduketak, bai eta toki eremuan paisaia identifikatzeko eta haren balioa nabarmentzeko egiten direnak ere.

Deialdi honen lehen oinarrian deskribatutako xedearen eta helburuaren arabera, honako jarduketa hauek lagunduko dira diruz:

2.1. A lerroa.–Nafarroako auzo, herri eta hirien garapen jasangarri eta inklusiboa erraztuko duten hirigintza arloko ekintzak identifikatzen dituzten dokumentuak prestatzea, lehen oinarrian zehazten den bezala.

Lerro honen barruan diruz lagunduko da dokumentu mota hauen prestaketa:

A.1. Esparru dokumentuak, hirigintza arloko ekintzak identifikatu eta zehaztuko dituztenak, eduki hauekin:

–Diagnostiko partekatua udalerrian hiri/landa arloan dauden premiei buruz, hiri/landa eredua edo/eta diseinu eta funtzionaltasun baldintzak hobetzeko herri, auzo edo hiriko eremu publikoetan.

–Diagnostikoan hautemandako jarduketa guneen/eremuen mapak osatzea.

–Jarduketa ildoak identifikatzea eta proposamenak zehaztea.

Gogoeta kolektiboko esparru dokumentuak, adibidez honako hauek:

A.1.1. Eremu publiko kaltebera, huts, gutxi erabiliak edo kalitate nahiz nolakotasun aldetik egokitu nahi direnak identifikatzen dituzten eta haiek hobetu nahiz egokitzeko jarduketak zehazten dituzten dokumentuak, haien diseinuan jasangarritasun eta inklusio kontzeptuak integratzen dituztenak.

A.1.2. Hirian eta haren inguruan azpiegitura berdearen sistema hobetzeko jarduketak identifikatu, diseinatu, planifikatu edo definitzeko helburua duten dokumentuak, gutxienez ondoko helburu hauetatik bat jasoko dutenak:

–Biodibertsitatea eranstea eta natura eramatea hiri sarera, oinezkoen igarobide berdeak, drainatze lorategiak, zuhaitz txorko jarraituak edo/eta biziak, eremu berdeen jarraitutasuna azpiegituren azpian, lorategi eta baratze ekologikoak hiri barnean, drainatze jasangarriko hiri sistemak (DJHS).

–Paisaia edo aisia aldetik interesgarriak diren eremuetarako irisgarritasuna hobetzea, begiratokiak eta egoteko tokiak egokitzea.

–Bide eta ibilbideak egokitzea konektore ekologiko, sozial eta kulturalak izan daitezen, hiri-landa konexioa, populazio guneen arteko konexioa eta mugikortasuna errazteko. Abelbide eta bide historiko edo tradizionaletan oinarritutako jarduketak, haietan integratuz errekak, ur ibilguak, idoiak edo azpiegitura berdearen bestelako osagaiak.

–Hiri parkeak edo eremu publiko berdeak sortzea edo hobetzea, beste eremu libre batzuekin lotuak, tokiko azpiegitura berdearen sistema osatzen eta hobetzen dutenak.

–Ibai korridoreak integratzea hiri inguruneetako eremu publiko libreen planifikazioan.

A.1.3. Paisaiaren balioa azpimarratzea tokiko paisaien babesaren, kudeaketaren eta antolamenduaren bidez sustatzen duten dokumentuak, adibidez:

–Ezagutza garatzeko helburua duten dokumentuak: diagnostikoak, inbentarioak, eremuak ezaugarritzea, paisaiak mugarritzea edo identifikatzea.

–Paisaia arloko baliabideak planifikatzeko helburua duten dokumentuak: paisaiaren kalitatearen helburuak zehaztea, tokiko paisaietan esku hartzeko ekintza planak, paisaia integratzeko gidak, edo tokiko paisaiak hobetzeko edo berreskuratzeko esku hartzeko proposamenak zehaztea.

A.2. Ordenantza espezifikoak.

Hirigintza edo/eta eraikuntzarako ordenantza espezifikoak, gai hauen inguruan: klimaren aldaketara egokitzea, efizientzia energetikoa, irisgarritasun unibertsala; halaber, eremu publikoak kualifikatzeko herritarren premia desberdinen arabera, adina, generoa eta/edo dibertsitate funtzionala aintzat hartuta.

A.3. Eremu publikoak urbanizatzeko obra arrunten proiektuak.

Eremu publikoak urbanizatzeko obra arrunten proiektuak prestatzea, aurreko puntuan azaldutako esparru dokumentu batean edo lehendik egindako dokumentu partekatu batean (estrategia, gida, plana edo antzekoa) identifikatutako esku-hartzeen teknika zehatzen baldintzak definituko dituztenak, toki entitateak onetsi, prestatu edo bere gain hartu badu, eremu publikoetan modu koherente eta integralean esku hartzeko, hirigintza jasangarriaren irizpideen arabera.

2.1. B Lerroa. Ekintzetan inbertsioak egiteko laguntzak: inbertsioak eremu publikoetan, esparru dokumentu partekatu batetik sortzen direnak; haien gauzatzeak ekarpen eraginkorra egin behar du eremuaren kualifikaziorako, urbanizazio jasangarriaren parametroen arabera.

Lerro honen barnean, bi inbertsio mota lagunduko dira:

B.1. Eremu publikoetako urbanizazio lan arruntak egitea, aurreko puntuan azaldutako esparru dokumentu batean edo lehendik egindako dokumentu batean (estrategia, gida, plana edo antzekoa) identifikatu eta definitu badira, dokumentu hori toki entitateak onetsi, prestatu edo bere gain hartu badu, eta egiaztatzen bada herritarrek parte hartu dutela erabakiak hartzean eta proposatutako konponbidean.

B.2. Eremu publikoak egokitzeko jarduketak, esaterako "hirigintza taktikoko" jarduketak, aurreko puntuan azaldutako esparru dokumentu batean edo lehendik egindako dokumentu batean (estrategia, gida, plana edo antzekoa) identifikatu eta definitu badira, dokumentu hori toki entitateak onetsi, prestatu edo bere gain hartu badu, eta egiaztatzen bada herritarrek parte hartu dutela erabakiak hartzean eta proposatutako konponbidean.

Diruz lagungarriak diren jarduketetatik kanpo geratzen dira, deialdi honen ondorioetarako, hirigintza plangintzarako tresnak, salbu eta aipatutako ordenantza espezifikoak, eta halaber, Tokiko Jasangarritasun Agendak (TA21/Tokiko Agenda 2030).

Kanpo geratzen dira, halaber, ingurumen inpaktuaren azterketak, trafiko azterketak, aforoarenak, isurien azterketak, etab., izan ere, hirigintza jasangarriaren helburuak lortzearekin lotura izanik ere, lan teknikoak baitira, ez partekatuak.

Hirugarrena.–Jarduketek bete beharrekoak.

Dirulaguntza jasotzeko, jarduketek baldintza hauek bete behar dituzte:

–Jarduketaren xedeak deialdiaren xedea eta helburua atxikiko ditu, lehenengo oinarrian azaldu baita, eta oinarri horren 2. puntuan azaldutako lerroetako bat atxikiko du.

–Jarduketek herritarren parte hartze aktiboa integratuko dute haien prestaketan edo/eta erabakietan.

–Esparru dokumentuek hirigintza arloko jarduketak identifikatu edo/eta zehaztuko dituzte.

–Espazio publikoetako inbertsioek bigarren oinarrian azaldutako dokumentuetako batean zehaztutako ekintzei erantzun behar diete.

–Toki entitateek ez dute jarduketa bat baino gehiago aurkezten ahalko, ez banaka ez beste batzuekin batera. Ez da jarduketa baterako baino gehiagotarako dirulaguntza eskatzen ahalko lerro beraren barruan. Entitate batek jarduera bat baino gehiago aurkezten badu deialdian, horietako bati uko egin beharko dio.

Oinarri honetako baldintzak betetzen ez badira, eskaera ez da onartuko.

Laugarrena.–Entitate onuradunak.

Oinarri hauetan araututako laguntzen onuradun izaten ahalko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean adierazitako Nafarroako toki entitateak.

Toki entitate bakoitzak banaka edo beste toki entitate batzuekin batera proposatzen ahal ditu jarduketa diruz lagungarriak. Azken kasu horretan, toki entitate bat ordezkari izendatuko da ondorio guztietarako, eta entitate bakoitzak bere gain hartutako gauzatze konpromisoak adieraziko dira.

Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte entitateek.

Bosgarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. A lerroan. Dokumentuak lantzeari dagokionez, honako hauek joko dira gastu diruz lagungarritzat:

a) Laguntza teknikoa. Diruz lagundutako jarduketaren dokumentazio teknikoa eta parte-hartze prozesua prestatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoen kontratazioari emanen zaio dirulaguntza.

b) Diruz laguntzen diren jarduketekin lotutako publizitate gastuak eta materialak argitaratzekoak.

c) Lokalen alokairuen eta ekipamenduen gastuak, edo proiektuaren prestaketari lotutako jarduerak garatzeko behar den material suntsikorraren gastuak.

5.2. B lerroan. Espazio publikoetako inbertsioetan honako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

a) Laguntza teknikoa. Dokumentazio teknikoa prestatuko duten pertsona fisiko edo juridikoen kontratazioa diruz lagungarria da (exekuzio proiektua, memoria tekniko baloratua), beharrezkoa bada obrak gauzatzeko edo obren exekuzioaren zuzendaritza fakultatiborako.

b) Urbanizazio lan arrunten exekuzio materialaren gastuak, edo espazio publikoa egokitzeko jarduketaren gastuak.

c) Diruz laguntzen diren jardueren publizitate gastuak eta materialak argitaratzekoak.

d) Lokalen alokairuen eta ekipamenduen gastuak, edo proiektuari lotutako jarduerak garatzeko behar den material suntsikorraren gastuak.

Kanpoan geratzen dira aurreko kontzeptuetan bildu ez diren gastuak.

Seigarrena.–Deialdiaren zenbatekoa eta dirulaguntzen banaketa.

6.1. Dirulaguntzaren zenbatekoa ekintza diruz lagungarriek sortutako gastuaren %90 izanen da gehienez, eta hauek izanen dira gehieneko zenbatekoak:

–A lerroa. Dokumentuak prestatzea: 10.000 euro (BEZa barne) eskatutako jarduketa bakoitzeko, 2023rako Nafarroako aurrekontuetako "310000 31100 4609 261700 Toki entitateentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko" partidatik finantzatuta, 80.000 euroko zuzkidurarekin.

–B lerroa. Inbertsioak espazio publikoetan: 30.000 euro (BEZa barne) eskatutako jarduketa bakoitzeko, 2023rako Nafarroako aurrekontuetako "310000 31100 7609 261703 Toki entitateentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko" partidatik finantzatuta, 214.000 euroko zuzkidurarekin, eta "520001 51200 7609 313900 Udal entitateentzako dirulaguntzak zahartze aktiboaren ekipamendurako" partidatik, 120.000 euroko zuzkidurarekin.

6.2. Lortutako puntuazioaren arabera lagunduko dira jarduketak, handienetik hasi eta txikienera, deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera, aurrekontu erabilgarria agortu arte.

Azken proiektu edo jarduketarako behar beste kreditu ez badago horrentzat onartutako aurrekontuaren %90 emateko, geratzen den dirua emanen zaio.

Onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio, lortutako puntuazioari dagokionez diruz laguntzen ahal den gehienekora iritsi ez diren edo, bestela, dirulaguntzarik gabe geratu diren proiektuetarako izanen da erabilgarri dagoen zenbatekoa.

6.3. Aurkeztutako eskabideei erantzun ondoren, partidetako batean aurrekontua eskuragarri egonez gero, soberako partidaren aurrekontu erabilgarria esleitzen ahalko zaio dirulaguntzarik jaso gabeko eskaerak utzi dituen partidari.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak dirulaguntza eskatzen duen toki entitateko alkateak edo lehendakariak sinatu beharko ditu.

Toki entitate batek baino gehiagok batera aurkezten dituzten jarduketa diruz lagungarrien kasuan, eskaerak toki entitate eskatzaile guztietako alkate edo lehendakariek sinatuko dituzte.

Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus/www.navarra.es), eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzura bideratuko dira.

Eskaera lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz aurkezten bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago telematikoki aurkeztu ahal izatea. Kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoa egiten den data izanen da.

7.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

Laguntza-eskabideekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Jarduketa deskribatzeko dokumentazioa, II. eranskineko ereduaren arabera.

–A eredua: bigarren oinarriko 1. puntuan (A lerroa. Dokumentuak prestatzea) deskribatutako jarduketetarako.

–B eredua: bigarren oinarriko 2 puntuan (B lerroa. Inbertsioak espazio publikoetan) deskribatutako jarduketetarako.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako debekurik ez duelako erantzukizunpeko adierazpena, III. eranskinari jarraikiz.

c) Eskatutako beste laguntza batzuen erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskinaren arabera.

Espazio publikoetako urbanizazio obra arrunten proiektuak egiteko (A.3 lerroa) edo espazio publikoetan inbertsioak egiteko (B.1 edo B.2 lerroa) aurkezten diren eskaeretan, hauek erantsiko dira:

d) Proposamena sorrarazi duen esparru dokumentua, edo dokumentu hori kontsultatzen ahal den web-orrirako esteka.

Espazio publikoetako urbanizazio obra arrunten proiektuetarako edo exekuziorako (A.3 edo B.1 lerroa) aurkezten diren eskaeretan, hauek erantsiko dira:

e) Hirigintzarekiko bateragarritasunari buruzko udal txosten teknikoa, berariaz baloratuko duena txosten edo baimen sektorialaren beharra dagoen ala ez. Baiezkoan, toki entitateak erakunde eskudunari obra gauzatzeko baimena emateko edo haren aldeko txostena emateko egin dion eskaeraren kopia aurkeztu beharko du.

Espazio publikoetako urbanizazio obra arrunten obrak gauzatzeko (B.1 lerroa) aurkezten diren eskaeretan, hauek erantsiko dira:

f) Memoria baloratua (obren deskribapena eta partidaka xehakatutako aurrekontua) edo proposamenaren proiektu teknikoa.

g) Dirulaguntzaren aurrerakinik eskatuz gero, deialdiaren hamargarren oinarriko 2. puntuan xedaturikoarekin bat, oinarri horretan ezarritakoaren arabera, dirulaguntzaren helburuak betetzeko aurrerakina behar dela justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo akatsik hautematen bada, entitateari 10 egun balioduneko epea emanen zaio dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko. Epe horretan eskatutako dokumentazioa osorik aurkezten ez badu, ez zaio berriz eskaera hori eginen, eta, beraz, eskabidean atzera egin duela ulertuko da.

Zortzigarrena.–Ebaluazio organoa eta ebazpena.

8.1. Deialdi honen ondorioetarako, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari esleitu zaizkio prozedura antolatu eta bideratzeko eginkizunak, laguntzak emateari begira. Oinarri arautzaileotan "bideratze organoa" aipatzen delarik, ulertzen da zerbitzu hori aipatzen dela.

Bideratze organoak ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, bederatzigarren oinarri arautzailean ezarritako irizpideei jarraikiz, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko baitu entitate onuradunek dirulaguntzak hartzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

8.2. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Dirulaguntzak emateari buruzko ebazpenean entitate eskatzaileen zerrenda eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, eta, kasua bada, zein eskaera ezetsi diren.

8.3. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu, haien berri eman eta ondoko hilabetean, emandako dirulaguntzak, Gobernu Irekiaren Atarian, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntzak zer programaren eta aurrekontu kredituren kontura ordainduko diren, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Bederatzigarrena.–Hautaketa eta balorazio irizpideak.

Dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidea baliatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Proiektuak behean adierazitako balorazio irizpideen arabera lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz lagunduko dira diruz, betiere aurrekontu kreditua amaitu arte:

9.1. Balorazio irizpideak A lerrorako (Dokumentuak prestatzea).

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA (90)

Kalitate teknikoa. Honako hauek baloratuko dira:

–Proposamena argi eta zehatz definitzea.

–Proposamenaren justifikazioa; prestatu beharreko dokumentuaren testuinguruaren analisia eta xedea, esparrua eta helburuak deskribatzea.

–Deialdiaren helburuarekin eta xedeekin bat egitea, hau da, hiri eta lurralde jasangarri eta inklusiboaren helburuei ekarpena egitea, deialdiaren lehenengo oinarrian adierazi bezala.

–Arrazoitzea nola egiten zaien ekarpena Espainiako Hiri Agendaren helburuei dokumentuarekin lotutako jarduketa ildoaren garapenaren bitartez.

–Dokumentua hirigintza arloko ekintzak definitu eta gauzatzeko tresna gisa duen balioa.

–Administrazioaren beste dokumentu edo plan batzuekiko sinergiak (irizpide, pauta eta jarduketa lerro zehatzak jasotzen ditu, beste dokumenturen batean ere jaso izan direnak, esaterako, paisaia, azpiegitura berdea, klima aldaketa edo zahartzarorako estrategia lantzeko dokumentuetan).

60

Berrikuntza maila. Honako hauek baloratuko dira:

–Ikuspegi eta proposamen berriak aurkezten dituen orain daudenen gainean (proposatzen den edukian, xede populazioa, metodologia eta/edo konponbide teknikoak).

–Sortutako inpaktua eta proposamenaren eraldaketa gaitasuna.

–Beste herri edo hiri batzuetara eramateko aukera.

15

Gobernamendua eta parte-hartzea. Honako hauek baloratuko dira:

–Parte hartzeko estrategiak garatu beharreko dokumentu edo proiektuarekiko duen koherentzia. Argitasuna metodologian eta zehaztasuna aurreikusitako parte-hartze ekintzetan.

–Herritarren parte-hartze aktiboa erabakietan eta prozesuaren fase guztietan; analisia, diagnostikoa, proposamenak.

–Herritarren eragile eta talde anitzen parte-hartzea jasotzen duen.

–Jarduketa ezagutarazteko eta komunikatzeko aurreikusitako jarduketen eraginkortasuna.

15

9.2. Balorazio irizpideak B lerrorako (Inbertsioak espazio publikoetan).

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA (90)

Kalitate teknikoa. Honako hauek baloratuko dira:

–Obra edo jarduketa argi eta zehatz definitzea.

–Obrak edo jarduketak deialdiaren helburuarekin eta xedeekin bat egitea, hau da, hiri eta lurralde jasangarri eta inklusiboaren helburuei ekarpena egitea, deialdiaren lehenengo oinarrian adierazi bezala.

–Arrazoitzea nola egiten zaien ekarpena Espainiako Hiri Agendaren helburuei dokumentuarekin lotutako jarduketa ildoaren garapenaren bitartez.

–Ingurune osasungarriak sortzeko gaitasuna izatea Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategian eta hiri osasungarriak planifikatzeko gidan oinarrituta.

–Naturan oinarritutako konponbideak ekartzea.

–Garatzen duen esparru dokumentuak helburuen arloan egiten duen ekarpena.

–Eremu publikoaren ikuspegi globala ematen duen edo espazio publikoaren proiektu integralerako ekarpena egiten duen.

–Esku-hartzearen xede den eremuaren kualifikazioa hobetzea hirigintza jasangarriaren irizpideen arabera.

60

Berrikuntza maila. Honako hauek baloratuko dira:

–Dauden ikuspegi eta konponbide teknikoei berrikuntzarik ekartzen dien.

–Espazio publikoan sortuko den inpaktua eta hura eraldatzeko gaitasuna, eremuaren egungo egoera kontuan izanda.

–Beste toki edo herri batzuetara eramateko aukera.

15

Gobernamendua eta parte-hartzea. Honako hauek baloratuko dira:

–Herritarren parte-hartze aktiboa proiektuan proposatutako konponbidearen zehaztapenean, kasua bada, eta obra edo jarduketaren exekuzioan.

–Aurreikusitako parte-hartze ekintzen zehaztasuna.

–Herritarren eragile eta talde anitzen parte-hartzea jasotzen duen.

–Jarduketa ezagutarazteko eta komunikatzeko aurreikusitako neurrien eraginkortasuna.

15

9.3. Bi deialdietarako balorazio orokorrerako irizpideak.

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA (10)

Balorazio irizpideak:

–KOPURUA:

1. 3 puntu: guztira 300 biztanle baino gutxiago dituzten udalerri, kontzeju edo toki entitateen elkarteak.

2. 2 puntu: guztira 301-2.000 biztanle dituzten udalerri, kontzeju edo toki entitateen elkarteak.

3. 1 puntu: guztira 2.001-5.000 biztanle dituzten udalerri, kontzeju edo toki entitateen elkarteak.

4. 0 puntu: beste kasu batean.

–NOLAKOTASUNA:

1. 2 puntu: gutxienez 65 urte dituzten biztanleen ehunekoa %28tik gora duten udalerri, kontzeju edo toki entitateen elkarteetako jarduketak.

2. 2 puntu: gehienez 15 urte dituzten biztanleen ehunekoa %19tik gora duten udalerri, kontzeju edo toki entitateen elkarteetako jarduketak.

3. 0 puntu: beste kasu batean.

7

Kudeaketa irizpidea: 3 puntu arte.

1. 3 puntu: toki entitate batek baino gehiagok batera proposatutako jarduketak.

2. 3 puntu: kontzejuek modu independentean sustatutako jarduketak.

3. 0 puntu: beste kasu batean.

3

Biztanleriari buruzko datuak Nafarroako Estatistika Institutuaren webguneko "Biztanleria sexuaren eta adin taldeen arabera, udalerri eta zonaka, Nafarroa 2000" taulan kontsultatuko dira: https://administracionelectronica.navarra.es/GN.InstitutoEstadistica.web/informacionestadistica.aspx?R=1&E=1

9.4. Ez dute dirulaguntzarik jasoko 40 puntu baino gutxiago lortzen dituzten proiektuek. Zenbaketa horretatik kanpo geratuko da balorazio orokorreko irizpideen atalean lortutako puntuazioa, nahiz eta aurrekontu erabilgarria geratu.

9.5. Berdinketa gertatuz gero, ebazteko irizpideak behean adierazitakoak izanen dira, eta elkarren segidan aplikatuko dira berdinketa hautsi arte:

1. Balorazioaren 1. atala: kalitate teknikoa.

2. Balorazioaren 3. atala: gobernamendua eta parte-hartzea.

3. Balorazio orokorrerako irizpideak.

Hamargarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

10.1. Ordainketa jarduera osorik justifikatu ondoren.

Justifikazioko dokumentazioa azterturik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.

Egindako gastuak eta ordainketak frogatzeko dokumentazioa 2023ko azaroaren 16a baino lehen aurkeztuko da, hamaikagarren oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

10.2. Ordainketa aurreratua.

Jarduketaren xedea espazio publikoetako urbanizazio obra arruntak gauzatzea denean (B.1 lerroa), Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez emandako dirulaguntza osoaren ordainketa aurreratzen ahalko da, entitate onuradunek hala eskatzen eta justifikatzen badute.

Horretarako, entitateak ordainketa aurreratuaren eskaera aurkeztu beharko du dirulaguntzaren eskaerarekin batera, eta bertan adierazi beharko du zer arrazoi ekonomiko, tekniko edo logistikok justifikatzen duten ordainketa aurreratuaren beharra dirulaguntzaren helburuak bete ahal izateko.

Jarduketak 2023ko ekitaldian hasi beharko dira, eta egindako gastuak eta ordainketak frogatzeko dokumentazioa 2024ko maiatzaren 1a baino lehen aurkeztuko da, hamaikagarren oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

Hamaikagarrena.–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Diruz lagundutako jarduketa bukatu ondoren, entitate onuradunek egin dituzten gastuak eta ordainketak justifikatu beharko dituzte. Horretarako, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

11.1. Dokumentuak prestatzearen justifikazioa.

a) Entitateko idazkariaren ziurtagiria, honako hauek adierazten dituena:

−Kontratuaren adjudikazioaren aurrekontua, aplikatutako BEZa adierazita.

−Kontratuaren adjudikazio-hartzailearen izena edo sozietate-izena eta identifikazio fiskala.

−Jarduketaren finantzaketa, espresuki adierazita beste departamentu batzuek, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emandako edo ebatzi zain dauden dirulaguntzak.

−Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla.

−Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla.

−Toki entitateak betetzen dituela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean aurreikusitako betebeharrak.

b) Egindako gastuak justifikatzen dituzten fakturen kopiak.

c) Bankuko ordainketen frogagiriak.

d) Parte hartzeko eta zabalkunderako ekintzen justifikazioko memoria. Txosten edo memoria batean azalduko dira eskaeran deskribatutakoaren arabera egindako jarduerak, zer motatakoak izan diren adieraziz (tailerrak, inkestak, eztabaida foroa, diagnostikoa egiteko ibilaldiak, itzulketa saioak, eztabaida saioak etab.) eta datak, eragileak, aholkularitza, edukia eta ondorioak aipatuz.

e) Ondoriozko dokumentu teknikoa. Ondoriozko dokumentuaren kopia aurkeztuko da (esparru dokumentuarena, ordenantzena edo exekuzio proiektuarena), eskaeraren helburuen arabera egina, erraz ikusteko moduan azalduz dokumentuak dirulaguntza jaso duela, deialdiaren hamaikagarren oinarrian ezarritakoa betez.

Esparru dokumentua bada, bigarren oinarrian adierazitako gutxieneko edukia izan behar du: diagnostikoa, jarduketa ildoen identifikazioa eta identifikatutako jarduketa puntuen/eremuen mapa.

Obrak gauzatzeko dokumentua bada, esku-hartzearen ezaugarri teknikoak zehaztuko dituen atal bat izanen du, eta eraikuntzako teknika jasangarrien erabilera justifikatuko du (materialen ezaugarriak, naturan oinarritutako konponbideak, energia-efizientzia hobetzeko irizpide teknikoak, etab.).

f) Bai parte-hartze ekintzetan bai zabalkunde ekintzetan eta ondoriozko dokumentuan deialdi honetako hamaikagarren oinarrian ezarritako publizitate betebeharra bete dela frogatzeko dokumentazioa.

11.2. Espazio publikoetan egindako inbertsioen justifikazioa.

a) Entitateko idazkariaren ziurtagiria, honako hauek adierazten dituena:

−Urbanizazio obra arrunten edo espazio publikoa egokitzeko jarduketaren hasierako eta amaierako egunak.

−Jarduketaren finantzaketa, espresuki adierazita beste departamentu batzuek, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emandako edo ebatzi zain dauden dirulaguntzak.

−Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean aurreikusitako legezko aginduak bete direla, hala badagokio.

−Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla.

−Udalak betetzen dituela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean aurreikusitako betebeharrak.

b) Obra amaierako ziurtagiria, hala badagokio.

c) Egindako gastuak justifikatzen dituzten fakturen kopiak.

d) Bankuko ordainketen frogagiriak.

e) Egindako esku-hartzearen justifikazioko memoria teknikoa (erabilitako materialak eta eraikuntzako teknikak, eskaeraren araberako exekuzioa, egindako aldaketen edo doiketen justifikazioa, hala behar denean, eta abar).

f) Egindako esku-hartzearen argazki erreportajea, gune horrek obra edo jarduketa egin aurretik eta ondoren egindako argazki datatuak bilduz. Esku-hartzearen eremu osoa eta zenbait zehaztasun jasoko dira argazkietan.

g) Kasua bada, inbertsioa gauzatzeko beharrezkoa den erakunde eskudunaren baimena edo aldeko txostena.

h) Parte hartzeko eta zabalkunderako ekintzen justifikazioko memoria. Txosten edo memoria batean azalduko dira eskaeran deskribatutakoaren arabera egindako jarduerak, zer motatakoak izan diren adieraziz (jardunaldiak, tailerrak, auzolana, etab.) eta datak, eragileak, aholkularitza, edukia eta ondorioak aipatuz.

Zabalkunderako eta parte hartzeko ekintzetan, ongi ikusten den lekuan ageriko da Nafarroako Gobernuak obra edo jarduketa finantzatzen lagundu duela. Hura argitaratu den udal web-orrian sartzeko helbidea emanen da.

i) Bai parte-hartze ekintzetan bai zabalkunde ekintzetan deialdi honetako hamaikagarren oinarrian ezarritako publizitate betebeharra bete dela frogatzeko dokumentazioa.

11.3. Dirulaguntzen bi lerroetan.

Jarduketaren gastuaren eta ordainketaren zenbatekoa hasierako aurrekontua edo adjudikazioarena baino txikiagoa bada edo egindako gastu guztiak ez badira justifikatzen, dirulaguntza zati proportzionalean gutxituko da, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, jasotako diru kopuruaren zati proportzionalaren itzulketa eskatuko da, dagozkion interesekin.

Diruz lagungarria ez den kontzepturen bat sartzen bada gastuen justifikazioan, dirulaguntza gutxitu eginen da, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, lan horiei dagokien dirulaguntza zatiaren itzulketa eskatuko da, dagozkion interesekin.

Ondoriozko dokumentua edo egindako inbertsioa ez badatoz bat aurkeztutako eskaeran adierazitako helburuekin, galdu eginen da emandako dirulaguntza, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, jasotako diru kopuru osoaren itzulketa eskatuko da, dagozkion interesekin.

Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo akatsak dituela detektatzen bada, toki entitateari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzan 10 egun balioduneko epean. Eskatutako dokumentazioa epe horretan behar bezala aurkezten ez badu, ez zaio berriz errekerimendurik eginen, eta, beraz, eskabidean atzera egin duela ulertuko da eta kobratzeko eskubideak galduko ditu, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, ordainketa aurreratu osoa eta dagozkion interesak itzultzeko eskatuko zaio.

Justifikaziorako dokumentuak aurkeztutako ezarritako epea betetzen ez bada, emandako dirulaguntza galduko da, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, jasotako aurrerakin osoa itzuli beharko da, dagozkion interesekin.

Diruaren itzulketa eskatzeko prozedura arautuko da jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35 artikuluari, eta abiarazten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Hamabigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

12.1. Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diruz lagundutako jarduketaren finantzaketa publikoa dela jakinaraztea, publizitate egokiaren bidez.

Ondoriozko dokumentuetan (esparru dokumentua, ordenantzak edo exekuzio proiektua) erakustea Nafarroako Gobernuak parte hartzen duela jarduketaren finantzaketan, eta Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jartzea. Jarduketarekin lotuta aurrera eramaten diren parte-hartze eta zabalkunde ekintzetan ere erakutsiko da.

Nafarroako Gobernuak inbertsioen finantzaketan parte hartu duela erakusteko Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarriko da, gutxienez udalaren webguneko informazioan eta/edo, hala badagokio, parte hartzeko eta komunikatzeko saioetan.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebehar orokorrak.

c) Betetzea Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatutakoa.

12.2. Dirulaguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, emaniko dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, laguntzaren dirua itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatuarekin bat.

Halaber, arestiko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriro zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Hamahirugarrena.–Ikuskapena eta egiaztapena.

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzua arduratuko da ezarritako betebeharrak bete daitezen. Behar diren egiaztapenak egin eta beharrezkotzat jotzen duen informazioa eskatzen ahalko dio entitate onuradunari.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin; esaterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek emandakoekin.

Kasu horretan, jarduketa bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ez du gainditzen ahalko entitate onuradunak egin beharreko jarduketaren kostua.

Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, entitate onuradunak helburu hori bererako beste dirulaguntzaren bat jasotzen baldin badu, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Era berean, entitate onuradunak dirulaguntza ez den beste edozein diru-sarrera edo finantzabide jakinarazi beharko du, diruz lagundutako jarduketaren gainfinantzaketarik izan ez dadin.

Hamabosgarrena.–Efizientzia eta ekonomia hornitzaileen kontratazioan.

Toki entitateek Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeari jarraikiz kontratatu beharko dituzte lanak.

Hamaseigarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Deialdi honetan ezarritako laguntzen entitate onuradunen zerrenda argitaratuko da Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hamazazpigarrena.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, jarraituko zaie Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legearen 42. artikuluari eta hurrengoei.

Hemezortzigarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Hemeretzigarrena.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen aplikazioa.

Oinarri hauetan aurreikusita ez dauden gaietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

II. ERANSKINA

A eredua. Dokumentuak prestatzeko laguntza eskaera.

1. TOKI ENTITATEAREN EDO ENTITATEEN IDENTIFIKAZIO DATUAK.

Entitatearen izena: ...............................................................................................................................................

IFK: ..........................................

Entitate mota:

Udala:

Kontzejua:

Mankomunitatea:

Konpromisoaren ehunekoa (%)*

Entitatearen izena: ...............................................................................................................................................

IFK: ..........................................

Entitate mota:

Udala:

Kontzejua:

Mankomunitatea:

Konpromisoaren ehunekoa (%)*

(*) Toki entitate bat baino gehiago badira batera jarduteko laguntza eskatzen dutenak, bakoitzak dirulaguntza ordaintzeko hartutako konpromisoaren ehunekoa zehaztu beharko da, dagokionaren proportzioan.

2. ZER DOKUMENTU PRESTATZEKO ESKATZEN DEN DIRULAGUNTZA.

2.1.–DOKUMENTUAREN IZENA ETA MOTA:

A.1.–Esparru dokumentua

A.2.–Ordenantza espezifikoa

A.3.–Obra proiektua

2.2.–PROPOSAMENA DESKRIBATZEN ETA JUSTIFIKATZEN DUEN MEMORIA, honako atal hauek dituena (gehienez ere 1.000 hitz):

1. Dokumentuaren gaiaren deskribapena.

2. Dokumentuak eragiten dion eremua.

3. Dokumentuaren helburuak.

4. Hiri eta lurralde garapen jasangarri eta inklusiborako zein helbururi erantzuten dien proposamenak, deialdiko lehenengo oinarriaren arabera; hauek bereiziko dira:

–Jarduketak Espainiako Hiri Agendako zein helburu estrategikori eta zein jarduketa ildori erantzuten dien. Erantzuna arrazoitu behar da.

–Jarduketak 1/2017 LFDaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategineko eta LAPetako zein determinazio, irizpide edo printzipiorekin bat egiten duen.

–Pertsonak erdigunean jartzen dituen hirigintzari ekarpena egiteko irizpideak (generoa, adina eta desgaitasuna).

–Administrazioaren beste dokumentu edo plan batzuekiko ekarpenak edo sinergiak (Zahartzarorako Estrategia, paisaiari eta klima aldaketari buruzko dokumentuak eta gidak, hiri eta herri atseginen gida, azpiegitura berdea, etab.).

5. Proposamenak dakartzan onurak eta hobekuntzak, jasangarritasunari, osasunari edo/eta inklusibitateari dagokienez.

Proposamena baloratzeko garrantzitsutzat jotzen diren alderdien deskribapena sartzen ahalko da.

2.3.–Proposamenak dakarren BERRIKUNTZA (gehienez ere 400 hitz). Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Dokumentuaren izaera berritzailea justifikatuko da, dauden ikuspegi eta proposamenei egiten dien ekarpena zehaztuz. Proposatzen diren konponbide tekniko berritzaileen deskribapena, halakorik bada.

2. Proposamenaren bidez espero diren inpaktuaren eta eraldaketaren balorazioa.

3. Proposamena beste entitate batzuetara eraman edo transferitzeko aukera.

2.4.–GOBERNAMENDUA ETA PARTE-HARTZEA (gehienez ere 400 hitz). Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Aurreikusi den parte-hartze estrategia deskribatzea, erabiliko diren metodologia eta tresnak zehaztuz.

2. Herritarren arteko hainbat eragile eta talderen parte-hartzea bideratzeko hartuko diren neurriak, aurreikusten den parte-hartzearen zenbatespenarekin.

3. Parte hartzeko aurreikusitako jarduerak.

4. Jarduketa ezagutarazteko eta komunikatzeko proposatutako jarduerak eta neurriak.

3. JARDUKETAREN AURREKONTU ZENBATETSIA.

Aurrekontu ahalik eta xehakatuena aurkeztuko da.

3.1.–AURREIKUSTEN AHAL DIREN GASTUAK:

–Laguntza teknikoa kontratatzea ........................................... euro

–Aretoak alokatzea, kasua bada ............................................ euro

–Argitalpenak, liburuxkak, zabalkundea ................................ euro

Aurreikusten den aurrekontu osoa: ................................................ euro

3.2.–GASTUEN FINANTZAKETA:

–Eskatutako laguntza .......................................... euro

–Beste laguntza batzuk (adierazi jatorria) ........................................ euro

–Baliabide berekiak ............................................. euro

4. BAIMENAK.

Hirigintzarekiko bateragarritasunari buruzko txosten teknikoa (urbanizazio obra arrunten proiektua prestatzen denean).

......................(e)n, ......(e)ko ............aren ....(e)an

Sin.:

Jarduketa mankomunatua bada, barnean dauden toki entitate guztietako alkateen edo ordezkarien sinadura sartuko da.

B eredua. Espazio publikoetan inbertsioak egiteko laguntzaren eskaera

1. TOKI ENTITATEAREN EDO ENTITATEEN IDENTIFIKAZIO DATUAK.

Entitatearen izena: ...............................................................................................................................................

IFK: ..........................................

Entitate mota:

Udala:

Kontzejua:

Mankomunitatea:

Konpromisoaren ehunekoa (%)*

Entitatearen izena: ...............................................................................................................................................

IFK: ..........................................

Entitate mota:

Udala:

Kontzejua:

Mankomunitatea:

Konpromisoaren ehunekoa (%)*

(*) Toki entitate bat baino gehiago badira batera jarduteko laguntza eskatzen dutenak, bakoitzak dirulaguntza ordaintzeko hartutako konpromisoaren ehunekoa zehaztu beharko da, dagokionaren proportzioan.

2. ZER INBERTSIOTARAKO ESKATZEN DEN DIRULAGUNTZA.

2.1.–INBERTSIOAREN IZENA ETA MOTA:

B.1.–Urbanizazio obra arrunta

B.2.–Egokitze jarduketa

2.2.–Proposamena DESKRIBATZEN ETA JUSTIFIKATZEN DUEN MEMORIA (gehienez ere 1.000 hitz): Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Egin beharreko inbertsioaren deskribapena; esku-hartzearen ezaugarriak zehaztuko dira, eta azalduko da nola lagunduko duen:

–Toki ingurune osasungarriak lortzen.

–Espazioaren kalitatea eta nolakotasuna hobetzen.

–Klima aldaketara egokitzen.

–Tokiko azpiegitura berdea hobetzen.

–Irisgarritasun unibertsalaren araua betetzen.

2. Proposamena zer esparru dokumentutatik sortu den eta dokumentu horretako zer ildo edo ekintza garatzen duen adieraziko da (dokumentua bera edo dokumenturako esteka erantsiko da), eta inbertsioak haren helburuetarako egiten duen ekarpena justifikatuko da.

3. Jarduketak Espainiako Hiri Agendako zein helburu estrategikori eta zein jarduketa ildori erantzuten dien. Erantzuna arrazoitu behar da.

4. Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategiarekiko ekarpena edo sinergiak. Zehaztuko da hiri osasungarriak planifikatzeko gidako zein ildoren barnean dagoen proposamena.

5. Esku-hartzearen xede den eremuan obrak edo jarduketak eragiten dituen onurak eta hobekuntzak.

6. Espazio publikoa egokitzeko obraren edo jarduketaren ezaugarri teknikoen azalpena. Urbanizazio jasangarria gauzatzera bideratuak zein diren zehaztuko da (naturan oinarritutako konponbideen xehetasunak azalduko dira, halakorik egiten bada, bai eta haiek justifikatzen dituzten eraikuntza-ezaugarriak eta erabilitako materialak ere).

7. Inbertsioaren eremuaren deskribapen grafikoa edo/eta dokumentazio grafikoa, egokia bada jarduketa ongi ulertzeko.

Jarduketa baloratzeko garrantzitsutzat jotzen diren alderdien deskribapena sartzen ahalko da.

2.3.–Proposamenak dakarren BERRIKUNTZA (gehienez ere 400 hitz). Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Obra edo jarduketaren izaera berritzailea justifikatuko da, dauden ikuspegi eta proposamenei egiten dien ekarpena zehaztuz. Proposatzen diren konponbide tekniko berritzaileen deskribapena.

2. Obra edo jarduketaren bidez lortu nahi diren inpaktuaren eta eraldaketaren balorazioa, eremuaren egungo egoera kontuan izanda.

3. Proposamena beste espazio edo herri batzuetara eraman edo transferitzeko aukera.

2.4.–GOBERNAMENDUA ETA PARTE-HARTZEA (gehienez ere 400 hitz). Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Inbertsioa eragin duen esparru dokumentuan aurrera eramandako parte-hartze prozesua deskribatzea, proposatu den konponbidean herritarrek izan duten parte-hartzea zehaztuz, kasua bada.

2. Zer neurri hartu eta zer jarduera garatuko diren biztanleek inplikazio aktiboa izan dezaten obren edo jarduketaren exekuzioan. Aurreikusten den parte-hartzearen zenbatespena jasoko da.

3. Obra edo jarduketa ezagutarazteko eta komunikatzeko aurreikusitako jarduerak.

3. PROIEKTUAREN AURREKONTU ZENBATETSIA.

Aurrekontu xehakatua aurkeztuko da, kapituluka edo partidaka, ongi uler daitezen obraren xedea, erabilitako materialak eta obraren neurriak.

3.1.–AURREIKUSTEN AHAL DIREN GASTUAK:

–Laguntza teknikoa kontratatzea ....................................... euro

–Obrak/jarduketa gauzatzeko aurrekontua ........................................ euro

–Aurreikusten den aurrekontu osoa: .............................................................. euro

3.2.–GASTUEN FINANTZAKETA:

–Eskatutako laguntza .......................................... euro

–Beste laguntza batzuk (adierazi jatorria) .......................................... euro

–Baliabide berekiak ............................................... euro

3.3.–ORDAINKETA AURRERATUAREN ESKAERA:

Arrazoi ekonomiko, tekniko edo logistikoen azalpena erantsiko da, alkateak edo/eta udal idazkariak sinatuta, eskaera justifikatzen duten argudioekin

4. BAIMENAK.

Hirigintzarekiko bateragarritasunari buruzko txosten teknikoa eta, hala badagokio, txosten edo baimen sektorialaren eskabidea.

......................(e)n, ......(e)ko ............aren ....(e)an

Sin.:

Jarduketa mankomunatua bada, barnean dauden toki entitate guztietako alkateen edo ordezkarien sinadura sartuko da.

III. ERANSKINA

Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen espresua, adierazten duena ez duela urratzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako ezein debeku.

Izen-deiturak:

NAN/IFZ:

Honako hau ordezkatuz:

IFK:

Kargua:

ADIERAZTEN DU berak ordezkatzen duen entitatea ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.

Orobat, adierazten du egunean dituela indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

......................(e)n, ......(e)ko ............aren ....(e)an

Sin.:

–Jarduketa mankomunatua bada, barnean dauden toki entitate guztien erantzukizunpeko adierazpena eta ordezkari baten izendapena sartuko dira.

IV. ERANSKINA

Eskatutako beste laguntza batzuen erantzukizunpeko adierazpena

Izen-deiturak:

NAN/IFZ:

Honako hau ordezkatuz:

IFK:

Kargua:

ADIERAZTEN DU berak ordezkatzen duen/dituen entitateak/entitateek aurreikusi edo aurreikusten du(t)ela dirulaguntza eta laguntza hauek jasotzea deialdi honetara aurkezten du(t)en proiektuagatik:

Beste finantzabide publiko batzuk

Finantzabide pribatuak

Beste diru-sarrera batzuk

......................(e)n, ......(e)ko ............aren ....(e)an

Sin.:

–Jarduketa mankomunatua bada, barnean dauden toki entitate guztien erantzukizunpeko adierazpena eta ordezkari baten izendapena sartuko dira.

V. ERANSKINA

Diruz lagundutako jarduketaren zabalkunderako baimena

Izen-deiturak:

NAN/IFZ:

Honako hau ordezkatuz:

IFK:

Kargua:

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari ONARTZEN eta, beraz, BAIMENTZEN dio irudiak eta edukiak argitaratu, zabaldu eta komunikabideetan, web korporatiboan edo txosten eta azterlanetan erabiltzea, zuzendaritza nagusi horrek "Toki entitateentzako dirulaguntzak, ekintza berritzaileak egiteko hirigintza arloan, dokumentuak prestatuz edo inbertsioak eginez espazio publikoetan" izeneko deialdian diruz lagundutako dokumentu edo/eta inbertsioetako jarduketak dokumentatzeko edo/eta beste entitate edo pertsona interesdun batzuei eredutzat eskaintzeko".

Datuak helburu horretarako baino ez dira erabiliko.

......................(e)n, ......(e)ko ............aren ....(e)an

Sin.:

VI. ERANSKINA

Erreferentziako dokumentuak

Estatua.

–Espainiako Hiri Agenda: https://www.aue.gob.es/

–Irisgarritasuna espazio publiko urbanizatuetan. Etxebizitza Ministerioa: https://cdn.mitma.gob.es/portal-web-drupal/estudios_y_publicaciones/guia_accesibilidad.pdf

–Irisgarritasun unibertsala. ONCE: https://biblioteca.fundaciononce.es/publicaciones/colecciones-propias/coleccion-accesibilidad/accesibilidad-universal-y-diseno-para

Nafarroako Foru Komunitatea.

–Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategia 2017-2022:

https://gobiernoabierto.navarra.es/sites/default/files/estrategia_de_envejecimiento_activo_y_saludable_de_navarra_2.pdf

–Hiri osasungarriak planifikatzeko gida, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioarena:

https://www.sanidad.gob.es/profesionales/saludPublica/prevPromocion/Estrategia/docs/Guia_Planificar_Ciudades_Saludables.pdf

–Osasuna hiri eta lurralde plangintzan txertatzea: kontsultarako eskuliburua, OMErena.

https://www.who.int/es/publications/i/item/9789240003170

–"Iruñeko eta inguruko udalerrietako azpiegitura berdea":

https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/nafarroako-azpiegitura-berdea

–Paisaia-dokumentuak: https://paisaia.nafarroa.eus/pages/paisaia-dokumentuak

–Paisaia-integraziorako gidak: https://paisaia.nafarroa.eus/pages/gidak

–"Udal planeamenduan klima aldaketara egokitzeko gida", zeina kokatzen baita Nafarroako Gobernuaren Klima aldaketarako ibilbide-orria 2017-2030-2050 delakoaren barnean:

https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/F1F9963E-FAC0-42FE-8112-2C4834532EC2/0/DocsintesisACCyPlaneamiento2.pdf

–"Hirigintza, arkitektura eta klima aldaketaren gida" LifeNadapta-ren C6.2 lerroa: ingurune eraikia klima aldaketara moldatzea. https://lifenadapta.navarra.es/eu/web/lifenadapta/c6.2-ekintza

– "Adinekoekin atseginak diren hiri, herri eta auzoen gida", Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egina: https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/08F5EE01-9900-4538-BF7D-0A0809B8F0A9/0/CiudadesypueblosAmigables.pdf

–Oinarrizko gomendioak. Nafarroan drainatze sistema jasangarriak diseinatzea:

https://www.nilsa.com/fls/dwn/2023-feb-guia-drenaje-nilsa.pdf

Iragarkiaren kodea: F2306525