99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 22-02467 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

CERMIk eskatuta gora jotzeko 22-02467 errekurtsoa aurkeztu zen Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Burutzaren erabaki baten aurka. Erabakia 2022ko azaroaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta hizpide zuen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren onespena; uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta interesdun direnei epatze deia egiten die auzitegi horretan ager daitezen hamar egun balioduneko epean.

Zangozan, 2023ko maiatzaren 3an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2306963