99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, 2023an La Nevera industrialdeko udal lurzatietan industria-lurzorua erosteko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 690589.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/690589).

2023ko otsailaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

Xedea: industria-lurzoruaren erosketa partez finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea 2023ko ekitaldian, industriako pabiloi-biltegia eraikitzeko, bat etorriz espedientean jasotako oinarri arauemaileen xedapenekin.

2023ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 25.000 euro, 1 42000 4800000 aurrekontuko partidaren kargura.

Laguntzak eskatzeko epea: 2023ko abenduaren 31ra arte, baldin eta saldorik gelditzen bada aipatu aurrekontu-kontsignazioan.

Onuradunek bete beharrekoak: ikusi oinarri arautzaileak. Onuradun izanen dira enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisikoak edo juridikoak, udal titulartasuneko industria-lurzorua erosi badute. Besteak beste, betebeharra izanen dute erositako eta diruz lagundutako industria-lurzoruko lurzatia erabiltzea deialdi honen bigarren oinarrian aurreikusten diren jarduketa posibleetako baterako, eta bost urtez gutxienez.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean, gardentasun atarian.

Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiaren oinarrietan zehazten direnak, Mendabiako Udalaren erregistroan. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren erregistro elektroniko orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.

Mendabian, 2023ko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2306524