99. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aldaketa egituratzailea, Udal Planeko 2. poligonoko 54. lurzatian. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2023ko apirilaren hogeita zazpiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea egitea Abartzuzako Udal Planean, 2. poligonoko 54. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Abartzuzan, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2306951