104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1617/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, honako ebazpen hau aldatzen duena: 2474/2022 Ebazpena, irailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko delineatzaile-ofizialaren bi lanpostu, gehienez, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozedura.

814/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PC044-045 CUALVID".

816/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2019-107258RB-C32".

817/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2019-107258RB-C32".

822/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "CPP2021-008490".

823/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "CPP2021-008490".

847/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Doitasunezko robot industrialak, imitazioaren bidezko ikaskuntzan oinarritutako adimen artifiziala dutenak. IMITAI".

848/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2020-113494RB-I00".

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 2685/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen administrazio publikoko teknikariaren (arlo ekonomikoa) lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 57/2023 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako toki erakundeetako idazkarien lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko prozedurari amaiera eman zitzaion, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenei jarraikiz.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

83E/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Esako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, non Leireko Monasterioa izeneko kultur intereseko ondasunaren inguruaren mugaketa berria jasotzen baita, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustaturik.

75E/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batez onesten duena Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko AR-2 banaketa arearen birpartzelazio proiektua, Burlatako udal mugartean, Pamplona Distribución SAk sustatua.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

56E/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita 2023. urtean dirulaguntzak emateko arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta estatuan proiekzioa dutenei. DDBN identifikazioa: 691604.

269E/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gastu osagarri bat onesten baita deialdi honetarako: deialdia, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzak eman diezazkien 2023. urtean Nafarroako Foru Komunitatean LGTBI+ pertsonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egiten dituzten elkarteei edo irabazi-asmorik gabeko entitateei. DDBN identifikazioa: 668670.

474E/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gastu osagarri bat onesten baita deialdi honetarako: Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdia, Nafarroako toki entitateentzat, LGTBI+ arloko sustapen eta babes proiektuak egin daitezen 2023an. DDBN identifikazioa: 668756.

96E/2023 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana; honen bidez aldatzen dira errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2322E/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2023rako gastua baimentzen duena Nafarroako irabazi-asmorik gabeko enplegu zentro berezietan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetako dirulaguntzentzat, eta maiatzaren 5eko 1198/2017 Ebazpenaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena. DDBN identifikazioa: 674105

AKATS ZUZENKETA, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak martxoaren 31n emandako 72E/2023 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez laguntzen deialdi bat onetsi zen 2023-2026 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko. BDNS identifikazioa: 685960.

1.7. BESTELAKOAK

15/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Arantzako hirigune historikoa lehentasunez birgaitu beharreko eremu deklaratzen duena.

31/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean errepidez egiten den hiriarteko bidaiari-garraio erregularraren gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2023ko maiatzaren 18rako, 00:00etatik 23:59 arte, egindako greba deialdia dela eta.

32/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena Iruñerriko erabiltzaile guztientzako hiriko bidaiari-garraio erregularrean, 2023ko maiatzaren 18rako, 00:00etatik 23:59 arte, egindako greba deialdia dela eta.

32/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak finkatzen dituena 2023-2024 ikasturterako.

46/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2023ko apirilaren 28rako deitutako lanuzte orokorra dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.

58/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita aurretiazko administrazio baimena energia elektrikoa ekoizteko 46,87 MW-eko "Cierzo II" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta horren hustuketa azpiegiturarako, Corella, Cintruénigo, Tutera eta Castejóngo udal-mugarteetan.

60/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita aurretiazko administrazio baimena energia elektrikoa ekoizteko "Tudela I" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren hustuketa azpiegituretarako.

62/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira eta onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita 12,09 MW-eko "Linte II. fasea" parke eolikoa izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazio baterako eta haren ebakuazio azpiegituretarako, Larragako udal mugartean.

64/2023 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimen administratiboa ematen baita Tuteran goi tentsioko instalazio elektriko bat eraikitzeko.

101/2023 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana; honen bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen dira goi tentsioko instalazio elektriko baterako, Zangozan.

129/2023 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ezinbesteko zerbitzuak eta ezartzen gutxieneko zerbitzuak Nafarroako Justizia Administrazioaren esparruan, 2023ko maiatzaren 4, 9, 10, 11, 16 eta 18rako greba deialdia dela eta.

423/2023 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 33/2023 Dekretuan aipatzen diren audioprotesiak ebaluatzeko, egokitzeko, kontrolatzeko, horien jarraipena egiteko eta mantentze lanak egiteko protokoloen gutxieneko edukia ezartzen baita (33/2023 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez prestazio ortoprotesikoa arautzen baita, eta sortzen baita Nafarroan prestazio ortoprotesikoa kudeatzen laguntzen duten establezimenduen erregistroa).

145E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Barasoiango udal mugartean umetarako zerramen zerri-ustiategi baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea, bai eta instalazioan aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen bat egitea ere. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Gam Ganadera SLU da.

146E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tuterako udal mugartean papera fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Papertech SL da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Joaquin Gil Arrondok sustaturik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Akats zuzenketa, Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian eta izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

ETXARRI ARANATZ

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa sistemako hautaproben bidez, zerbitzu anitzetako lanpostu bat aldi baterako kontratuarekin betetzeko

GOIZUETA

Zerbitzu anitzetako langilearen lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda

LERIN

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

IRUÑA

Deialdia, zuzenbideko lizentziadunen 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko, udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Behin behineko zerrenda

TUTERA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko

Deialdia, kiroletako teknikari-ofizialaren lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko

Deialdia, plantillako artxibozain lanpostu hutsa betetzeko, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez

EGUESIBAR

2023rako lan publikoaren eskaintza

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, hautaproba bidez izangai zerrenda bat osatzeko, familia-langilearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioarekin

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALBIASUKO KONTZEJUA

Aldaketa, ikerketako administrazio-espedientea osatzen duten lurzatien identifikazioan. 2. poligonoko 6. lurzatia

ANDOSILLA

Aldaketa egituratzailea, lurzoru urbanizaezinean abeltzaintza intentsiboko instalazioak ezartzeko. Hasierako onespena

ANTSOAIN

Herritarrei euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzen deialdia, 2022-2023. Laburpena

Deialdia, udan euskarazko kanpaldietara joateko 2023. urteko dirulaguntzena. Laburpena

ARANTZA

Aldaketa, Hirigintzako araudi orokorrean. Hasierako onespena

ARROITZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1591. lurzatian. Hasierako onespena

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 749. lurzatian. Hasierako onespena

BARAÑAIN

Hirigintza-hitzarmena, erabilera aldatzeko Eultzako sektoreko UE2 unitateko E1 lurzatian. Hasierako onespena

BAZTAN

Hiri-jarduketarako Plan Berezia Arizkungo 47. poligonoko 2. eta 148. lursailetan. Hasierako onespena

Hiri-jarduketarako Plan Berezia Elizondoko 67. poligonoko 175. lursailean. Hasierako onespena

Gartzaingo 68. poligonoko 508. partzelak osatzen duen unitatearen birpartzelazio proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Iruritan 5,25 m²-ko besterengarritasun-adierazpena, 14. poligonoko 44. partzelan, trukerako

Lankidetza-hitzarmena Hezkuntza Departamentuarekin, Baztan Ikastola Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea finantzatzeko

BERA

"Ura banatzeko sarea berritzea Zalaingo biltegiko giltza-ganberatik Berako (Nafarroa) Foru Plazaraino" izeneko proiektua. Informazio publikoa

BERRIOZAR

Berriozarko Mendialdea 1 eta 2 ikastetxe publikoetan bazkaltzeko dirulaguntza deialdia. Jantokirako bekak, 2023/2024 ikasturterako. Laburpena.

Berriozarko Udalaren Francisco Casanova Musika Eskolan musika ikasketak egiteko deialdiaren laburpena. 2023/2024 ikasturtea

BERTIZARANA

Akats zuzenketa, bake epaile ordezkoaren kargu hutsaren iragarkian

BURGI

Hirigintza-hitzarmena UE-7 exekuzio unitatea kudeatzeko (16. poligonoko 610. eta 611. lurzatiak). Behin betiko onespena

OLTZA ZENDEA

Udal Plan Orokorraren Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa jendaurrean jartzea

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

CINTRUÉNIGO

Aldaketa xehatua, Udal Planeko Eraikingintza-ordenantzaren 87.3 artikuluan. Hasierako onespena

LIZARRA

Deialdia, laguntzak emateko, finantza daitezen larrialdiko laguntza humanitarioko
eta/edo ekintza humanitarioko proiektuak, 2023 urterako. Laburpena

ETXALAR

Autotaxien zerbitzu publikoaren erregelamendua. Behin betiko onespena

FALTZES

Udal ordenantza, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena

Udal ordenantza, Teknologia fotovoltaikoaren eta termikoaren bidezko autokontsumorako instalazioak arautzen dituena. Onespena

IZABA

Aldaketa egituratzailea Udal Plan Orokorrean, 2. poligonoko 399. eta 26. lurzatietan. Hasierako onespena

LEGARDA

Aldaketa egituratzailea Udal Planean, Basongaizko Etxaldean (1. poligonoko 1. lurzatia eta 10. lurzatiaren zati bat). Hasierako onespena

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 230. lurzatian (UC-16). Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa 6. poligonoko 554. lurzatian (UE-17B). Hasierako onespena

MAÑERU

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

MENDIGORRIA

Eraikuntzak Bajocampoko 2. poligonoko 545. lurzatian. Behin-behineko baimena

MURCHANTE

Udal Planeko Charas Bizitegi Unitatea lurzoru urbanizagarri ordenatuaren sektoreko Konpentsazio Batzordea desegitea. Hasierako onespena

IRUÑA

Deialdia, kirolaren zein ariketa fisikoaren arloko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2023an kirol ekitaldi puntualak antolatzeagatik. Laburpena

Irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutako dirulaguntzak 2023rako, euskara sustatzeko proiektuak egin ditzaten. Laburpena

Deialdia, irabazi asmorik gabeko entitateei norgehiagokako araubidean diru laguntzak emateko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egin ditzaten. 2023. urtea. Laburpena

Kirol-eskoletarako dirulaguntzen deialdiaren laburpena. 2022/2023 denboraldia

Arga ibaiaren eta haren adar Elortz eta Sadar ibaien Ibai Plangintzaren Eredua. Behin betiko onespena

Turismo arloko elkarteei laguntzak emateko deialdia, 2023an turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko jarduerak egin ditzaten. Deialdiaren laburpena

Iruñeko merkatarien elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia, egin ditzaten merkataritza-sektorea eta merkataritza-hirigintza sustatzeko, dinamizatzeko eta bultzatzeko jarduerak. Deialdiaren laburpena

AZKOIEN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 1073. lurzatian. Behin betiko onespena

PUIU

Kalifikazio juridikoa aldatzea 4. poligonoko 506. lurzatiko B azpilurzatiari

JAITZ

Aldaketa, Hirigintza-jarduketen tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

TUTERA

Herri-lurraren okupazioa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk goi-tentsioko aireko linearen bi euskarri jartzeko 42. poligonoko 65. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko, 2023-2024 ikasturtean. Laburpena

URROZ

Udal Planeko aldaketa xehakatua, Mariezkurrenea izeneko eraikina katalogotik kentzeko. Hasierako onespena

EGUESIBAR

"Bizikletetarako eta mugikortasun pertsonaleko beste ibilgailu batzuetarako plataforma (bidegorria), Eguesibarrerako" proiektua eta horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

VALTIERRA

Desafektazioa, 10. poligonoko 168., 169., 172., 174., 176., 183. eta 257. lurzatietan, autokontsumoko instalazio fotovoltaiko bat jartzeko

VILLATUERTA

Aldaketa arau subsidiarioetan, biztanlegunearen inguruneko lurzoru urbanizaezinean. Hasierako onespena

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Bortzirietan Bai Euskarari ziurtagiria duten eragileei dirulaguntza. Laburpena

Hizkuntza-paisaia eta ingurune digitala euskaratzeko dirulaguntza deialdia. Laburpena

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD GENERAL DE USUARIOS DEL CANAL IMPERIAL DE ARAGON

Junta general ordinaria

COMUNIDAD DE REGANTES DEL SECTOR IX DEL CANAL DE NAVARRA

Asamblea general ordinaria