104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Aldaketa egituratzailea Udal Plan Orokorrean, 2. poligonoko 399. eta 26. lurzatietan. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Izabako Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileen aldaketa puntual bat, 2. poligonoko 399. eta 26. lurzatietan, Izabako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Izaban, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2307074