104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Berriozarko Udalaren Francisco Casanova Musika Eskolan musika ikasketak egiteko deialdiaren laburpena. 2023/2024 ikasturtea

DDBN (Identif.): 692963.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/692963).

1. Xedea:

Deialdi honen xedea da Berriozarko Francisco Casanova Musika Eskolan 2023-2024 ikasturtean matrikulatutako ikasleei dirulaguntzak emateko modua arautzea.

Ematen diren laguntzen helburua da familiei laguntzea, neurri batean, ikasketa mota horrek dakartzan gastuak finantzatuz, eta irakaskuntza da deialdi honen xede diren laguntzak eskatzeko kontzeptua.

2. Eskaerak aurkeztea:

Interesdunek eskabidea eta aipatzen diren gainerako agiriak Berriozarko Udaletxean aurkeztuko dituzte (Euskal Herria plaza 1) edo erregistro elektronikoan. Ekainaren 19tik hasita eta uztailaren 2ra bitartekoa izango da epea, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:00etara.

3. Baldintzak:

Laguntza eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.

Berriozarren, 2023ko apirilaren 26an.–Alkate-udalburua, Raul Maiza Gonzalez.

Iragarkiaren kodea: L2307201