104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Desafektazioa, 10. poligonoko 168., 169., 172., 174., 176., 183. eta 257. lurzatietan, autokontsumoko instalazio fotovoltaiko bat jartzeko

Valtierrako Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin osoko bilkura berezian, uztailaren 2ko 6/1990 Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen gaineko Erregelamenduan eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea honako hauen desafektazioa: 27229,31 metro koadro 10. poligonoko 168. lurzatian eta 15380,29 metro koadro 10. poligonoko 169. lurzatian; eta 63 metro lineal 10. poligonoko 183. lurzatian, 271 metro lineal 10. poligonoko 172. lurzatian, 56 metro lineal 10. poligonoko 176. lurzatian, 332 metro lineal 10. poligonoko 174. lurzatian, eta 73 metro lineal 10. poligonoko 257. lurzatian. Xedea da horien erabilera Congelados de Navarrari lagatzea, autokontsumoko instalazio fotovoltaiko bat jartzeko eta azpiestaziorainoko kanalizazioa egiteko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Valtierran, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2307181