104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa arau subsidiarioetan, biztanlegunearen inguruneko lurzoru urbanizaezinean. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Villatuertako arau subsidiarioak aldatzea biztanlegunearen inguruneko lurzoru urbanizaezinean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2307105