104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Gartzaingo 68. poligonoko 508. partzelak osatzen duen unitatearen birpartzelazio proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 5. akordioan erabaki zuen Gartzaingo 68. poligonoko 508. partzelak osatzen duen unitatearen birpartzelazio proiektuaren aldaketa hasiera batez onestea.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2307225