104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

129/2023 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ezinbesteko zerbitzuak eta ezartzen gutxieneko zerbitzuak Nafarroako Justizia Administrazioaren esparruan, 2023ko maiatzaren 4, 9, 10, 11, 16 eta 18rako greba deialdia dela eta.

Justiziako zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 105/2023 Ebazpenaren bidez, ezinbesteko zerbitzuak zehaztu ziren eta gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren Nafarroako Justizia Administrazioren esparruan, CSIF, STAJ, CCOO eta UGT sindikatuek, batetik, eta LAB sindikatuak, bestetik, apirilaren 17rako egin zuten greba deialdia zela eta.

Deialdia egin zuten sindikatuek greba bertan behera utzi zuten 2023ko apirilaren 25ean, eta, geroago, beste greba-egun batzuetarako deia egin dute Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidego orokorrentzat eta auzitegi-medikuen kidego bereziarentzat. Greba egun hauetan eginen da, 00:00etatik 23:59ra: 2023ko maiatzaren 4, 9, 10, 11, 16 eta 18an.

Aurreko greba-aldian hartutako esperientzia dela eta, beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuak egokitzea greba berrirako; hain zuzen ere, zerbitzu horiek gehitu behar dira zenbait bulego judizial eta fiskaletan, hasieran ezarritakoak ez baitira aski izan ezarritako ezinbesteko zerbitzuei erantzuteko. Zehazki, Iruñeko Epaitegi Dekanoari eta Adingabeen Epaitegiari Laguntza Judizialeko Kidegoko pertsona bat gehiago esleitu behar zaie, eta gehitu behar dira Laguntza Judizialeko Kidegoaren gutxieneko zerbitzuak Iruñeko instrukzio-epaitegietan eta Iruñeko zigor arloko epaitegietan, kidego horretako pertsona bat esleituta aipatu epaitegietako bakoitzari. Halaber, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko pertsona bat gehitu behar da Iruñeko Fiskaltzarako ezarritako gutxieneko zerbitzuetan. Bestalde, gutxitu behar dira Kudeaketako eta Tramitazioko kidegoentzat ezarritako gutxieneko zerbitzuak zenbait bulego judizialetan, hasieran ezarritakoek greba eskubidea behar bezala erabiltzea eragotz dezaketen kasuetan, hala nola Iruñeko Epaitegi Dekanoan eta Lizarrako, Tafallako eta Agoizko lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegietan. Haietan, beraz, Kudeaketako Kidegoko eta Tramitazioko Kidegoko pertsona bana egon beharrean, pertsona bakarra egonen da, Kudeaketakoa nahiz Tramitaziokoa.

Ezinbesteko zerbitzuei dagokienez, batetik, eta ordenamendu juridikoak adingabeei eta gaitasuna judizialki aldatua dutenei ematen dien babes berezia dela eta, bidezko da ezinbesteko zerbitzuak hedatzea pertsona horiek parte hartu behar duten jardun judizial guztietara. Bestalde, hauteskunde autonomiko eta lokaletarako deia egonik maiatzaren 28an, bai eta hauteskunde sindikaletarako maiatzaren 17an, beharrezkotzat jotzen da ezinbesteko zerbitzuen zerrendan sartzea abian diren hauteskundeek eragindako jardun judizialak.

Azaldutakoaren ondorioz, Langileen Batzordeari entzun ondoren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organo batzuetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuak esleitutako eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-esparruko Justizia Administrazioko ezinbesteko zerbitzuak honako hauek izanen dira 2023ko maiatzaren 4, 9, 10, 11, 16 eta 18rako deitutako greban:

a) Guardiako zerbitzua: epaitegiek, fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegi Medikuntzaren Institutuak, guardiako zerbitzuan dihardutenean, guardiako zerbitzua egiten duten langile guztiak eduki beharko dituzte, izapidetzen dituzten gaiak eta horiek ebazteko presa kontuan hartuta.

b) Kautelazko edo behin-behineko neurriak, oinarrizko eskubideei eragiten dietelako eta berehala ebatzi behar direlako.

c) Zigor arloko ahozko epaiketak edo beste edozein egintza edo auzitan agertzea presoarekin, askatasunaz gabetzeko egoeren ebazpena ez atzeratzeko.

d) Erregistro Zibilaren arloan, ehorzketa-lizentziak eta epea amaitzen den erregistroko inskripzioak (jaiotzak, heriotzak, ezkontzak).

e) Genero-indarkeriaren arloko jarduerak. Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko Iruñeko epaitegiak eta genero-indarkeriaren arloan eskumena duten lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiek biktimei ezinbesteko arreta oro emateko behar diren langileak izan beharko dituzte.

f) Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen II. liburuko II. tituluko XI. kapituluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen V. tituluko I. kapituluan aipatutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak babesteko prozedurak.

g) Presako gaiak erregistratzea eta organo judizialei banatzea.

h) Adingabe batek edo gaitasuna judizialki aldatua duen pertsona batek parte hartu behar duen jardun prozesalei arreta ematea.

j) Abian diren hauteskundeek eragindako jardun judizialak.

2. Hauek izanen dira Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidego orokorretako eta auzitegi-medikuen kidego bereziko langileen gutxieneko zerbitzu presentzialak, grebak irauten duen bitartean Nafarroako Foru Komunitatean ezinbesteko justizia-zerbitzua emanen dela bermatzeko:

ORGANO JUDIZIALA

KUDEAKETA

TRAMITAZIOA

LAGUNTZA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor arloko Sala

1

1

1 hiru saletarako

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Sala

1

1

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Sala

1

1

Gobernuko Idazkaritza

1

1

Probintzia-auzitegia, 1. eta 2. atalak (zigor arlokoak), atal bakoitzean

1

1

1

Probintzia-auzitegia, 3. atalak (arlo zibilekoa)

1

1

Probintzia-auzitegiko banaketa bulegoa

1

Iruñeko Epaitegi Dekanoa

1 Kudeaketakoa edo Tramitaziokoa

1

Iruñeko merkataritza-arloko epaitegiak

1

1

1 bi epaitegietarako

Iruñeko Lehen Auzialdiko Epaitegiak, 1, 2, 4, 5, 6, 7, 9 zenbakietakoak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 epaitegi guztietarako

Iruñeko Lehen Auzialdiko Epaitegiak, 3, 8, eta 10 zenbakietakoak, epaitegi bakoitzean

1

1

1

Iruñeko Instrukzio-epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1

Iruñeko Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Iruñeko Zigor arloko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1

Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegia

2

2

1

Adingabeen Epaitegia

1

1

1

Lan arloko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 lau epaitegietarako

Administrazioarekiko auzien epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 hiru epaitegietarako

Espetxe-zaintzako Epaitegia

1

1

Iruñeko Erregistro Zibila

1

1

1

SCACE

1

1

Tuterako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 bost epaitegietarako

Tuterako Erregistro Zibila

1

1

Tuterako Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Lizarrako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1 Kudeaketakoa edo Tramitaziokoa

1 bi epaitegietarako

Lizarrako Erregistro Zibila

1

Lizarrako Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Tafallako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1 Kudeaketakoa edo Tramitaziokoa

1 bi epaitegietarako

Tafallako Erregistro Zibila

1

Tafallako Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Tafallako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1 Kudeaketakoa edo Tramitaziokoa

1 bi epaitegietarako

Agoizko Erregistro Zibila

1

Agoizko Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Elkarteak eta Bake-epaitegiak

Funtzionario bat elkarte eta bake-epaitegi bakoitzean

Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutua.

Guardian dauden auzitegi-medikuak, tramitatzaile 1 eta laguntzaile 1

Iruñeko Fiskaltza

1

3

1

Tuterako Fiskaltza

1

Deitutako grebak irauten duen bitartean Justizia Administrazioaren funtzionamenduan sor daitezkeen gorabeheren arabera aldatzen ahalko dira gutxieneko zerbitzu horiek, Langileen Batzordeari entzun ondoren.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Batzordeari, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzari eta Nafarroako Auzitegi Medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Atariko www.justicia.navarra.es helbidean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 3an.–Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

Iragarkiaren kodea: F2306972