104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Turismo arloko elkarteei laguntzak emateko deialdia, 2023an turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko jarduerak egin ditzaten. Deialdiaren laburpena

DDBN (identif.): 693649.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/693649).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitarte (biak barne) Iruñean turismoa dinamizatzeko eta hiria sustatzeko ekitaldi edo proposamenak antolatzen dituzten turismoaren arloko elkarteei. 2022an hasitako jardueren kasuan, ezin izanen dute laguntza hau jaso 2022-04-22an Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak emandako ebazpen bidez onetsitako aurreko deialdian -Udalak 2022-05-19an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua- dirulaguntza jaso zutenek edo jarduera horretarako laguntza eskatu eta egiteari uko egin ziotenek laguntza emateko ebazpena eman ondoren.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 10ean.–Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2307344