104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Aldaketa egituratzailea Udal Planean, Basongaizko Etxaldean (1. poligonoko 1. lurzatia eta 10. lurzatiaren zati bat). Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzaile bat Legardako Udal Planean, Basongaizko Etxaldean (1. poligonoko 1. lurzatia eta 10. lurzatia –zati bat–).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honen Idazkaritzaren bulegoetan eta gardentasun atarian.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Legardan, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2307208