104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Akats zuzenketa, Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian eta izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Udal honetako alkateak 2023/604 Ebazpena eman du 2023ko maiatzaren 10ean. Hona hemen testua:

Alkatetzaren urtarrilaren 18ko 49/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Burlatako Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko (funtzionario araubidekoak eta C mailakoak, plantillako 11.4 eta 11.6 zenbakidunak).

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko martxoaren 31n, eta bat etorriz horren 5. oinarriarekin, izangai onartu eta baztertuen zerrenda onesten da, eta behin betiko izendatzen dira epaimahaia osatzen duten kideak. Honela osaturik gelditzen da epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Burlatako Udaleko alkateordea.

–1. epaimahaikidea: Mikel Astiz Azagra, Burlatako Udaleko Udaltzaingoko burua.

–2. epaimahaikidea: Gorka Jiménez Juanto, Burlatako Udaleko Udaltzaingoko agente lehena.

–3. epaimahaikidea: Roberto Javier Goñi Rodríguez, Burlatako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari sindikala.

–Epaimahaikide-idazkaria: Silvia Gonzalo Etxarri, Burlatako Udaleko idazkaria.

Halaber, akats materialak atzemanik deialdiaren oinarrietan, honela zuzentzen dira:

6.2 oinarria:

Honela dioen tokian:

"6.2. Lehiaketaldia (82,50 puntu gehienez).

11.4 lanposturako (euskara nahitaezkoa: C1 maila) lehiaketaldian 80,25 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez 82,50, euskara ez baita merezimendu gisa baloratzen.

Honela behar du:

"6.2. Lehiaketaldia (82,50 puntu gehienez).

11.4 lanposturako (euskara nahitaezkoa: C1 maila) lehiaketaldian 74,25 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez 82,50, euskara ez baita merezimendu gisa baloratzen.

II. eranskinean:

Honela dioen tokian:

"B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (21 puntu gehienez):"

Honela behar du:

"B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (22 puntu gehienez):"

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetarako: deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren 2 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Zerrenda eranskinean ematen da.

2. Epaimahaikideen izendapena erabakitzea azalpen zatian adierazitakoaren arabera, eta ebazpen hau epaimahaikideei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Deialdiaren oinarrietan atzemandako akats materialak zuzentzea, azalpen zatian adierazitakoaren arabera.

4. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzendu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean. Eta kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Burlatako Udalaren webgunean argitara dadila agintzea.

Burlatan, 2023ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

Barne igoerako txandako izangaiak.

a) Onartuak:

AGENTE ZENBAKIA

POLIZIA KIDEGOA

044

Burlatako Udaltzaingoa

061

Burlatako Udaltzaingoa

059

Burlatako Udaltzaingoa

062

Burlatako Udaltzaingoa

056

Burlatako Udaltzaingoa

052

Burlatako Udaltzaingoa

050

Burlatako Udaltzaingoa

036

Burlatako Udaltzaingoa

039

Burlatako Udaltzaingoa

b) Baztertuak: inor ez.

Igoera txanda irekiko izangaiak:

a) Onartuak:

AGENTE ZENBAKIA

POLIZIA KIDEGOA

1242

Foruzaingoa

19

Altsasuko Udaltzaingoa

1225

Foruzaingoa

b) Baztertuak:

AGENTE ZENBAKIA

POLIZIA KIDEGOA

031 (1)

Antsoaingo Udaltzaingoa

Baztertzeko arrazoia:

(1) Ez frogatzea 4.4 oinarriaren lehen eta bigarren paragrafoetan jasotako baldintzak.

Iragarkiaren kodea: L2307266