104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

2023rako lan publikoaren eskaintza

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko apirilaren 25ean egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen,

ERABAKIA:

1.–Onestea Eguesibarko Udaleko 2023. urteko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek dituena:

1.1. Oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostuak:

1.1.1. Administrari laguntzailearen lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 2.7.

1.1.2. Administrari ofizialaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 3.4.

1.1.3. Gazteriako teknikariaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 5.15.

1.1.4. Integrazio sozialeko teknikariaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 6.20.

1.1.5. Gizarte langilearen lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 6.21.

1.1.6. Lorezaintzako peoiaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hauek duena: 9.10.

2.1. Oposizio bidez bete beharreko lanpostuak:

2.1.1. Polizia-agentearen lau lanpostu.

3.1. Igoerako lanpostuak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzekoak:

3.1.1. Zerbitzu anitzetako ofizialaren hiru lanpostu.

4.1. Merezimendu-lehiaketa murriztuaren bidez bete beharreko lanpostuak:

4.1.1. Gizarte Ongizatearen Alorreko zuzendariaren lanpostu bat, plantillan zenbaki hauek duena: 6.17.

2.–Zehaztea lanpostu horiek aurten eta 2024an beteko direla.

3.–Lan publikoaren eskaintza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Administrazio-egintza honen aurka, zilegi da errekurtso hauetariko bat, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, administrazio-egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, administrazio-egintza hau argitara eman eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, administrazio-egintza hau argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Sarrigurenen, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2306957