104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

ERABAKIAK, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2023ko apirilaren 24ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Berako Bake Epaitegia: Ignacio Quiroga Tapia jauna eta María Rosa Zozaya Soto andrea, bake epaile titularra eta ordezko bake epailea, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Ergoieneko Bake Epaitegia: Klemente Berastegi Loiola jauna eta Andoni Berastegi Iriarte jauna, bake epaile titularra eta ordezko bake epailea, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Galarko Bake Epaitegia: María Isabel Suberviola Sancho andrea, bake epaile titularra.

Seigarrena.–Xulapaingo Bake Epaitegia: Narila Mondragón Ciarra andrea eta Olatz Arizaleta Azcona andrea, bake epaile titularra eta ordezko bake epailea, hurrenez hurren.

Zazpigarrena.–Lekunberriko Bake Epaitegia: María Inmaculada Echarri Sucunza andrea, ordezko bake epailea.

Zortzigarrena.–Saldiasko Bake Epaitegia: M.ª Carmen Azpiroz Bengochea andrea, bake epaile titularra.

Bederatzigarrena.–Ariako Bake Epaitegia: Iosu Urra Arlegui jauna eta José María Adot Arrese jauna, bake epaile titularra eta ordezko bake epailea, hurrenez hurren.

Hamargarrena.–Garraldako Bake Epaitegia: Martín Pedroarena Etulain jauna, ordezko bake epailea.

Hamaikagarrena.–Zangozako Bake Epaitegia: Ángela Bariáin Sagüés andrea, bake epaile titularra.

Hamabigarrena.–Allingo Bake Epaitegia: M.ª Concepción Sanz Lara andrea eta Sheila Cano Zudaire andrea, bake epaile titularra eta ordezko bake epailea, hurrenez hurren.

Hamahirugarrena.–Goñiko Bake Epaitegia: Elisa Mutilva Senosiain andrea eta Maite Osés Zubiri andrea, bake epaile titularra eta ordezko bake epailea, hurrenez hurren.

Hamalaugarrena.–Lodosako Bake Epaitegia: Luis Jesús González Alonso jauna, ordezko bake epailea.

Hamabosgarrena.–Los Arcosko Bake Epaitegia: Daniel Zurbano Fuentes jauna, bake epaile titularra.

Hamaseigarrena.–Okoko Bake Epaitegia: Ainara del Corro García andrea eta Francisco Javier Bujanda Martínez, bake epaile titularra eta ordezko bake epailea, hurrenez hurren.

Hamazazpigarrena.–Olexoako Bake Epaitegia: Víctor Manuel Eraso Martínez jauna eta Silvino Crespo Ganuza jauna, bake epaile titularra eta ordezko bake epailea, hurrenez hurren.

Hemezortzigarrena.–Untzueko Bake Epaitegia: Fermín Losarcos Escalera jauna, bake epaile titularra.

Hemeretzigarrena.–Melidako Bake Epaitegia: María Belén Beisti Gil andrea eta Juan Carlos Cortés Garde jauna, bake epaile titularra eta ordezko bake epailea, hurrenez hurren.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2306501