104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Berriozarko Mendialdea 1 eta 2 ikastetxe publikoetan bazkaltzeko dirulaguntza deialdia. Jantokirako bekak, 2023/2024 ikasturterako. Laburpena.

DDBN (Identif.): 692957.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/692957).

Deialdi honen helburua da Mendialdea 1 eta Mendialdea 2 ikastetxe publikoetan jantokian bazkaltzeko dirulaguntzak emateko prozedura zehaztea, 2023-2024 ikasturterako, "jantokiko bekak" izendapenarekin.

Pertsona interesdunek eskaria beteta Berriozarko Udalean (Euskal Herria Plaza, 1) aurkeztu beharko dute, normalizatutako ereduarekin bat aurkeztu ere.

Eskariak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 5etik hasita ekainaren 18ra bitartekoa izango da, biak barne, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.

Berriozarren, 2023ko apirilaren 26an.–Raul Maiza Gonzalez -Alkate udalburua.

Iragarkiaren kodea: L2307198