104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arga ibaiaren eta haren adar Elortz eta Sadar ibaien Ibai Plangintzaren Eredua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-MAY-23 (7/CU).

«Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 5ean, hasiera batez onetsi zuen "Arga ibaiaren eta haren adar Elortz eta Sadar ibaien Ibai Plangintzaren Eredua" (2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 29koa), eta jendaurreko aldia iragan zen inork alegaziorik aurkeztu gabe; ikusirik Tenada, Proyectos y Obras de Ingeniería del Suelo y Medioambiente SLk aurkezturiko agiria, 2023ko apirilaren 21ekoa, eta espedientean jasotzen den dokumentazioa, eta Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoen 2023ko apirilaren 24ko txostenarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea "Arga ibaiaren eta haren adar Elortz eta Sadar ibaien Ibai Plangintzaren Eredua" izeneko agiria eta haren eranskinak, Tenada, Proyectos y Obras de Ingeniería del Suelo y Medioambiente SLk izapidetzeko aurkeztua 2023ko apirilaren 21ean.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Tenada, Proyectos y Obras de Ingeniería del Suelo y Medioambiente SLri.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2307268