104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

"Ura banatzeko sarea berritzea Zalaingo biltegiko giltza-ganberatik Berako (Nafarroa) Foru Plazaraino" izeneko proiektua. Informazio publikoa

124/2023 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa, Berako alkateak emana, zeinaren bidez "Ura banatzeko sarea berritzea Zalaingo biltegiko giltza-ganberatik Berako (Nafarroa) Foru Plazaraino" izeneko proiektuaren desjabetze-aktak egiteko deialdia egiten baita.

2022ko abenduaren 21ean, Berako Udalaren osoko bilkurak erabaki zuen "Ura banatzeko sarea berritzea Zalaingo biltegiko giltza-ganberatik Berako (Nafarroa) Foru Plazaraino" izeneko proiektua onestea eta jendaurrean jartzea hamabost egunez, eta, horrekin batera, hasierako onespena eman zion proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari.

Jendaurrean egoteko epea bukatuta, 2023ko martxoaren 22an, Berako Udalaren osoko bilkurak erabaki zuen behin betiko onestea aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta aurkeztutako alegazioak ezetsi zituen. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta ondasun eta eskubide horiek okupatu beharra. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna den aldetik, eraginpeko ondasun eta eskubideak hartzea presakoa deklara dezala.

Nafarroako Gobernuak, 2023ko apirilaren 19ko Erabakiaren bidez, presakoa dela deklaratu zuen, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, aipatutako proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatzea.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2023ko ekainaren 13an Berako udaletxera ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, eragindako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzearenak ere.

2. Egintza horretara eragindakoek berek joan beharko dute, edo, bestela, haien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta. Titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztu beharko dituzte, eta, egoki baderitzote, peritua edo/eta notarioa ere eraman ahal izanen dute, beren kontura.

3. Jasone Goikoetxea Iriberri andrea eta Itziar Calvo Oteiza andrea izendatzea Administrazioko peritu.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berako Udaleko iragarki-oholean jartzea. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

5. Eraginpeko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedularen bidez.

Beran, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2307184