104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak martxoaren 31n emandako 72E/2023 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez laguntzen deialdi bat onetsi zen 2023-2026 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko. BDNS identifikazioa: 685960.

Ebazpen horren argitalpenean akats bat egin dela oharturik (2023ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 21ekoa, Dirulaguntzak, laguntzak eta bekak izeneko 1.4 atala), zuzendu egiten da, ebazpenaren akats zuzenketa argitaratuz:

2. oinarriko 4. atalaren b) letran, honako hau esaten duenean:

"b) "Krisian dauden enpresak", Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. puntuan ezarritako definizioaren arabera. Salbuespena izanen dira 2019ko abenduaren 31n krisian ez zeuden baina 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean krisian dauden enpresak izatera pasatu direnak."

Honako hau behar du:

"b) "Krisian dauden enpresak", Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. puntuan ezarritako definizioaren arabera. Salbuespena izanen dira 2019ko abenduaren 31n krisian ez zeuden baina 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean krisian dauden enpresak izatera pasatu direnak."

Iruñean, 2023ko apirilaren 12an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2307525