104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

269E/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gastu osagarri bat onesten baita deialdi honetarako: deialdia, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzak eman diezazkien 2023. urtean Nafarroako Foru Komunitatean LGTBI+ pertsonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egiten dituzten elkarteei edo irabazi-asmorik gabeko entitateei. DDBN identifikazioa: 668670.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 30eko 477E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzak eman diezazkien 2023. urtean Nafarroako Foru Komunitatean LGTBI+ pertsonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egiten dituzten elkarteei edo irabazi-asmorik gabeko entitateei.

Ebazpen horren ebazpen zatiaren bigarren puntuan ezartzen denez, aurkezten diren eskaeren arabera eta salbuespen gisa, deialdira bideratutako zenbatekoa handitzen ahalko da, gehienez beste 20.000 euro gehituz, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat egitea.

Espedienteko txostenaren arabera, egiaztatu da 2023ko ekitaldirako baimendutako kreditua ez dela nahikoa.

Horrenbestez, dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkidate Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikuluak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren 12.h) artikuluak,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea 20.000 euroko gastu gehigarria, 2023. urtean Nafarroako Foru Komunitatean LGTBI+ pertsonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egiten dituzten elkarteei edo irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko deialdia finantzatzeko. Gastua eginen da 2023ko gastu-aurrekontuko 080001 08300 4819 232206 partidaren kargura ("Entitateentzako dirulaguntzak, sexu eta genero aniztasunarekin lotutako proiektuetarako").

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Eva Istúriz García.

Iragarkiaren kodea: F2306958