104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Udal Planeko aldaketa xehakatua, Mariezkurrenea izeneko eraikina katalogotik kentzeko. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa xehakatua, Urrozko Udal Planean intereseko eraikin gisa ageri den Mariezkurrenea izeneko eraikina katalogotik kentzeko, Francisco Javier Arzuaga Mariezkurrenak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte udal bulegoetan.

Urrozen, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2307153