104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, irabazi asmorik gabeko entitateei norgehiagokako araubidean diru laguntzak emateko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egin ditzaten. 2023. urtea. Laburpena

DDBN (identif.): 693325.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/693325).

Dirulaguntzak ematea Iruñeko emakumeen elkarteei, elkarte feministei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei, 2023. urtean honako proiektu hauek finantzatzeko: hala bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea bultzatzeko sentsibilizazioa eta jarreren aldaketa progresiboa sustatzen duten proiektuak nola hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagumendua, ikerketa eta zabalkundea bultzatzen dituztenak. Proiektuak edo jarduerak oso-osorik Iruñeko udal-mugartean garatu beharko dira.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 8an.–Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María Mar Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2307252