104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALBIASUKO KONTZEJUA

Aldaketa, ikerketako administrazio-espedientea osatzen duten lurzatien identifikazioan. 2. poligonoko 6. lurzatia

Ikusirik administrazio-espedientea, Larraungo Udalaren katastroko 6. poligonoko 2. lurzatia (Albiasu) ikertzeko espedientea hasteko erabakia (zuzendua), eta espedientean jasotako akats materiala zuzentzeko txosten juridikoa, Albiasuko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1.–Zuzentzea espedientearen xedeko lurzatiaren izendapenean dagoen akats materiala (espediente hori hasi zen 2019ko irailaren 28ko bilkuran, aho batez, harturiko erabaki baten bidez); hala, zuzenketa hau egiten da:

Izendapen hau ageri den tokian: "Larraungo katastroko 2. poligonoko 6. lurzatia (Albiasu)"; izendapen honekin ordezkatzen da: "Larraungo katastroko 6. poligonoko 2. lurzatia (Albiasu)".

2.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta beronen jakinarazpen pertsonala egin dakiela ukitutako jabeei eta haien mugakideei ere. Entzunaldi-epea hamabost egunekoa izanen da, erabaki hau jakinarazten denetik hasita, idatziz alega dezaten beren eskubidearen alde egoki iruditzen zaien guztia, beren alegazioen oinarritzat hartzen dituzten agiriekin batera.

Albiasun, 2023ko maiatzaren 5ean.–Kontzejuko burua, Manuel María Argaña Inchaurrondo.

Iragarkiaren kodea: L2307281