104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Oltza Zendeako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal balorazio txostenaren seigarren berrikuspen proiektua. Balorazioa udalerriko ondasun higiezin guztiei dagokio.

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bai eta Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoan ere: https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/14ef8c41-a793-4e26-9639-90009e2805fe/, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza zendean, 2023ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2307296