104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

474E/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gastu osagarri bat onesten baita deialdi honetarako: Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdia, Nafarroako toki entitateentzat, LGTBI+ arloko sustapen eta babes proiektuak egin daitezen 2023an. DDBN identifikazioa: 668756.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 29ko 474E/2022 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki entitateentzat, LGTBI+ arloko sustapen eta babes proiektuak egin daitezen 2023an.

Ebazpen horren ebazpen zatiaren laugarren puntuan ezartzen denez, aurkezten diren eskaeren arabera eta salbuespen gisa, deialdira bideratutako zenbatekoa handitzen ahalko da, gehienez beste 20.000 euro gehituz, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat egitea.

Espedienteko txostenaren arabera, egiaztatu da 2023ko ekitaldirako baimendutako kreditua ez dela nahikoa.

Horrenbestez, dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkidate Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikuluak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren 12.h) artikuluak,

EBAZTEN DUT:

1. 20.000 euroko gastu osagarria baimentzea, honako deialdi hau finantzatzeko: Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdia, Nafarroako toki entitateentzat, LGTBI+ arloko sustapen eta babes proiektuak egin daitezen 2023an. Gastua eginen da 2023ko gastu-aurrekontuko 080001 08300 4609 232200 partidaren kargura ("Nafarroako toki entitateei LGTBI+ sustapenerako eta babeserako dirulaguntza").

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Eva Istúriz García.

Iragarkiaren kodea: F2306959