104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

"Bizikletetarako eta mugikortasun pertsonaleko beste ibilgailu batzuetarako plataforma (bidegorria), Eguesibarrerako" proiektua eta horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2023ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, desjabetze-espedientea hasi zuen bizikleta-bidea gauzatzeko Sarriguren eta Gorraitz artean; hala, onetsi zituen proiektu teknikoa eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Gero jendaurrean jarri zuen hamabost egunean.

Jendaurreko aldian alegazio bakarra aurkeztu zen, Construcciones Juan Bautista Flores SArena. Alegazio horretan aditzera ematen da bera ez dela jadanik espedienteak ukitutako 14. poligonoko 347. katastro-lurzatiaren titularra, Arba de Luesia SLUri eskualdatu baitzion salerosketako eskritura baten bidez 2022ko urriaren 14an. Eskritura horren kopia erantsi zuen.

Inguruabar hori dela-eta, aipatu lurzatiaren titulartasuna egokitu behar da desjabetze-espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan.

Era berean, presakoa da ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea, bermatu behar baita bide- eta zirkulazio-segurtasuna Gorraizko eta Sarrigurengo biztanleguneen artean bizikletaz mugitzen direnentzat (Sarrigurenen daude, hain zuzen, udal zerbitzu gehienak). Izan ere, gaur egun bi biztanlegune horien artean bizikletaz komunikatzeko, erabili behar da edo PA-30, edo NA 8107, eta horrek arriskua dakar bizikletaren erabiltzaileentzat nahiz bide horietako gainerako ibilgailu eta erabiltzaileentzat, berehala kendu beharreko arriskua.

Bestalde, balio justuaren balorazioa eskatu da eta, hura egindakoan, behar den kreditua atxiki da, balio hori ordaintzeko.

Horiek guztiak horrela, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean eta lege horren erregelamenduan jasotako xedapenekin, eta proiektu horren obrak gauzatzeko xedez, honako hau erabaki da aldeko hamasei botorekin, kontrako lau botorekin eta abstentzio batekin:

1. Behin betiko onestea "Bizikletetarako eta mugikortasun pertsonaleko beste ibilgailu batzuetarako plataforma (bidegorria), Eguesibarrerako" proiektua, Cima Ingenierosek prestatua, bai eta horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, bertan gehiturik Arba de Luesia SLUren titulartasuna Eguesibarreko 14. poligonoko 347. katastro-lurzatian; onespen horri loturik, onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzen da inplizituki.

2. Organo eskuduna den aldetik, Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, bide- eta zirkulazio-segurtasuna bermatu behar baita, azalpen zatian aditzera ematen denez, Gorraizko eta Sarrigurengo biztanleguneen artean bizikletaz mugitzen direnentzat.

3. Behar den kreditua atxikitzea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren iragarki-taulan paratzea. Orobat, erabakiaren laburpena Foru Komunitateko egunkari batean argitaratuko da.

5. Alkatetzari ahalmena ematea behar diren egintza, erabaki eta jarduketa guztiak egin ditzan erabaki hau gauzatzeko, eta desjabetze-prozedura burutzeko eta proiektuak ukitutako lurrak erabilgarri izateko.

6. Erabaki hau jakinaraztea ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendan ageri diren ukitutako titularrei, eta, orobat, aditzera ematea haren aurka, hautara, errekurtso hauetako bat para dezaketela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Eguesibarko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

"BIZIKLETETARAKO ETA MUGIKORTASUN PERTSONALEKO BESTE IBILGAILU BATZUETARAKO PLATAFORMA (BIDEGORRIA), EGUESIBARRERAKO" PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideak

Udalerria: Eguesibar.

Finken datuak:

FINKA ZENBAKIA

POLIGONO ZENBAKIA

LURZATIAREN, AZPILURZATIAREN ZENBAKIA

TITULARRA (HELBIDEA)

ONDASUNAREN/ERABILERAREN IZAERA

LURZATIAREN AZALERA OSOA (m²)

BEHIN BETIKO
OKUPATUKO DEN AZALERA, DESJABETU BEHARREKOA
(m²)

ALDI BATERAKO OKUPATUKO DEN AZALERA
(m²)

F.1

14

201 A

Óscar Ricardo Goñi Zunzarren

Landa-lurra/Alorra

487,77

231,07

0

F.2

14

323 A

Jusús Busto Azpilicueta

M.ª Teresa Busto Azpilicueta

Landa-lurra/Alorra

824,35

533

0

F.3

14

324 A

Inversiones Flomar Pamplona SL

Landa-lurra/Alorra

3.038,77

483,55

0

F.4

14

347 A

Arba de Luesia SLU

Landa-lurra/Alorra

1.216,83

149,13

0

F.5

13

1242 A

Gorraizko merkataritza-guneko jabeen erkidegoa

Hiri-lurra/Lurzorua

1.440,11

149,05

0

Sarrigurenen, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2307219