104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1617/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, honako ebazpen hau aldatzen duena: 2474/2022 Ebazpena, irailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko delineatzaile-ofizialaren bi lanpostu, gehienez, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozedura.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 27an eman 2474/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 3koan), sarrera-prozeduren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Beste lanpostu batzuen artean, delineatzaile-ofizialaren lanpostuak sartu ziren (bi gehienez ere), eta deialdi horren II. eranskinean titulazio akademikoaren baldintza gisa ezarri zen Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edukitzea.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 939/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko delineatzaile-ofizialaren bi lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 31ko 77E/2023 Foru Aginduaren bidez, Beatriz Berzal Barbarin andreak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baietsi da, eta agindu Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren II. eranskinean delineatzaile-ofizialaren lanposturako eskatzen den titulazio-betekizuna aldatzeko, eta dagokion Lanbide Heziketako titulazio espezifikoa eskatzeko.

Era berean, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 31ko 79E/2023 Foru Aginduaren bidez, hein batean baietsi da Iñigo Legarrea Galar jaunak lehen aipatutako 2474/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta agindu da Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren II. eranskinean delineatzaile-ofizialaren lanposturako eskatzen den titulazio-betekizuna aldatzeko, eta dagokion Lanbide Heziketako titulazio espezifikoa eskatzeko.

Horrenbestez, bidezkoa da Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpena aldatzea, aipatutako foru aginduetan adierazitako moduan, eta honako titulazio espezifiko hau edukitzea eskatzen da delineatzaile-ofizialaren lanpostua betetzeko:

–Eraikuntza-proiektuen Garapena eta Aplikazioko goi mailako teknikaria, edo Argitalpen Diseinu eta Produkzioko goi mailako teknikaria, edo Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi mailako teknikaria, edo baliokidea den titulua edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lortzeko moduan dagoena; edo,

–Eraikuntza Proiektuetako goi mailako gradua, edo Inprimatutako eta Multimediako Argitalpenen Diseinua eta Edizioko goi mailako gradua, edo Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako gradua, edo baliokidetzat jotzen den titulua edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lortzeko moduan dagoena.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 20. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da eskatutako tasak itzultzea subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik zergapeko egitatea egiten ez denean; beraz, ordaindutako tasak itzuli behar zaizkie hasierako deialdian inskribatu eta orain eskatzen den titulazio espezifikoa ez duten hautagaiei.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko delineatzaile-ofizialaren bi lanpostu gehienez ere merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozedura, eta titulazio hauek eskatzea delineatzaile ofizialaren lanpostura sartzeko baldintza gisa:

–Eraikuntza-proiektuen Garapena eta Aplikazioko goi mailako teknikaria, edo Argitalpen Diseinu eta Produkzioko goi mailako teknikaria, edo Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi mailako teknikaria, edo baliokidea den titulua edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lortzeko moduan dagoena; edo,

–Eraikuntza Proiektuetako goi mailako gradua, edo Inprimatutako eta Multimediako Argitalpenen Diseinua eta Edizioko goi mailako gradua, edo Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako gradua, edo baliokidetzat jotzen den titulua edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lortzeko moduan dagoena.

2. Hamar egun balioduneko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, deialdian izena eman duten izangaiek, batetik, hautaketa prozesu honetan parte hartzeari uko egiteko eta, bestetik, parte hartzeagatik eskatutako tasak itzultzeko eskatzeko, baldin eta eskatutako titulazio espezifikoa ez badute eta hautaketa prozesuan parte hartzeari uko egiten badiote.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzura, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2307493