104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GOIZUETA

Zerbitzu anitzetako langilearen lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 24ko ebazpenaren bidez, zerbitzu anitzetako langilearen lanpostua funtzionario-araubidean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Deialdia 2022ko abenduaren 15eko 250. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta inor ez denez baztertua izan, deialdi horren 4. oinarrian xedatutakoaren arabera:

EBATZI DUT:

1.–Zerbitzu anitzetako langilearen lanpostua funtzionario-araubidean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartzea, ebazpen honen I. eranskinean azaldutakoaren arabera.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Goizuetako Udaleko iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea.

3.–Probak ondorengo leku, egun eta orduan egingo dira:

–2.1 f) oinarrian eskatzen den euskararen ezagutza agiri bidez egiaztatu ez duten izangaiek euskara proba egin beharko dute. Proba 2023ko maiatzaren 26an izango da, 9:30ean, Goizuetako udaletxean.

–Proba teorikoa: 2023ko ekainaren 26an egingo da, 9: 30ean, Goizuetako udaletxean.

Probak deialdi bakarraren bidez egingo dira. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio-agiri bat eraman beharko dute, eta kanpoan geratuko dira iragarritako egun, ordu eta lekuetan agertzen ez diren edo aipatutako agiriren baten bidez identifikatzen ez diren izangaiak.

4.–Ebazpen honen berri ematea Goizuetako Udaleko Osoko Bilkuraren honen hurrengo bileran.

Goizuetan, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkateordea, Alaitz Eskudero Bergara.

I. ERANSKINA

–Onartutako hautagaiak:

NAN zenbakia:

73.116.218-T

33.449.911-E

33.447.756-Y

15.990.465-Z

72.680.429-S

72.542.116-R

44.557.255-E

72.689.195-H

72.679.919-B

–Baztertutako hautagaiak:

Ez dago baztertutako pertsonarik.

Iragarkiaren kodea: L2307232