104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, kiroletako teknikari-ofizialaren lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko

Tuterako Udalak, Alkatetzaren maiatzaren 2ko 1011/2023 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen.

Deialdia, kiroletako teknikari-ofizialaren lanpostuan (C maila / taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko bi izangai zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke egoitza elektronikoko iragarki-taulan, "Argitalpen ofizialak" atalean, "Lan publikoaren eskaintzaren iragarki-taula" aukeran.

Tuteran, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2307168