104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

56E/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita 2023. urtean dirulaguntzak emateko arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta estatuan proiekzioa dutenei. DDBN identifikazioa: 691604.

Kulturaren hirugarren sektorea eta haren inguruko egiturak –irabazi asmorik gabe eta interes orokorreko helburuekin osatzen direnak– funtsezkoak dira kultur jardueraren garapenerako eta, azken batean, baita herritarrek kultura berdintasunez eskuratzeko ere. Horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan haren aipamena egiten du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta 44. artikuluan ezartzen du botere publikoek bermatu behar dutela kultura herritarren eskueran egotea, eta, orobat, kultura bultzatu beharra dutela, espainiar guztien eskubide besterezina baita; garrantzi hori Nafarroako legedian ere jasota dago, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan.

Kultur egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko eta, azken batean, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzeko. Egitura horiek desagertu edo ahulduko balira kanpoko arrazoi ezohikoengatik edo larrialdiengatik, herritarrek Konstituzioan ezarritako eskubide bat galduko lukete, eta, hortaz, botere publikoek ez lituzkete arau konstituzional eta foru arauetako betebeharrak konplituko.

Egoera horren aurrean, deialdi honetan jasotako laguntza ekonomikoek eta laguntza neurriek helburu dute, funtsean, Nafarroako kulturaren hirugarren sektoreko egiturei eta haren sormen jardunari eustea, bestela ezinezkoa bailitzateke kulturaren jardun arruntera itzultzea.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onestea 2023. urtean dirulaguntzak emateko Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta estatuan proiekzioa dutenei, horretarako 476.992 euroko gastua baimentzea eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, baita gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta ikusirik kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi bat onestea 2023. urtean dirulaguntzak emateko arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta estatuan proiekzioa dutenei.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4816-334106: Dirulaguntzak Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzat

2023

476.992,00

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko apirilaren 28an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

NAFARROAKO ARTE ESZENIKO ETA MUSIKALEN HIRUGARREN SEKTOREKO ENTITATEEI, HAIN ZUZEN, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN GARRANTZITSUAK IZAN ETA ESTATUAN PROIEKZIOA DUTENEI, DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2023KO DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da laguntza ekonomikoak eta babes neurriak arautzea sostengua emateko arte eszeniko eta musikalen arloan Nafarroako hirugarren sektore kulturalean aritzen diren entitate garrantzitsuen kultur egiturei, bai eta entitate horiek etenik gabe egiten duten jarduera eta proiektu kulturalen programa osoari ere.

Deialdi honen ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko hirugarren sektore kulturaleko entitate garrantzitsua da ezaugarri hauek dituena:

–Irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuak izatea, helburu dutenak programazio kultural bat egitea urte osoan etenik gabe arte eszenikoen eta musikalen arloan. Deialdi honen ondorioetarako, urte osoan etenik gabe egiten den programazio kultural eta publikoa da etenik gabe 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra arte egiten dena.

–Laurogei mila (80.000) eurotik gorako aurrekontu onartua aurkeztea.

–Nafarroako Foru Komunitateaz haragoko jarduketa eremua izatea. Hori behar bezala jasota egonen da estatutuetan edo eraketa eskrituran.

–Urteko programazio kultural bat aurkeztea, biltzen dituena batik bat modu iraunkorrean entitateari lotutako pertsonek egin dituzten jarduera publikoak.

–Gutxienez 4 jarduketa programatzea Nafarroako Foru Komunitatean 40.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan.

–Elkarteen kasuan, frogatzea bazkideen kopurua 100 edo hortik gorakoa dela. Federazioen kasuan, entitate federatuen bazkide kopurua baino ez da kontuan hartuko.

1.2. Diruz lagungarriak diren jarduerak gauzatu beharko dira 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte, biak barne.

1.3. Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2022ko azaroaren 1etik 2023ko azaroaren 10era artekoak izan behar dute, biak barne.

1.4. Entitate bakoitzak programazio bakar bat aurkez dezake.

2. Entitate onuradunen betebeharrak.

2.1. Laguntza hauen onuradun izan nahi duten entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irabazi asmorik gabeko elkarte edo fundazio bat izatea, estatutuetan ezarria daukana bere xede eta helburuen artean dagoela arte eszeniko eta musikalekin lotutako jarduerak egitea.

b) Legez 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitatea izatea.

c) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

2.2. Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden entitateei.

2.3. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

1. Toki erakundeak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

2. Sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

3. Nafarroako 2023ko aurrekontu orokorretan partida izenduna duten entitateak.

2.4. Ezin dira onuradun izan honako deialdi honetan laguntza jasotzen duten entitateak: Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak emateko 2023ko deialdia, jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak finantzatzekoa.

2.5. Ezin izanen dira onuradun izan zehapen administratibo irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ari diren entitateak, edo, hala bada, zehapen eta kondena epai bat betetzeko zain daudenak, kondena jarri denean sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

3. Aurrekontu-egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Deialdi honen aurrekontu-zuzkidura 476.992 eurokoa da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko aurrekontuen kargura.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70etik gorakoa, ez eta 80.000 eurotik gorakoa ere.

Kasu guztietan, eskatzen den zenbatekoa izanen da muga.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkezten duen aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien zenbatekoak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Dirulaguntzaren zenbatekoa entitateak eskatzen duena adinakoa izanen da, baldin eta goian adierazitako mugak betetzen badira eta, hala badagokio, kasuan kasuko murrizketa aplikatuta.

Proiektua berriz formulatu behar den kasuetan, 7. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

4. Proiektu diruz lagungarriak.

4.1. Entitate bakoitzak proiektu bat aurkez dezake. Proiektutzat hartuko da entitateak, proposatutako helburuak lortzeko, epe jakin batean eta ezarritako aurrekontuarekin garatzen dituen jardueren multzoa. Proiektuak orekatua izan behar du.

Proiektuetan honako hauek jasoko dira:

–Izena.

–Egin beharreko jardueren deskribapen zehatza: atal honetan, proiektuaren helburuak, horiek lortzeko eginen diren ekintzak eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak zehaztuko dira.

II. eranskinera egokituko da.

–Proiektu osoaren aurrekontua; zehazki, aurreikusitako jarduerei esleitutako aurrekontuak.

Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

Proiektuaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da. Bertan, egiaztatzeko modukoa izan behar du proiektuari aurre egiteko entitateak dituen baliabide ekonomikoen (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideen (bazkideak, boluntarioak, kontratatutako langileak) eta baliabide materialen (azpiegiturak) koherentziak. Ezinbesteko baldintza izanen da aurkeztutako aurrekontuak gastuak eta diru-sarrerak orekaturik izatea.

5. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

5.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztu behar dira, esteka honen bidez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa (identifikatzeko, beharrezkoa izanen da ziurtegiri digitala edukitzea).

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta fitxan egonen dira eskuragarri, tramiteen katalogoan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/subvenciones-a-entidades-del-tercer-sector-de-las-artes-escenicas-y-musicales-de-relevancia-en-navarra-y-estatal.

Eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago aurkeztu ahal izatea modu elektronikoan. Kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen elektronikoarena izanen da.

5.3. Eskaeraren berariazko inprimakiari nahitaez erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten dena da.

Dokumentazio guztia eskaneatua aurkeztuko da, ongi bereizitako eta behar bezala identifikatutako agirietan:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Legez 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitate bat dela frogatzeko agiria.

c) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen agiria.

d) Proiektuaren deskripzio-memoria, gehienez ere 30 foliotan idatzia, DIN A-4 formatuan, alde batetik idatziak, ohiko tipografian, gutxienez 11 puntuko letra mota erabilita, II. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera.

Ez da baloratuko tamaina hori gainditzen duen informazioa.

e) Proiektuaren datu ekonomikoak laguntza-fitxan eskuragarri dagoen III. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza izanen da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

5.4. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aurreko deialdietan parte hartu duten taldeek eta entitate artistikoek ez dituzte aurreko puntuko a, b eta c ataletan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non agiri horietan ez den aldaketaren bat izan.

5.5. Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea oinarri honetan adierazitako dokumentazioa.

5.6. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

6. Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako gastu diruz lagungarritzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrekoak direnak eta 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte (bi egun horiek barne) egiten diren jarduerei dagozkienak.

Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2022ko azaroaren 1etik 2023ko azaroaren 10era artekoak izan behar dute, biak barne.

Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Zuzeneko kostuak.

1. Entitate onuradunak izaera tekniko-administratiboko eta zuzendaritza tekniko-artistikoko eginkizunetarako kontratatutako langileen soldata kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak diren langileenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan; edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza araubidean egiten den kasuetan.

Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira izaera tekniko-administratiboko eta zuzendaritza tekniko-artistikoko eginkizunetan diharduten langiletzat: administrazio eginkizunak, eginkizun teknikoak, gerentzia eta koordinazioa, zuzendaritza teknikoa, zuzendaritza artistikoa, zuzendaritza exekutiboa eta prestakuntza lanak betetzen dituztenak.

Gehieneko portzentaje bat ezartzen da, onartutako gastuen %15ekoa, 40.000 euroko mugarekin entitate bakoitzeko.

Langile horiek entitatearekin lotura badute, baldintza hauek ere bete beharko dira kontratatu ahal izateko:

I.–Kontratazioa merkatuko ohiko baldintzekin bat egin beharko da.

II.–Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuak baimena eman ondoren eginen da kontratazioa.

Kontzeptu honengatik lortzen den zenbatekoa berariaz agertuko da II. eta III. eranskinetan.

2. Entitate onuradunak kontratatutako artisten soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan; edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza-araubidean egiten den kasuetan.

6.1.1 puntuan aipatutako eginkizun tekniko-administratiboak eta zuzendaritza tekniko-artistikoari loturiko eginkizunak betetzeko kontratatutako langileek ezin izanen dute artista gisako gasturik aurkeztu.

3. Proiektua gauzatzeko kontratutako artisten ostatu, mantenu eta joan-etorrirako gastuak, gehieneko hauekin:

a) Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik etortzen direnenak; gau bakoitzeko, 75 euro ordainduko dira gehienez.

b) Mantenu gastuak: otordu bakoitzeko (bazkaria eta afaria) gehienez 20 euro ordainduko dira. Ez dira onartuko gosariak, kafeak, hamaiketakoak edo antzeko kontzeptuak.

c) Joan-etorriak:

–Norberaren ibilgailua erabiliz gero, 0,34 euro kilometro bakoitzeko.

Kilometro kopurua kalkulatzeko, abiapuntua egoitza soziala edo pertsona fisikoaren helbidea izanen da.

–Furgoneta edo zamalanetarako beste ibilgailuren bat, norberarena, erabiliz gero, 0,43 euro kilometro bakoitzeko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, abiapuntua egoitza soziala edo pertsona fisikoaren helbidea izanen da.

–Ibilgailua alokairukoa denean, bakarrik alokairuaren kostua.

–Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

Oinarri honetan araututakoa betetzen den baloratu ahal izateko, entitate onuradunak gastu horien xehetasunak aurkeztu beharko ditu justifikazio fasean, VI. eranskinean horri buruz eskatutako informazioaren arabera.

4. Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola espazioen, ekipamenduen eta bitarteko materialen alokairua, eszenografia, jantziak eta material kontsumigarri oro, baita proiektuko ekintzak gauzatzeko behar diren beste batzuk ere.

5. Proiektuan sartutako jardueren zabalkunderako, digitalizaziorako eta merkaturatzeko gastuak.

6. Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera. (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa).

7. Diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

b) Zeharkako kostuak.

1. Zeharkako kostuen barrenean daude bai gastu aldakorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Langileriaren gastu finkoak ez dira zeharkako gastu gisa onartuko.

Hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatuko da.

2. Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuak egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuari onartutako guztizko gastuen %15 baino gehiago.

6,2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak.

Azken kasu horretan, salbuetsita dago 6.1 puntuan ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, entitateak berreskura edo konpentsa dezakeena, bai eta antzeko zergak eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

d) Deialdi honetako 6.1.a)1 oinarriko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 2,5 baino gehiago badira.

e) Teknikarien, administrarien eta zuzenketa tekniko eta artistikoko zereginak dauzkaten langileen mantenu (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietarako gastuak.

f) Ordezkaritza, senidetze, omenaldi, protokolo, sari edo antzekoetarako gastuak, bai eta elikagaiak, edariak edo antzekoak erostekoak ere.

g) Autobide gastuak (bidesaria), aparkalekuak eta kilometraje gastuak, ibilgailua alokatzen bada.

7. Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Eskaerak Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzorde horretako kideen izenak Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko dira, tramiteen katalogoan dagoen deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus). Honako hauek izanen dira:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat, eta, hori izan ezean, Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat, ahotsarekin baina botorik gabe.

c) Batzordekideak: Kultur Ekintza Zerbitzuko burua eta bi aditu, deialdiaren xede diren arloetakoak, bai alde artistikoari bai ekonomikoari dagokienez. Aditu horietako bat Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide izanen da.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

1. Batzordekideek proiektuei buruzko dokumentazioak jasoko dituzte baloratzeko.

2. Balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak informazioa eska diezaieke entitateei edozein bidetatik, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko (ez da aurrez aurreko agerraldirik izanen).

3. Onetsitako aurrekontuak ezarrita daudela, ebaluazio batzordeak proiektuen puntuazioa zehaztuko du, 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz.

Batzordeak irizpen lotesle bat emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

4. Proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, kontuan harturik 3. oinarrian finkatutako mugak:

a) Proposatutako laguntza guztien baturak deialdiko kreditua gainditzen ez badu, eskatutako zenbatekoa emanen zaio eskatzaile bakoitzari.

b) Unitate kudeatzaileak proiektuen artean banatuko du dirulaguntza, lehentasun-ordenari jarraikiz, eta lortutako puntuazioaren arabera.

c) Prozedura honen arabera dirulaguntza lor lezakeen azken proiektuan, eskatutakoa handiagoa baldin bada hura finantzatzeko eskuragarri dagoen zenbatekoa baino, proposamena eginen litzateke dirulaguntza ematea efizientea balitz.

Kasu horretan, unitate kudeatzaileak hasieran aurkeztutako proiektua birformulatzeko eskatzen ahalko dio entitate eskatzaileari.

d) Baldin eta, laguntzak eman ondoren, onuradunen batek laguntzari uko egiten badio, eta, horregatik, kreditu nahikoa askatzen bada, beste eskaerei erantzuteko bideratzeko ahalko da. Lehenik eta behin, erabilgarri geratutako kreditua esleituta deialdiaren oinarriak aplikatuz legokiekeen laguntza baino txikiagoa eman zaien eskaerei erantzuteko erabiliko da.

Bigarrenik, eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortuta ere kreditu erabilgarririk ez egoteagatik hasiera batean dirulaguntzarik eskuratuko ez luketen eskaerei erantzuteko erabiliko da. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraikiko zaio.

Gerakinik badago, baina puntuazio hurrenkeran hurrengoa den proiektuarentzat eskatutako aurrekontua baino txikiagoa bada, entitate eskatzaileari eska dakioke berregin dezala hasiera batez aurkeztutako proiektua.

Nolanahi ere, proiektua berregitean, 3. oinarrian zehazturiko dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Edonola ere, proiektu berreginaren aurrekontua ezin izanen da, inola ere, hasieran aurkeztutakoa baino %20 txikiagoa izan.

7.4. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8. Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoaren berri III. eranskineko inprimakiaren bidez emanen da (informazio ekonomikoari buruzko inprimakia da).

Oinarri honetan ezarritako irizpideak aplikatuta, gehienez 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari. Dirulaguntza jasotzeko, eskaerek gutxienez 50 puntu lortu behar dituzte, eta horietatik 15 puntu, gutxienez, 8.1.a) azpiatalekoak izan beharko dute. Proposamenaren interesa eta kalitatea.

Oker betetzen diren datuak edo funsgabeak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

8.1. Proposamenaren kalitate artistikoa (50 puntu gehienez).

a) Proposamenaren interesa eta kalitatea (25 puntu gehienez).

Irizpide honek aurkeztutako proposamena baloratuko du honako hauen arabera: bere interes eta kalitate artistikoa, deialdiaren xedearekin duen koherentzia eta zehaztasuna, originaltasuna, pertsona guztiei kulturarako sarbidea erraztera eta bizitza kulturalean libreki parte hartzera bideratutako proposamenak izatea, proiektuaren proiekzioa eta zer lurraldetan jardunen duen.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

25

Ongi

20

Nahikoa

15

Hala-holakoa

10

Eskasa

5

Oso eskasa

0

b) Aurkeztutako proposamenak nolako ekarpena egiten dion Nafarroako kultur eskaintzari.

Baloratuko da nolako ekarpena egiten den Nafarroako kultur eskaintza orekatzeari begira (5 puntu gehienez).

Horretarako, kontuan hartuko da antzeko proposamenik dagoen Nafarroan, taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Ez dago antzeko proposamenik

5

Antzeko proposamenak, 5 baino gutxiago

3

Antzeko proposamenak, 5etik 10era

1

Antzeko proposamenak, 10 baino gehiago

0

c) Proposamenaren esperimentazio eta berrikuntza maila (teknologiaz kanpo), Nafarroan lehendik zegoen kultur eskaintzaren aldean (5 puntu gehienez).

Baloratuko da noraino den berritzailea Nafarroako oraingo panoramaren aldean, kontuan izanik ikuspegi berriak eta originalak dituen (gaiak, formatuak, metodologiak, jardueraren eragina gisa horretako ekimenak ohikoak ez diren eremu batean, etab.).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

2,5

Oso eskasa

1

d) Entitate eskatzailearen ibilbidea eta esperientzia (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan, entitatearen ibilbidea baloratuko da, baita haren jarraitutasuna eta egonkortasuna ere, taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

20 urtetik gorako ibilbidea

5

10 urte baino gehiago eta 20 urte arte

4,5

5 urte baino gehiago eta 10 urte arte

3,5

3 urtetik 5era bitarte

2,5

3 urtetik behera

1

e) Gaitasuna partaidetzarako bideak irekitzeko eta mantentzeko eta lankidetza eta koprodukzio sareak osatzeko beste eragile batzuekin (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko dira beste eragile batzuekin parte hartzeari edo lankidetzan aritzeari lotuta dauden ekimenak, proposatutako jardueran jasota daudenak, proposatutako programa diseinatu, kudeatu eta egiteko orduan.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

2,5

Oso eskasa

1

f) Marketin eta komunikazioa (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da nolako koherentzia duen proposamenaren komunikazio planak.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

2,5

Oso eskasa

1

8.2. Proposamenaren kudeaketa (bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa) (25 puntu gehienez).

a) Bideragarritasun ekonomikoa (15 puntu gehienez).

Proposamen batek bideragarritasun ekonomiko handiagoa du baldin behar adinako finantzaketa badu; eskatutako diru kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta puntu gehiago emanen zaizkio, horrek frogatzen duelako behar adinako finantzaketa duela proposatutako kultur jarduera aurrera eramateko.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

%0tik %30era arte

15

%30 baino gehiago, %40 arte

10

%40 baino gehiago, %50 arte

8

%50 baino gehiago, %60 arte

6

%60 baino gehiago, %65 arte

4

%65 baino gehiago, %70 arte

2

b) Aurrekontu-zorroztasuna (10 puntu gehienez).

Aurrekontuetan jasotako partidak zehatzak eta egokiak izatea baloratuko da, eta aurrekontua prestatuta egotea ekonomia, efizientzia eta jasangarritasun irizpideei jarraikiz; horrez gainera, baloratuko da jarduera gauzatzeko behar diren partida guztiak ekonomikoki ongi mugatuak izatea, koherenteak eta elkarren artean orekatuak.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso handia

10

Handia

7

Nahikoa

5

Eskasa

2

Oso eskasa

0

8.3. Proposamenaren eragina (zeharkako irizpideak). 25 puntu gehienez.

a) Proposamenean euskara erabiltzea (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da ea euskara erabiliko den proposatutako programazioan.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Handia

5,0

Erdi-mailakoa

2,5

Oso eskasa

0

b) Genero-berdintasunaren ikuspegia txertatzea, bai entitatearen antolamenduan (rol profesionalen banaketa sexuaren eta barne-ekintzen arabera), bai programaren helburu eta ekintzetan:

-2 puntu: desberdinkeriaren gaiari modu espezifikoan eta kritikoan heltzen dioten proiektuak, edo genero rolak eta estereotipoak haustearekin eta gizonen eta emakumeen berdintasun eraginkorrari ekarpena egitearekin zuzenean lotutako ekintza positiboak garatzen dituztenak.

–2 puntu: sorkuntzako, zuzendaritzako eta kudeaketako rolen banaketa paritarioa aurreikusten duten proiektuak.

–1 puntu: desberdintasun egoerak detektatzen eta zuzentzen laguntzen duten barne ekintzak egiten dituzten entitateak (prestakuntza, berdintasun planak, jazarpenari aurre egiteko protokoloak, familia-kontziliaziorako erantzunkidetasuna sustatzea eta antzekoak).

c) Neurririk hartu den bermatzearren proposamena iristen zaiela bazterketa arriskuan daudenei eta/edo dibertsitate funtzionala dutenei (5 puntu gehienez).

Irizpide hau baloratzeko, oinarri hartuko dira eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuak. Baloratuko da aurkeztutako programazioan neurriak txertatzea dibertsitate funtzionala dutenengana iristeko eta haien parte-hartzea bultzatzeko.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

1,5

Oso eskasa

0

d) Entitateak egindako ahaleginak publiko berriak erakartzeko bitartekaritza eta hezkuntza ekintzen bidez, batez ere 0-11 urte bitarteko haurrak, 12-35 bitarteko gazteak eta talde eta pertsonarik kalteberenak (5 puntu gehienez).

Irizpide hau baloratzeko, oinarri hartuko dira eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuak.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

1,5

Oso eskasa

0

e) Adierazleak erabiltzea proposatutako programaren interes soziala eta kulturala baloratzeko (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan, eskaerarekin batera aurkeztutako azalpen txostenaren datuak baloratuko dira: neurketa eta ebaluazio tresnak sartu izana, erabili diren adierazleak eta haien eragina (kulturan eta tokiko kultur eragileengan, lurraldean eta herritarrengan, ingurumen jasangarritasunean, desberdintasunezko egoeretan...), haztapen taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Handia

5

Nahikoa

2,5

Oso eskasa

0

9. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko.

Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduran egiten diren ebazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuz jakinaraziko dira: Dirulaguntzak arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta estatuan proiekzioa dutenei.

Halaber, ebazpenak erakunde interesdunei jakinaraziko zaizkie.

9.3 Berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian xedatuari jarraikiz.

Ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, deialdia kudeatzen duen organora jo dezakete interesdunek, posta elektronikoko helbide honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

10. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira.

Ondorio horretarako, eskatzaileek IV. eranskina beteko dute.

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

11. Erakunde onuradunen betebeharrak.

11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, interesdunek gardentasun betebeharraren gaineko aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin.

11.2. Gardentasunari buruzko adierazpena egiteko ereduak Tramiteen Katalogoko fitxa honetan eskuratzen ahal dira: Dirulaguntzak arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta estatuan proiekzioa dutenei.

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.3. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

11.4. Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

11.5. Entitate onuradunak diruz lagundutako proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko du proiektuak Kultura eta Kirol Departamentuaren dirulaguntza jaso duela.

11.6. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, organo kudeatzailearen adostasuna beharko da aurretik; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, Ebaluazio Batzordearen ustean.

11.7. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela.

Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala), eta hori deskribatzen duen testu bat erakutsi (Diruz laguntzen du:..., Honako honek diruz laguntzen du...).

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (liburuxkak, kartelak).

Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, arestian deskribatutako baldintzei jarraituz.

Gainera, musika arloan dirulaguntza jasotzen duten proiektuek Navarra Live Music marka erantsi beharko dute beren komunikazio guztietan.

11.8. Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.9. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari.

Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.10. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan. Halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak eduki beharko dira.

11.11. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren bitartean.

11.12. Entitateak egiten dituen jarduerei buruzko informazioa emanen dio Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari, behar den aurrerapenarekin, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta beste baliabide batzuetan aldizka zabal dadin.

11.13. Entitateak konpromisoa hartu beharko du hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak erabiltzeko jardueraren komunikazioa eta zabalkundea egiteko publizitate- edo informazio-euskarrietan.

Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente").

12. Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har:

Oro har, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Justifikazio hori proiektua bukatzean edo proiektuaren zati bat gauzatu ondoren egiten ahalko da (entitate bakoitzeko ordainketa partzialeko 3 eskaera gehienez).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazio partzialean edo bukaerako justifikazioan:

a) Eskabidea, honako hauek adierazita: ordainketa mota (orokorra) eta eskatutako zenbatekoa.

b) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori VI. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian proiektua egiteko ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

d) Egindako ordainketen egiaztagiriak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko.

100 euroko edo hortik gorako gastuen ordainketak banku-ordainagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagiri hori banku-erakundeak emanen du, eta bertan identifikaturik ageriko dira jaulkitzailea, hartzailea, ordainketa-data eta zenbatekoa. Zenbateko hori baino txikiagoak badira, honako hauen bidez justifikatzen ahalko dira: banku-ordainagiriak, "ordaindua" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuta eta zigilatuta, edo dagokion faktura edo gastu-frogagiria ordaindu dela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta VI. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.

f) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Agiri horiek esteka honen bidez aurkeztuko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa, ordainketa partzial bakoitzaren aurretik edo ordainketa osoa eskatzerakoan.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa.

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

Konturako ordainketen eskaerak 2023ko urriaren 1aren aurretik aurkeztu beharko dira.

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioan:

a) Konturako ordainketaren eskaera eta eskatutako zenbatekoa.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda VI. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da.

c) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian proiektua egiteko ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

d) Konturako ordainketa eskatzeko unean baliabide propioak, besteren baliabideak edo beste dirulaguntza batzuk jaso badira, zerrenda zenbakituan zehaztu beharko dira VI. eranskineko fitxan, eta zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jarduerei nola aplikatu diren adierazi beharko da.

e) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Agiri horiek esteka honen bidez aurkeztuko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Salbuespenez:

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, aurrerakin gisa, eta gehienez esleitutako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Horretarako, entitateak Kultura Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, ordainketa mota (aurrerakina) eta eskatutako zenbatekoa adierazita, eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko beharrezkoa dela frogatuta. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), banketxeak emandako banku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, aurrerakina eskatu zen egunean erabilgarri zeuden funtsak egiaztatzen dituena, bai eta data horretatik aurrera jaso edo egin gabe dauden kobrantzen eta ordainketen zerrenda ere, hilabeteka banakatuta.

Dena den, dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egiten ahalko da, funtsak aurrez jasotzeko beharra frogatu behar izan gabe. Horretarako, dirulaguntza gisa emandako diru kopurua ezin da 15.000 eurotik gorakoa izan, eta ordainketa aurreratua, berriz, emandako dirulaguntzaren %50tik gorakoa ere ez.

Aurrerakina eskatzeko epea bi hilabetekoa izanen da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik hasita.

13. Justifikatzeko epea eta modua.

V. eranskina betetzea eranskin horretako jarraibide-orriaren arabera.

13.1. Aurreko apartatuan adierazitako ordainketa moduetatik zein aukeratu den gorabehera, onuradunek, dirulaguntza likidatzeko, jarraian adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte 2023ko azaroaren 10 baino lehen (egun hori barne), esteka honen bidez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa.

a) Azken likidazioaren eskaera eta eskatutako kopurua.

b) 12.1 oinarrian eskatutako dokumentazioa. (b, c, d).

c) Proiektuaren bukaerako memoria.

d) Proiektuan egindako jarduerei buruzko ebaluazio txostena.

e) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta V. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.

Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2022ko azaroaren 1etik 2023ko azaroaren 10era artekoak izan behar dute, biak barne.

Gastu diruz lagungarrien barruan 2023ko laugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZren atxikipenak sartu badira, bai eta 2023ko urriko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, onuradunak, beranduenez 2024ko urtarrilaren 31n, likidazioak eta egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.

V. eranskinean jakinarazi behar da balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratu edo konpentsatu daitekeen, eta hainbanatuz gero, hainbanaketaren ehunekoa adieraziko da.

Justifikazio-kontua ematea entitate onuraduna nahitaez bete beharreko egintza da, eta 13. oinarri honetan eskatutako dokumentazioa sartu behar da bertan, entitate deklaratzailearen erantzukizunpean eta deialdian ezarritako epean.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 13. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera bukatu eta gero onartzen diren gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

Dirulaguntzaren espedientea kudeatzen duen unitateak argibideak eskatzeko jarduketaren bat egiten badu, jarduketa horrek ezin du ekarri dokumentu batzuk beste batzuekin ordezkatzea, ez eta, oro har, gerora sortutako dokumentuak aurkeztea ere.

Dokumentazio hori jaso eta aztertu ondoren, organo kudeatzaileak espedientea ixteko txostena eginen du. Kasua bada, gaizki kobratutako zenbatekoak itzultzeko espedientea irekiko da.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Ordainketa partzialen bat edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

14. Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna eta konkurrentzia.

14.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarenak, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

14.2. Kasu guztietan, bateraezina izanen da Foru Komunitateko Administrazioko Kultura eta Kirol Departamentuak proiektu bererako ematen duen beste edozein dirulaguntzarekin.

14.3. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, erakunde onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14.4. Dirulaguntza hauek, norgehiagokako araubidean emanen direnak, bateragarriak dira Europar Batasuneko barne merkatuarekin, bat etorriz Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 53.2.d) artikuluarekin. Erregelamendu horren bidez, barne merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

15. Dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea eta dirulaguntza itzultzea.

Entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du, osoki edo partzialki.

Entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, onartutako dirulaguntza itzuli egin beharko du osoki edo partzialki, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Erakunde onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

Justifikazio betebeharra 13. oinarrian aurreikusitako epearen barruan betetzen ez bada, honako mailakatze irizpide hau hartuko da kontuan bereziki.

–Egiaztagiriak azaroaren 10a baino geroago baina azaroaren 21a baino lehen aurkezten badira, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da gehienez, epez kanpo aurkeztu arte igaro diren egunen kopuruaren proportzioan.

–Egiaztagiriak azaroaren 21a baino geroago aurkezten badira, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

16. Hornitzaileak kontratatzea.

Gastu diruz lagungarria 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipamenduko ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza eta laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu egin beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela.

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

17. Arau-hausteak eta zehapenak.

17.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

17.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluan.

18. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

19. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

20. Eredu edo txantiloien zerrenda.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta fitxan egonen dira eskuragarri, tramiteen katalogoan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/subvenciones-a-entidades-del-tercer-sector-de-las-artes-escenicas-y-musicales-de-relevancia-en-navarra-y-estatal.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaera aurkezteko fasea:

–I. eranskina: Eskaera.

–II. eranskina: Proiektuaren memoria.

–III. eranskina: Eskaeraren datu ekonomikoak.

Laguntzak emateko fasea: (Laguntza esleitzen denetik hilabeteko epean –entitate onuradunek bakar-bakarrik):

–IV. eranskina: Mezenasgoa.

–V. eranskina: Gardentasunari buruzko adierazpena.

Justifikazio fasea (entitate onuradunek soilik):

–VI. eranskina: Gastuen justifikaziorako datu ekonomikoak.

Iragarkiaren kodea: F2306918