104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hirigintza-hitzarmena, erabilera aldatzeko Eultzako sektoreko UE2 unitateko E1 lurzatian. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Hirigintza-hitzarmena, erabilera aldatzeko Eultzako sektoreko UE2 unitateko E1 lurzatian. Hasierako onespena.

Lehena.–Hasiera batez onestea hirigintza-hitzarmen bat, erabilera aldatzeko Eultzako sektoreko UE2 unitateko E1 lurzatian.

Bigarrena.–Hitzarmen hori jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita."

Barañainen, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2307090