104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa egituratzailea, lurzoru urbanizaezinean abeltzaintza intentsiboko instalazioak ezartzeko. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat Andosillako Udal Planean, lurzoru urbanizaezinean abeltzaintza intentsiboko instalazioak ezartzeari buruzkoa, Andosillako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Andosillan, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2307210