104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Hirigintza-jarduketen tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2023ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hirigintza-jarduketen tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean.

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo eta argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Jaitzen, 2023ko apirilaren 13an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

HIRIGINTZA JARDUKETEN TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hirigintza-jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu daitezen indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

Zerga-egitatea da, halaber, kasuan kasuko udal jarduera teknikoa edo administratiboa, subjektu pasiboari bereziki eragiten edo mesede egiten diona eta beharrezkoa dena planeamendu orokorreko eta garapeneko tresnak nahiz kudeaketa eta urbanizazio tresnak izapidetzeko. Horiek aurreikusita daude Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan.

3. artikulua. Tasa eskatzen duten hirigintzako jarduketek aurretiazko lizentziaren mendeko egintzak dituzte xede, edo ondoko kontrolaren mendekoak, lizentzia eskatu beharrean aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Era berean, partikular batek udalari aldez aurretik egindako hirigintzako kontsultak sartuta egonen dira, gero kontsulta horiek lizentzia edo ondoko kontrola ekarri zein ez.

Ordaindu beharra

4. artikulua.

1.–Honako hauek daude salbuetsita tasak ordaintzetik, bai obren lizentzia emateko tasari dagokionez, bai erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren mendeko obren ondoko kontrolaren tasari dagokionez:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, betiere Jaizko Udala kide bada, bai eta beren helburuak betetzeko horiek sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

2.–Tasa hauek direla medio Telefónicari egokitu lekiokeen ordainketa ordezkatzen da dirutan egin beharreko urteko ordainaz, abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat (foru lege horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatean Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea).

5. artikulua. Sortzapena. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo hirigintzako kontsulta egiten denean.

6. artikulua. Atzera egitea edo erretiratzea. Lizentzien eskatzaileek atzera egin dezakete, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, baldin eta aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Era berean, lizentzia ematea beharrezkoa ez denetan, interesdunek beren erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena erretiratzen ahal dute.

Atzera eginik ere, interesdunak tasa ordaindu beharko du, alde batera utzita hori honako hauek baino lehen edo ondoren egiten duen: udalak lizentzia emateko erabakia hartu; erantzukizunpeko adierazpenarekin edo aurretiazko jakinarazpenarekin adostasuna egon; edo kanpoko aholkularitzari kontsulta egin.

7. artikulua. Eskakizunak. Lizentzia eskaera bat izapidetzen edo erantzukizunpeko adierazpena egiaztatzean, Udalak eskatzen badu aurkeztutako jatorrizko proiektua edo memoria aldatzeko, txosten tekniko osagarriak ere sortzapena izanen du, ordenantza honen eranskinean jasotzen den tarifarekin bat.

Subjektu pasiboa

8. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare bereizia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu, adierazi edo komunikatzen badute, edo onura hartzen badute edo ukituta gertatzen badira egindako hirigintzako jarduketen edo emandako lizentzien eta egindako hirigintzako kontsulten ondorioz.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezko izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintza-lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

9. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Tributu administrazioak dagokion likidazioa eginen du, interesdunek aurkeztutako eskaeraren arabera.

11. artikulua. Obrak burututakoan, administrazioak beste likidazio bat egiten ahalko du, zergadunak aurkeztutako obra bukaerako ziurtagiriaren arabera, edo udal arkitektoak egindako balorazio teknikoaren arabera, obra bukaerako ziurtagiria aurkeztea beharrezkoa ez denetan.

Arau-hausteak eta zehapenak

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Azken xedapena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

TARIFEN ERANSKINA

–Lizentzia laburtua: 14,00 euro.

–Obra lizentzia.

  • Obra gauzatzeko aurrekontua:
    • 0,00 eurotik 3.000,00 eurora: 52,00 euro.
    • 3.000,00 eta 15.000,00 euro artean: 86,00 euro.
    • 15.000,00 eta 30.000,00 euro artean: 160,00 euro.
    • 30.000,00 eta 60.000,00 euro artean: 215,00 euro.
    • 60.000,00 eta 150.000,00 euro artean: 270,00 euro.
    • 150.000,00 eta 300.000,00 euro artean: 370,00 euro.
    • 300.000,00 eta 600.000,00 euro artean: 540,00 euro.
    • 600.000,00 eta 1.500.000,00 euro artean: 670,00 euro.
    • 100.000,00 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 20,00 euro.
  • Ingurumenaren babesa izapidetzeko osagarria: 95,00 euro.
  • Lurralde-antolamenduko plana egiaztatzeko osagarria: 56,00 euro.

–Partzelazio/banantze lizentzia:

  • 160,00 euro.

–Urbanizaziorako lizentzia/baimena:

  • Obra gauzatzeko aurrekontua
    • 0,00 eurotik 30.000,00 eurora: 692,00 euro.
    • 30.000,00 eta 60.000,00 euro artean: 745,00 euro.
    • 60.000,00 eta 150.000,00 euro artean: 800,00 euro.
    • 150.000,00 eta 300.000,00 euro artean: 905,00 euro.
    • 300.000,00 eta 600.000,00 euro artean: 1070,00 euro.
    • 100.000,00 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 20,00 euro.

–Urbanizazioaren harrera:

  • Obra gauzatzeko azken aurrekontua:
    • 0,00 eurotik 60.00,000 eurora: 270,00 euro.
    • 60.000,00 eta 150.000,00 euro artean: 370,00 euro.
    • 150.000,00 eta 300.000,00 euro artean: 490,00 euro.
    • 300.000,00 eta 600.000,00 euro artean: 640,00 euro.
    • 100.000,00 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 26,00 euro.

–Banaketa horizontalerako lizentzia/baimena:

  • 95,00 euro.

–Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak:

  • Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia:
    • Obra gauzatzeko azken aurrekontua:
      • 0 eurotik 60.000,00 eurora: 160,00 euro.
      • 60.000,00 eta 150.000,00 euro artean: 220,00 euro.
      • 150.000,00 eta 300.000,00 euro artean: 280,00 euro.
      • 300.000,00 eta 600.000,00 euro artean: 340,00 euro.
      • 600.000,00 eta 1.500.000,00 euro artean: 430,00 euro.
      • 100.000,00 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 14,00 euro.
      • Urbanizazio lotetsia egiaztatzeko osagarria: 65,00 euro.

–Hirigintzako kontsultak:

  • Kontsulta laburtua: 14,00 euro.
  • Hirigintzako baldintzak: 160,00 euro.
  • Aurretiazko azterketaren edo aurreproiektuaren berrikuspena: 215,00 euro.
  • Hirigintzako baldintzak: 160,00 euro.
  • Baimenen txostena Nafarroako Hirigintza Zerbitzuan: 250,00 euro.
  • Beste kontsulta batzuk: 160,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2306685