104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

96E/2023 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana; honen bidez aldatzen dira errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak maiatzaren 27an emandako 84E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen "Errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzak" dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Deialdi horren funtsak heldu dira Nafarroako Foru Komunitateari azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bidez egindako zuzeneko emakidatik; Errege Dekretu horretan onetsi zen zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei, errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak deialdia aldatzea proposatu du, haren aurrekontuari dagokionez (3. oinarria) eta orobat, 8. oinarria, 10. oinarria eta 12. oinarria aldatzea.

Aurrekontua handitzeari dagokionez, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Estatu Idazkaritzaren 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, handitu egin zen errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzen aurrekontua, azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa. Ebazpen horretan, Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako aurrekontua handitzea onartu zen, hain zuzen ere, 3.826.005,00 euroan.

Aurrekontua handitzea onartu ondoren eta zeharkako kostuak kenduta, deialdi honen zuzkidura ekonomikoaren gehikuntza 3.711.224,85 eurokoa da.

Azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren 7. artikuluko 4. apartatuan ezarritakoaren arabera, diruz lagun daitezkeen jarduketen arteko banaketa honako hauek kontuan hartuta eginen da:

a) Aurrekontuaren ehuneko berrogeita bost (% 45), gehienez, 1. jardueran sartutako jarduketetarako.

b) Aurrekontuaren ehuneko berrogei (% 40), gutxienez, 2. jardueran sartutako jarduketetarako.

Zenbateko osoa deialdiaren bost jardueren artean banatuko da, honela:

DEIALDIA

2022

2023

2024

2025

GUZTIRA

1. jarduera: txatarrarako xehatzea.

-

1.670.051,18

-

-

1.670.051,18

2. jarduera: karbono gutxiko energia alternatiboko ibilgailuak erostea.

-

1.670.051,18

-

-

1.670.051,18

3. jarduera: «Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea.

-

-

-

-

-

4. jarduera: ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea

-

371.122,49

-

-

371.122,49

5. jarduera: tren autobideetarako erdi-atoiak erostea.

-

-

-

-

-

Guztira

-

3.711.224,85

-

-

3.711.224,85

Deialdiaren 8. oinarriaren aldaketari dagokionez, haren 4. apartatuan, honako hau adierazten da: "Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu aipatutako baldintzak betetzen, 39/2015 Legearen 66. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean hura zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertu eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela".

Organo kudeatzaileak deialdia kudeatzen bildutako esperientzia gogoan hartuta, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak, espedienteen kudeaketan zuzenketa anitz egin behar izaten zirela ikusirik, horiek gutxitzeko asmoz, deialdiaren 8. oinarriaren 4. apartatuan honako argibide hau gehitzea proposatu du:

"Ez da inola ere zuzentzen ahalko eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez izana".

Aldaketa hau aplikatuko zaie berau indarrean sartu ondoren aurkezten diren eskaera berriei.

Deialdiaren 10. oinarriaren aldaketari dagokionez, haren 1. apartatuan, honako hau esaten da: "Onuradunek jarduketa justifikatu beharko dute 12 hilabeteko epean, gehienez, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita, salbu eta 4. jardueraren kasuan (ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea), horietan 18 hilabetekoa izanen baita inbertsioa justifikatzeko epea. Horretarako, 8.1 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko dute ordainketaren eskaera, laguntzen fitxan ageri den eredua erabiliz, eta hari erantsi beharko diote deialdi honen II. eranskinean eskatutako dokumentazioa".

Azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren IV. eranskinaren d) apartatuan honako hau esaten da: "Ez da onartuko diruz lagundutako jarduketen justifikaziorik 2025eko azaroaren 30etik aitzina".

Azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuan ezarritako mugarria betetzeko, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak lehen esaldiaren amaieran honako hau sartzea proposatzen du: "epe horiek ez dute inola ere gaindituko 2025eko azaroaren 30a".

12. oinarriaren aldaketari dagokionez, haren a) apartatuan, honako hau esaten da: "Pertsona juridiko pribatuek, dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, modu telematikoan aurkeztu behar dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautua. Informazioa aurkezteko betebeharra Foru Dekretu horren 3 .artikuluan ezartzen da, eta hori betetzen ez bada, ez da dirulaguntza ordainduko".

Hori egokitzeko Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak 12. oinarriaren testua aldatzea proposatu du, era honetara: "Pertsona juridikoek, dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxan eskura dagoen eredua erabiliz. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) nahiz ez izan (kasu horretan, egoera hori adieraziko da adierazpenean).

Onuradunak 3.c) artikuluko baldintzak betetzen baditu, baina ez badu betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ez du kobratzen ahalko onartutako dirulaguntza (dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu izanaren deklarazioa)".

Horrenbestez, aipatutako arrazoiengatik, bidezkoa da aldatzea Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak uztailaren 6an emandako 51E/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako "Errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzak" deialdiaren 3. oinarrian aurreikusitako aurrekontua, eta orobat, 8., 10. eta 12. oinarriak ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. 3. oinarria aldatzea, deialdiaren aurrekontu zuzkidurari dagokionez, aurrekontua handitzea onartu baita, ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan.

2. 3.711.224,85 euroko gastua baimentzea, 2023ko aurrekontuko 820001 82500 7701 425204 "MRR Flotak Eraldatzeko Laguntzen Deialdia" partidaren kontura.

3. 8.4 oinarria aldatzea, paragrafo hau gehitzeko: "Ez da inola ere zuzentzen ahalko eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez izana".

4. Deialdiaren 10.1 oinarrian lerroalde hau sartzea: "Epe horiek ez dute inola ere gaindituko 2025eko azaroaren 30a".

5. Deialdiaren 12. oinarria aldatzea, ebazpen honen azalpen zatian adierazten den moduan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko apirilaren 28an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2306914