104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

101/2023 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana; honen bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen dira goi tentsioko instalazio elektriko baterako, Zangozan.

1. Baimenaren eskaera.

Aplikatuz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoa, 2022ko abuztuaren 29an, Geoalcali SL enpresak aurretiazko administrazio baimena eta eraikuntzako administrazio baimena eskatu zituen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, instalazio elektriko baterako Zangozako udal mugartean. Eskaera hori osatu zuen 2022ko azaroaren 14an eta 2023ko urtarrilaren 12an aurkeztutako dokumentazioarekin.

Instalazioaren helburua da meatzaritza ustiategi bat elektrizitatez hornitzea. Haren ezaugarri nagusiak hauek dira:

Goi tentsioko zirkuitu bikoitzeko aireko eta lurpeko linea elektriko bat 66kV-ra (LASAT 1), "ST Zangoza" azpiestazio transformatzailetik "STR Zangoza" banaketa azpiestazioarekin konektatu arte. Linea elektrikoa hiru tartetan banatzen da:

–1. azpitartea: zirkuitu bikoitzeko lurpeko linea 66kV-ra:

  • Hasiera: Kokapen Berriak ST Zangozan.
  • Bukaera: neurketa ekipoak, barruti hesituan, ST Zangozaren barnean.
  • Luzera: 370 metro.
  • Eroalea: HEPRZ1(AS) 36/66kV 3x1000mm² AL+H75Cu.

–2. azpitartea: zirkuitu bikoitzeko lurpeko linea 66kV-ra:

  • Hasiera: neurketa ekipoak, barruti hesituan, ST Zangozaren barnean.
  • Bukaera: proiektatutako aireko linearen 00.01 euskarria, jarri beharrekoa.
  • Luzera: 2.065 metro.
  • Eroalea: HEPRZ1(AS) 36/66kV 3x1000mm² AL+H75Cu.

–3. azpitartea: zirkuitu bikoitzeko aireko linea 66kV-ra eta duplex-en:

  • Hasiera: proiektatutako aireko linearen 00.01 euskarria, jarri beharrekoa.
  • Bukaera: proiektatutako aireko linearen 00.05 euskarria, jarri beharrekoa.
  • Luzera: 829 metro.
  • Eroalea: 337-AL1/44-ST1A (lehengo LA-380) + OPGW 53G/68Z.
  • Euskarriak: 62E motako dorre metalikoak, 1 eta 2 seriekoak eta Cóndor seriekoak.

2. Aurrekariak. Ingurumen eraginaren adierazpena.

Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, ingurumen eraginaren adierazpena eman zen "Muga meatzea (Nafarroa eta Aragoi)" proiektuaru buruz (ebazpena argitaratu zen 2019ko 148. Estatuko Aldizkari Ofizialean, ekainaren 21ekoan, eta 2019ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5ekoan).

Ingurumen eraginaren adierazpen horretan, besteak beste, aztertu eta ebaluatzen dira meatzaritzako proiektuari lotutako goi tentsioko instalazio elektrikoek eragindako ukipenak, eta ezartzen dira Geoalcali SLk bete beharko dituen baldintzak, instalazio horiek egitean. Espresuki sartzen da ebazpen honen xede den linea elektrikoa.

3. Jendaurrean jartzeko tramitea eta jaso diren alegazioak.

Aplikatuz abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritakoa, aurretiazko administrazio baimena eta eraikuntzako administrazio baimenaren eskaera jendaurrean jarri zen hogeita hamar egunez, iragarkia argitaratuta 2023ko 37. Estatuko Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13koan, 2023ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14koan, 2023ko otsailaren 15eko Diario de Navarra egunkarian, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiko web-orrian.

2023ko martxoaren 28an, Ongaitz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkartearen alegazioa jaso zen. Han eskatzen zuen trazadura osoa lurpetik eramateko, paisaiaren gaineko eraginagatik, Aragoi ibaiko Erdialdeko Tartea Kontserbazio Bereziko Eremuaren gaineko eraginagatik eta Bonelli arranoa Nafarroan berriro sartzeko planaren gaineko eraginagatik.

Aplikatuz abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126. artikuluan ezarritakoa, alegazio hori helarazi zitzaion Geoalcali SLri, hark ere egoki irizten zuena jakinaraz ziezaion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari.

2023ko apirilaren 27an, Geoalcalli SLk gogorarazi zuen ezen "bai linea elektrikoaren trazadura, bai haren tarteak lurpean jartzea, ingurumena babesteko administrazio eskudunak ezarritako helburuak betetzeko egin direla, eta horien aldeko ebaluazioa eman dela ingurumen eraginaren adierazpenean.

4. Kontsulten tramitea.

Aplikatuz abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan ezarritakoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien erakunde hauei:

–Zangozako Udala.

Proiektuaren separata bidali zitzaion Zangozako Udalari; ez da haren erantzunik jaso.

–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU:

2023ko otsailaren 28ko idazkian, Redes Eléctricas Inteligentes SAUk jakinarazi zuen baimena ematen zuela "Goi tentsioko zirkuitu bikoitzeko aireko eta lurpeko linea elektriko bat 66kV-ra (LASAT 1), "ST Zangoza" azpiestazio transformatzailetik "STR Zangoza" banaketa azpiestazioarekin konektatu arte" izeneko dokumentuan zehazten diren lanak egin daitezen, Zangozako udal mugartean.

2023ko apirilaren 27an, sustatzaileak adierazi zuen bat datorrela txosten horrekin.

–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

Proiektuaren separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari; ez da erantzunik jaso.

–Acciona Generación Renovable SA:

Proiektuaren separata bidali zitzaion Acciona Generación Renovable SAri; ez da erantzunik jaso.

5. Lurzoru urbanizaezineko jardueretarako baimena.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 11ko 144E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezineko jardueretarako eta erabileretarako baimena eman zaio proiektuari, ebazpenen horretan jasotzen diren zehaztapenak betetzeko baldintza jarrita.

6. Ebazpen proposamena.

Aurrekoa ikusirik, Azpiegitura energetikoen eta Meatzeen Ataletik proposatzen da aintzat hartzea Geoalcali SLk eskatutakoa, eta aurretiazko administrazio baimena eta eraikuntzako administrazio baimena ematea "Goi tentsioko zirkuitu bikoitzeko aireko eta lurpeko linea elektrikoa 66kV-ra (LASAT 1), "ST Zangoza" azpiestazio transformatzailetik "STR Zangoza" banaketa azpiestazioarekin konektatu arte" proiektuarentzat, Zangozako udal mugartean.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2019ko azaroaren 27ko NAO, 234. zk.), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Geoalcali SA-ri, goi tentsioko zirkuitu bikoitzeko aireko eta lurpeko linea elektriko bat 66kV-ra (LASAT 1), "ST Zangoza" azpiestazio transformatzailetik "STR Zangoza" banaketa azpiestazioarekin konektatu arteko linea egin dezan, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 11ko 144E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak aintzat hartuta.

2. Eraikuntzako administrazio baimena ematea aipatutako instalazioa egiteko, Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatutako proiektuaren arabera, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea obrak egiteko.

3. Aurkeztutako proiektuari jarraiki gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

4. Instalazioak egiteko, jarraitu beharko zaio Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiak 2019ko maiatzaren 31n emandako Ebazpenean adierazitakoari, horren bidez egin baitzen "Muga meatzea" proiektuaren aldeko ingurumen eraginaren adierazpena.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra amaierako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian adierazitako gainerako dokumentazioa ere.

6 Aurretiazko administrazio baimena eta eraikuntzako administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau Lurralde Antolamenduaren Atalari eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari helaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

8 Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9 Ebazpen hau jakinaraztea Geoalcali SLri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Acciona Generación Renovable SAri eta Ongaitz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkarteari, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, espediente zenbakia adieraziz.

10. Ebazpen hau Zangozako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 28an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2307204