104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Mañeruko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Hasiera batez onestea Mañeruko balorazio txostenaren proiektua. Servicios de Catastro de Navarra SLk idatzi du.

Bigarrena.–Atzeratzea Udalaren ordezkarien izendapena, balorazio txostenaren berrikuspenaren izapidetzeari jarraipena egiteko osatuko den batzorde mistorako. Izendapen hori eginen da geroagoko osoko bilkura batean, 2023ko maiatzeko udal hauteskundeen ondoren.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Mañeruko balorazio txostenaren proiektua hasiera batez onesteko erabaki hau, bai eta Mañeruko Udalaren egoitza elektronikoan ere.

Laugarrena.–Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean paratzea 20 egun baliodunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea). Proiektua aztertzen ahalko da Udalaren Idazkaritzan, eta Mañeruko Udalaren egoitza elektronikoan (www.mañeru.es), interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak nahiz oharrak.

Mañerun, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2307258