104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udal Planeko Charas Bizitegi Unitatea lurzoru urbanizagarri ordenatuaren sektoreko Konpentsazio Batzordea desegitea. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 5eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Murchanteko CBU (Charas Bizitegi Unitatea) lurzoru urbanizagarri ordenatuaren sektoreko Konpentsazio Batzordea desegitea eta birpartzelazioa behin betiko likidatzea, zeina aurkeztu baitzuen José Luis Garbayo Rándezek, Konpentsazio Batzordearen buruak.

Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara.

Murchanten, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2307260