104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Iruritan 5,25 m²-ko besterengarritasun-adierazpena, 14. poligonoko 44. partzelan, trukerako

Baztango Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 7. puntuan erabaki zuen:

14. poligonoko 44. partzela pribatuaren aurrean dauden 5,25 m² horien besterengarritasuna deklaratzea, lurzoru pribatuko 18,35 m²-rekin trukatzeko. Hori mendebaldetik ekialdera lurzatiaren aurrealdetik jaisten den kale publikoari gehituko litzaioke.

Espedientea jendaurrean paratzea 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2307229